{"id":54419,"date":"2015-10-16T00:00:00","date_gmt":"2015-10-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/medellingo-ruta-n-ek-eta-innobasquek-lankidetza-hitzarmena-egin-dute-berrikuntza-proiektuetarako\/"},"modified":"2015-10-16T00:00:00","modified_gmt":"2015-10-15T22:00:00","slug":"medellingo-ruta-n-ek-eta-innobasquek-lankidetza-hitzarmena-egin-dute-berrikuntza-proiektuetarako","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/medellingo-ruta-n-ek-eta-innobasquek-lankidetza-hitzarmena-egin-dute-berrikuntza-proiektuetarako\/","title":{"rendered":"Medellingo Ruta N-ek eta Innobasquek lankidetza-hitzarmena egin dute berrikuntza-proiektuetarako"},"content":{"rendered":"<p>Medellingo Ruta N-ek eta Innobasquek beren lurraldeetan, Antioquian eta Euskadin, berrikuntza bultzatzeko helburua partekatzen dute, eta gauzatu ditzaketen hainbat lankidetza-proiektu detektatu dira.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Horien artean nabarmentzekoak dira berrikuntzak lurralde baten hazkunde ekonomikoan duen ekarpena neurtzeko eredu aurreratua, adibidez, Indizea-Berrikuntzaren Indizea; edo berrikuntzaren eskaintza eta eskaera konektatzeko plataformak bultzatzea.<\/strong><\/li>\n<p><\/p>\n<li><strong>2013an, Wall Street Journal-ek eta Citigroup-ek Medellin aukeratu zuten \u201cmunduko hiririk berritzaileen\u201d gisa, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren alde egiteagatik lortutako eraldaketari esker.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2166\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Medellin, 2015eko urriaren 16a.<\/em> <strong>Medellingo Ruta N-k eta Innobasque-<\/strong>Berrikuntzaren Euskal Agentziak <strong>lankidetza-hitzarmena<\/strong> egin dute berrikuntza-politiken inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko, baita kultura berritzailean eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eraginaren neurketan aurrerapenak ere. Dokumentua Juan Camilo Quintero Medinak, Ruta N-ko zuzendari betearazleak, eta Txema Villatek, <strong>Innobasque<\/strong>ko zuzendari nagusiak, izenpetu dute, Antioquia eskualdearen hiriburuko Planetarioan egindako jardunaldi batean hartu dutelarik parte. Bertan, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren ibilbidea eta Innobasqueren ekarpena eman dira ezagutzera, berrikuntzaren eragin sozio-ekonomikoa neurtzeko proposamen aurreratua aurkeztu da, eta berrikuntzaren eginkizuna aztertu da garapen eta lehiakortasunaren palanka gisa.\n<\/p>\n<p>\n<strong>Ruta N<\/strong>-k<strong> Medellingo berrikuntza-ekosistema <\/strong>antolatzen du eta Antioquiaren etorkizuneko garapena gidatzen du berrikuntzaren arloan, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Helburu horiek bat datoz <strong>Innobasque<\/strong>ren helburuekin, herri-onurako erakunde hau 1.000 gizarte-erakundek baino gehiagok osatzen dutelarik, <strong>Euskadin berrikuntza bultzatzeko<\/strong>. Ruta N-ren ikuspegia da Medellin Latinoamerikan berrikuntzaren erreferente bihurtzea, eta <strong>Innobasque<\/strong>rena Euskadi Europako erreferente bihurtzea berrikuntzan.\n<\/p>\n<p>\nHitzarmen hau izenpetuta, bi erakundeen artean ezagutza edo jakintzaren transferentzia bilatzen da; zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eragina neurtzeko eredu berriak sortzea; eta Euskadiko eta Medellingo zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemetako eragileen interakzio edo elkarreragina erraztea. Zehatzago esanda, hitzarmenak ezartzen du sakon landuko direla:\n<\/p>\n<ul>\n<li>berrikuntza-politikak eta espezializazio-estrategia adimendunak, adib. RIS3;<\/li>\n<li>berrikuntzaren ebaluazioa <em>Indizea<\/em>-Berrikuntzaren indizearen ereduari jarraituz, berrikuntzak enpresa-produktibitatean duen eragina aztertzen duelarik;<\/li>\n<li>kultura berritzailearen ereduak;<\/li>\n<li>gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikekiko (ingeleseko siglen arabera, STEAM) interesa sustatzea;<\/li>\n<li>berrikuntzaren eskaintza eta eskaera konektatzeko plataformak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>\n2013an, Wall Street Journal-ek eta Citigroup-ek Medellin aukeratu zuten \u201cmunduko hiririk berritzaileen\u201d gisa, mugikortasunaren hobekuntzari esker, CO2 isurketak nabarmen gutxitu eta biztanleak elkar konektatu baitzituen; krimen kopurua asko jaitsi da (bi hamarkadatan %80 murriztu da), kultura-guneak sortu dira eta I+G+b-ren alde eginda argi eta garbi. Honela, Antioquiako hiriburuak birkokatu egin du bere hiri-marka, klaserik behartsuenak\u00a0 ere kontuan izan dituen eraldaketari esker. Horregatik, Elkin Echeverri, Ruta N-ko zientzia, teknologia eta berrikuntzako zuzendaria, Global Innovation Day-ren azken edizioan parte hartzera gonbidatu zuten; hori ekainaren 3an izan zen Bilbon, Innobasquek antolaturiko jardunaldian. Bisita hartan garbi geratu zen Ruta N-ren ahalmena; korporazio hau 2009an Medellingo Alkatetzak sortu zuen, UNE telekomuniazio-operadorearekin eta EPM-Medellingo Enpresa Publikoekin.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54419","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54419","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54419"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54419"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54419"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54419"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54419"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}