{"id":54417,"date":"2015-09-24T00:00:00","date_gmt":"2015-09-23T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/inaki-goenaga-zentro-teknologikoen-fundazioaren-azken-agurra-20-urtez-gazteentzako-ikerketa-bekak-ematen-aritu-ondoren\/"},"modified":"2015-09-24T00:00:00","modified_gmt":"2015-09-23T22:00:00","slug":"inaki-goenaga-zentro-teknologikoen-fundazioaren-azken-agurra-20-urtez-gazteentzako-ikerketa-bekak-ematen-aritu-ondoren","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/inaki-goenaga-zentro-teknologikoen-fundazioaren-azken-agurra-20-urtez-gazteentzako-ikerketa-bekak-ematen-aritu-ondoren\/","title":{"rendered":"I\u00f1aki Goenaga Zentro Teknologikoen fundazioaren azken agurra, 20 urtez gazteentzako ikerketa-bekak ematen aritu ondoren"},"content":{"rendered":"<p>I\u00f1aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioaren bekak oso lagungarri izan dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren maila igo eta indartzeko; guztira 45 milioi euroko aurrekontua kudeatu da eta 48 zentro laguntzaileren sarea sortu da, bekadunek ikerketa-lana egin  dutelarik zentro horietan.<\/p>\n<ul>\n<li><strong><em>\u201cEuskadik ikertzaileak behar ditu, euskal berrikuntzaren protagonista bereziak, bere oinarri direnak. Gure lehiakortasunerako ezagutza handiagoa sartu behar dugu geure ekoizpen-prozesuetan&#8221;, <\/em>esan du Estibaliz Hern\u00e1ez-ek, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2161\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Bilbo, 2015eko irailaren 24a.<\/em> Gaur arratsaldean, ehunen bat pertsona elkartu dira Bilbon I\u00f1aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioaren 20. urteurrena ospatzeko eta, honela, amaiera emateko 2 hamarkadatan egindako lanari: zientzia- eta teknologia-prestakuntzarako 2.481 beka sortu eta kudeatu ditu Euskadiko gazte ikertzaileentzat. \u201cFundazioaren espiritua bizirik mantenduko da bera osatu duten pertsona guztien konpromisoaren bidez\u201d, adierazi du Alex Bengoak, erakundeko lehendakariak. Ekitaldiari hasiera Estibaliz Hern\u00e1ez-ek eman dio, <strong>Eusko Jaurlaritza<\/strong>ko Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak; honek \u201cikertzaileek gure herrialdearentzat duten garrantzi kritikoa&#8221; nabarmendu du, zeren eta \u201cEuskadik ikertzaileak behar ditu, euskal berrikuntzaren protagonista bereziak, bere oinarri direnak. Gure lehiakortasunerako ezagutza handiagoa sartu behar dugu geure ekoizpen-prozesuetan\u201d. Bengoa eta Hern\u00e1ez-ez gain, azken agurreko ekitaldian izan dira Juan Manuel Pagalday, <strong>Ikerlan IK4<\/strong>-ko Ikerketa-arduraduna; Jon San Sebastian<strong>, <\/strong>talentua erakarri eta kudeatzen aditua; Marta Acilu, <strong>Noray Bio Taldearen <\/strong>sortzailea eta lehendakariordea; eta Raquel Fern\u00e1ndez del R\u00edo, <em>Marie Curie<\/em> ikertzailea <strong>Birmingham-eko Unibertsitatean<\/strong>. Azkeneko bi hauek ikerketa-beka hauen onuradun ohi gisa egon dira bertan, gero beraien bide profesionala ikerketa aplikatuaren mundurantz zuzendu zelarik, enpresara kasu batean eta ikerketa akademikora bestean.\n<\/p>\n<p>\nEkitaldia, <em>Ikertzaileen Gauaren<\/em> esparruan kokatua (eta hau Europar Batasun osoan egiten da profesional hauen lana aitortzeko), baliagarria izan da Fundaziotik igarotako ia <strong>2.500 bekadunen<\/strong> figura balioesteko, baita <strong>Patronatua<\/strong> ere (IK4 Research Alliance, IK4 Tekniker, Tecnalia Fundazioa, Euskal Herriko Industria Ingeniarien Kontseilua, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia), eta azkenik <strong>Giza Baliabideetako arduradunak<\/strong>, lizentziadun berriak zentro teknologikoetara sartzeko orduan talentu hori kudeatu dutenak. I\u00f1aki Goenaga, Fundazioari izena ematen diona, ere omendu dute, Eusko Jaurlaritzak 80ko urteetan Euskadin babesturiko lehenengo zentro teknologikoetan egindako aitzindari-lanagatik.\n<\/p>\n<p>\nUrtean 2 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, Fundazioak bere historian 45 milioi euroko aurrekontua kudeatu du, 48 zentro kolaboratzaileko sarea sortu du eta espezializazio, doktoretza eta berrikuntzako beka-programak kudeatu ditu 50 titulaziotan, eskatuena industria-ingeniaritza izanik, eta ondoren Zientzia Fisiko eta Kimikoetako lizentziaturak.\n<\/p>\n<p>\nHastapenean, beka hauen helburua lizentziadun berriak zentro teknologikoetan jakintza-arlo espezifikotan espezializatzea zen, lehenik euskal zentroetan bakarrik eta gero nazioartekoetan ere bai. Geroago, berrikuntza- eta doktoretza-bekak ere eman ziren. Honela, Fundazioaren lanak pixkanaka indartu eta goratu egin du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren maila. Adibidez, Tecnaliako ikertzaileen heren bat (3,6tik 1) I\u00f1aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioko bekadun izana da. Baita ere, urte hauetan, emakumearen presentzia teknologiaren eremuan gehituz joan da, eta gaur egun bekadunen %45 dira.\n<\/p>\n<p>\nAzkeneko agur honek bi hamarkada hauetako balantzea egiteko eta emaitzak <a href=\"https:\/\/www.fundacioncentrostecnologicos.org\/gestor\/recursos\/archivos\/20fig-es-eu.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Memorian<\/a> jasotzeko ere balio izan du; bertaratuen artean banatu den Txosten honetan profesional oso ezagunak agertzen dira, bere garaian bekadun izanak, adibidez, Josu Jon Imaz, Repsol-eko egungo kontseilari ordezkaria; honek eskatu du \u201cenpresen konpromisoa estutzea ikertzaileekin. Industriak profil ikertzailea duten pertsona gehiago kontratatu behar lituzke, baita doktore gehiago ere&#8221;, zeren eta hauen ekarpena &#8220;oso onuragarria izaten baita enpresa-kudeaketaren beste alderdi batzuetan&#8221;, esan du. Raquel Fern\u00e1ndez del R\u00edo-k, Birmingham-eko Unibertsitatean <em>Marie Curie<\/em> ikertzailea denak, gaur egun zirrosia eta gibeleko minbizia aztertzera bideratzen ditu bere ahaleginak; biomarkatzaileak aurkitu nahi ditu, gaixotasun hauen detekzio goiztiarra eta ez inbaditzailea ahalbidetzeko. Marta Aciluk, bestalde, Espainiako lehenengo\u00a0 hamar enpresa bioteknologikoetako bat sortu du: Noray Bio.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54417","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54417","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54417"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54417"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54417"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54417"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54417"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}