{"id":54420,"date":"2015-10-27T00:00:00","date_gmt":"2015-10-26T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/elikaduraren-balio-kateko-berrikuntzek-zeharkako-eragina-dute-euskal-ekonomian\/"},"modified":"2015-10-27T00:00:00","modified_gmt":"2015-10-26T22:00:00","slug":"elikaduraren-balio-kateko-berrikuntzek-zeharkako-eragina-dute-euskal-ekonomian","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/elikaduraren-balio-kateko-berrikuntzek-zeharkako-eragina-dute-euskal-ekonomian\/","title":{"rendered":"Elikaduraren balio-kateko berrikuntzek zeharkako eragina dute euskal ekonomian"},"content":{"rendered":"<p>Elikaduraren balio-katea (ekoizpena, elikadura-industria, sukaldaritza, merkataritza) Euskadiko Balio Erantsi Gordinaren %8,9 da, eta zuzeneko enplegua ematen die 114.149 pertsonei.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Landako oiloen arrautza ekologikoak, ardo urdina, gazta mota berria hondakin batez egina, ogi osasungarria eta esperientzia gastronomiko berritzaileak izan dira Innobasqueren Astearte honetan aurkezturiko jardunbide egokiak. <br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<p><\/p>\n<li><strong>Elikaduraren sektoreak zenbait ukiezinen ekarpena egiten du: Euskadi gastronomia, tradizio eta paisaiarekin identifikatzea edo landa-ingurunea bizirik jarraitzeari eta lurralde-orekari laguntzea.<br \/>\n\t<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"descargar\">\n<a href=\"Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2168\" rel=\"external\" class=\"icono pdf\"><strong>Prentsa-oharra <span class=\"formato\">(PDF, 544 Kb)<\/span><\/strong><\/a>\n<\/p>\n<p>\n<em>Donostia, 2015eko urriaren 27a.<\/em> Elikaduraren balio-katean lehen sektoretik hirugarrenera artekoa sartzen da, eta zeharretara ekonomiaren beste sektore batzuk ere bai. Ekoizpen primarioak, elikadura-industriak, elikadura-merkataritzak, sukaldaritzak, turismo gastronomikoak eta elikadura-garraioak Euskadiko Balio Erantsi Gordinaren %8,9 osatzen dute, zuzeneko enplegua ematen die 114.149 pertsonei, eta hauek 15.792 nekazaritza-ustiategi eta 23.795 enpresatan lan egiten dute. Hauek dira gaur ezagutzera eman diren datuak <strong><span class=\"texto1\">\u201cElikadura, berrikuntzarako aukera-eremu&#8221;<\/span> <\/strong>jardunaldian; Donostian izan da Tecnalia-ren egoitzan, <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>en Astearteak saioaren barruan. Katearen edozein mailatan berrikuntza egitea sektorearen <strong>lehiakortasunean<\/strong> eragiten duen aukera bat dela esan du Rogelio Pozok, Azti-Tecnaliako zuzendari nagusiak.\n<\/p>\n<p>\nBeren jardunbide egokien berri emanez, horixe erakutsi dutenak hauek izan dira: <strong>Iratxe Mart\u00ednez, Iratxe baserriaren jabea; Taig Mac Carthy, G\u00efk, Ardo Urdinaren sortzaileetako bat; Eduardo Bizkarra, \u00a0Bizkarra Okindegi eta Gozotegiko gozogilea; I\u00f1igo Cojo, BCC Innovation-eko chef ikertzailea; Elena Urdaneta, Basque Culinary Center-eko I+G zuzendaria; Carmen Geldenzu, Eroskiko Denda Formatuen zuzendaria; eta Malen Sarasua, Leartiker-eko ikertzailea; horiekin batera izan da <\/strong>Txema Villate\u00a0 ere, <strong>Innobasque<\/strong><strong>ko zuzendari nagusia.<\/strong> Guztiek nabarmendu dute elikadurarena funtsezko sektorea dela zenbait ukiezinen ekarpena egiten duelako: Euskadi gastronomia, tradizio, paisaiarekin identifikatzea edo landa-ingurunea bizirik jarraitzeari eta lurralde-orekari laguntzea.\n<\/p>\n<p>\nHonela, Iratxe Baserriak, ekoizpen-eraldaketako prozesu bizi baten bidez, Bizkaian landako oiloen lehen baserria atera duela aurrera, bertan erdi aske bizi direlarik oiloak kalitate handiko <strong>arrautza ekologikoak<\/strong> errunez. Euskaber elkartekoa da, eta honen produktuak Eroskik banatzen ditu, duela gutxi saltoki-eredu berritzaile bat &#8211;<em>Eroski Zurekin<\/em><em>&#8211;<\/em> sortu duen banaketa-kooperatiba. Denda berri hauek tratu hurbilagokoa eskaintzen diote bezeroari, bertako eta kalitatezko produktuaren protagonismo handiagoarekin, baita espezializazio handiagoa ere produktu freskoetan, elikadura osasungarriagoa sustatzeko.\n<\/p>\n<p>\nIldo berean ari da lanean Bizkarra Okindegi eta Gozotegia, produktu hauen lanketa tradizionala osasun-iturri gisa hartzen baitu. Honela, zentro teknologikoen eskutik, adibidez Tecnalia-tik, iristen zaien teknologia erabiltzen dute tradizioa hobetzeko eta <strong>kalitatezko ogi osasungarria<\/strong> egiteko, esate baterako, Panekol, ogia betaglukanorekin, kolesterola murrizteko aukera ematen duena. Une honetan, arreta nutrizio-irizpideetan jarririk eta aldaketa demografikoak kontuan izanda, kontsumitzaileei esperientzia berriak eskaintzen ari dira.\n<\/p>\n<p>\nZentzumenen eta diseinuaren bidezko <strong>esperientzia gastronomiko<\/strong> berriei buruz, Basque Culinary Center-en eta GIK-en, <strong>ardo urdina<\/strong>ren, ordezkariek hitz egin dute. Azken hau kolore urdineko edari berria da, Internet bidez saltzen dena, EHUrekin lankidetzan euskal <em>millenial<\/em> talde batek asmatua.\n<\/p>\n<p>\nBestalde, Azaro Fundaziotik eta Leartiker-etik berrikuntza bat aurkeztu da: nekazaritzako elikagaien industriako hondakin baten erabilerari buruzko ikerketa-prozesu baten emaitza, produktu berri bat sortzeko lehengaitzat erabilia: <strong>esne-gazura<\/strong> da, gazta egiterakoan sortzen zen likidoa, botatakoan ingurumenean eragina zuena, baina une honetan gazta mota berri baten -gazta marroiaren- osagai nagusi bihurtua.\n<\/p>\n<p>\nElikagai hauek eta beste batzuk egiteko era bitxia euskal gastronomiaren parte da, eta honek Euskadira etortzen diren turisten %21 erakartzen du, turismo honek Euskadi marka kalitate eta berrikuntzarekin lotzen duelarik.\n<\/p>\n<p>\nJardunaldi hau \u201c<strong><span class=\"texto1\">Innobasqueren Astearteak<\/span><\/strong>\u201d topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin <strong class=\"texto1\">Innobasque<\/strong>k berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54420","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54420","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54420"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54420"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54420"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54420"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54420"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}