{"id":54448,"date":"2016-05-27T00:00:00","date_gmt":"2016-05-26T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/global-innovation-day-2016-ekainaren-14an-izango-da-bilbon-berrikuntza-adimenduna-ardatz-dela\/"},"modified":"2016-05-27T00:00:00","modified_gmt":"2016-05-26T22:00:00","slug":"global-innovation-day-2016-ekainaren-14an-izango-da-bilbon-berrikuntza-adimenduna-ardatz-dela","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/global-innovation-day-2016-ekainaren-14an-izango-da-bilbon-berrikuntza-adimenduna-ardatz-dela\/","title":{"rendered":"Global Innovation Day 2016 ekainaren 14an izango da Bilbon, berrikuntza adimenduna ardatz dela"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">Global Innovation Day-ren bosgarren edizioak, euskal berrikuntzaren erreferentzia den urteko topaketa handiak, berrikuntza adimendunaren inguruan ardaztuko du bere programa: 4 hitzaldi-panel nazioarteko hizlariekin, 58 txoko, 28 tailer eta Berrikuntzaren Campus bat.<\/p>\n<ul>\n<li>Innobasque sareko 100en bat erakunde elkarlanean aritu dira doako sarrera duen foro honen diseinuan eta antolaketan; euskal indar-guneak erakutsiko ditu berrikuntzan, erreferentziazko berrikuntza-gune bihurtuko du Euskadi eta esperientzia inspiratzaileak izateko aukera emango du.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Global Innovation Dayren barruan, Innobasquek bere bazkideen Batzar Nagusia egingo du, I\u00f1igo Urkullu lehendakaria, Innobasqueko ohorezko presidentea, bertan dela.<\/li>\n<\/ul>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><em>Bilbo, 2016ko maiatzaren 27a.<\/em> <span class=\"alternative-font\">Global Innovation Day <\/span>euskal berrikuntzaren hitzordu handiaren bosgarren edizioa <span class=\"primary-font-color\">ekainaren 14an<\/span> izango da <strong>Bilbo<\/strong>ko Euskalduna jauregian, eta aurten berrikuntza adimendunaren <em>(smart innovation)<\/em> inguruan izango da: 58 txoko, 28 tailer, 4 hitzaldi-panek, networking-gune bat eta Berrikuntzaren Campusa.\u00a0 Hori eman da jakitera gaur goizean Bilboko Icaza Colaborando enpresan foroaz egin den aurkezpen ofizialean; doako sarrera izango du, euskal indar-guneak erakutsiko ditu, Euskadi erreferentziazko berrikuntza-gune gisa kokatuko du eta esperientzia inspiratzaileak izateko aukera emango du. Topaketak <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>-Berrikuntzaren Euskal Agentziak bultzaturiko <em>Somos #Global Gara<\/em> komunitatea biltzeko ere balio izan du; 200 pertsona baino gehiago dira, Global Innovation Day antolatzen eta diseinatzen lagundu dute, eta ondoren networking jardunaldi batean parte hartu dute.<\/p>\n<p>Alberto Garc\u00eda Erauzkin-ek, <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>ko presidenteak, mundu guztia gonbidatu du \u201cberrikuntzaren topaketa handi honekin bat egitera, Euskadi herrialde berritzaileago bihurtzeko, erakunde eta enpresa berritzaileagoekin, baina batez ere pertsona berritzaileagoekin\u201d. Baita ere, foro honekin batera, <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>k bazkideen Batzar Nagusia egingo duela adierazi du, eta bertan izango dela ohorezko presidentea, I\u00f1igo Urkullu lehendakaria. Garc\u00eda Erauzkin-ekin batera izan dira Nerea Bego\u00f1a, <strong>Elizbarrutiko Ikastetxeen <\/strong>zuzendaria eta Global Innovation Day antolaketa-batzordeko kidea; Leire Arag\u00f3n, <strong>BBK<\/strong>-ko Gizarte Ekintzako zuzendaria; Pedro Mart\u00ednez Cid, <strong>Iberdrola<\/strong>ko Berrikuntza-zuzendariaren ondokoa; eta Sabino San Vicente, <strong>Euskaltel Konekta Fundazioko <\/strong>gerentea.<\/p>\n<h5>Jarduera-programa zabala<\/h5>\n<p>Ekainaren 14an, Bilboko Euskalduna jauregian, berrikuntza borborka izango da: 58 proposamen berritzaile txokoetan, edo 28 tailer elkarlaneko berrikuntzaz, biomimetikaz, ikus-pentsamenduaz, ekonomia zirkularraz, lidergoaz edo prototipatuaz. Nobedade gisa, Berrikuntzaren Campus bat osatu ahal izango da, berrikuntzaren 4 faseetan ibilaldia eginez: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa.<\/p>\n<p>Lau hitzaldi-panel ere izango dira, \u201cSmart\u201d kontzeptuaren inguruan.<\/p>\n<p><strong><em>Smart People<\/em><\/strong> mundua aldatzen ari diren <strong>gazte berritzaileen<\/strong> esperientzietan jarriko du arreta: World Economic Forum-eko Global Shapers Bilbao; Bego\u00f1azpi ikastolako Bigarren Hezkuntzako ikasleen Lego\u00f1azpi Day; <em>5 Days to Dance <\/em>ekinbidea, institutuko ikasleek astebete hartzen dutelarik koreografia bat egiteko; edo @12nubes-en eraldaketa-efektua.<\/p>\n<p><strong><em>Smart Innovation: <\/em><\/strong>Europako berrikuntzaren lider edo erreferente nagusiek joera berritzaileak eta horien aplikazio praktikoena azalduko dituzte, baita horietatik ondorioztatzen diren aukera edo abaguneak ere. Martin Duckworth-ek, futurista eta aholkulari estrategikoa Sami Consulting-en, <em>\u201cStrategic foresight: the third Strategic Programme of H2020\u201d<\/em> txostena aurkeztuko du, Europako programa handi honen hirugarren fasea aztertzen duena. Europako Batzordeko Adam Watson-ek <em>\u201cDigital Futures:\u00a0 A journey into 2050 visions and policy challenges\u201d <\/em>txostenaren ondorioak aurreratuko ditu<span>, politiken diseinuan herritarrak sar daitezen prozesu parte-hartzaileak errazteko eraldaketa digital eta teknologiari buruzko txostena<\/span>. Azkenik, Toby Shapshak hegoafrikarrak, Stuff aldizkariaren editoreak eta Forbes-en kolaboratzaileak, Europako kontinentearen beste ikuspegi bat emango du Afrikako ikuspegitik.<\/p>\n<p><strong><em>Smart Enterprises: <\/em><\/strong><strong>4.0 industriak<\/strong> Euskadirentzat dituen lanbide-aukeretan sakonduko du, eta nola eragingo dien erabiltzaile eta profesionalei, sortuko diren produktu eta zerbitzu berriekin. Jos\u00e9 Luis Cordeirok, Silicon Valleyko Singularity University-n Energia irakasle eta aholkulariak, joera honen bertsio berezia\u00a0 emango du.<\/p>\n<p><strong><em>Smart Living: <\/em><\/strong><strong>etorkizuneko hirien<\/strong> erronkak aztertuko dira eta horiek izango duten eragina biztanleok bizitzeko, harremanak izateko eta lan egiteko moduan. Parte-hartzaileetako bat Francis Pisani izango da, blogaria, irakasle eta aholkularia, munduan zehar egindako bidaia askotan hiri-ereduei buruzko berrikuntzetan ezagutza sakona lortu duena. Berarekin batera, Euken Ses\u00e9, Donostia Sustapena-ko zuzendari nagusia eta Donostiako Plan Estrategikoaren sustatzailea; berak azalduko du Londresko Hirigintza Akademiak zergatik aukeratu duen Donostia Europako Hiri 2016. Mara Balestrini, Ideas for Change-ko Ikerketa zuzendaria eta bazkidea, hirietarako esku-hartze teknologiko parte-hartzaileetan espezialista; eta Pilar Cones, Anteverti-ko sortzaile eta zuzendaria Smart City World Congress-eko zuzendaria; azken bi hauek pertsonengan, herritar adimendunengan jarriko dute arreta.<\/p>\n<p><em>\u201cMadurez en Direcci\u00f3n de Proyectos en Euskadi\u201d<\/em> azterketaren emaitzak ere aurreratuko dira, Mondragon Unibertsitateak eta Innobasquek elkarlanean egina. Gainera, Manager Focus-ek bere <em>Powerful Conversations <\/em>emango ditu ezagutzera, ordubeteko topaketa elkarreragileak bideokonferentziaz, oraingoan digitalizatzearen gaiaz.<\/p>\n<p>Jardunaldian zehar, Innobasque sareko ehunen bat erakundek beren aurtengo 58 berrikuntza nabarmenenak erakutsiko dituzte, eta 28 tailerretan berrikuntza gauzatu ahal izango da dinamika parte-hartzaile eta berritzaileetan, non disrupzioan adituek beren ezagutza espezializatua partekatuko duten elkarlaneko berrikuntzaz, biomimetiaz, ikus pentsamenduaz, ekonomia zirkularraz, lidergoaz edo prototipatuaz, besteak beste. Tailerrak berrikuntzaren lau faseen arabera antolatuko dira: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa.<\/p>\n<p>Nobedade gisa, aurten Berrikuntzaren Campusa izango da, parte hartzaileak berrikuntzaren lau faseetan aurrera gidatuko dituen ibilbidea, ezagutza sakonagoa izan dezaten berrikuntzaz eta hori bultzatzen duten faktoreez.<\/p>\n<p>Global Innovation Day proiektu parte-hartzailea da, sareko ehunen bat erakunderen lankidetzaren emaitza; Euskadi Europan berrikuntza-gune gisa kokatzeaz gain, topaketa eta elkartrukerako gune izango da enpresa, ezagutza-zentro, administrazio eta pertsonentzat, bertan harremanak eta elkarlana sor daitezen.<\/p>\n<h5>Somos #Global gara networking-jardunaldia<\/h5>\n<p>Aurkezpenaren ondoren, \u201cSomos #Global gara\u201d networking jardunaldia egin da eta bertan berrikuntzaren foro honetan parte hartzen dutenek sakondu eta lan egin dute beraien harreman- eta bilera-agendak prestatzeko datorren ekainaren 14ra begira. \u00a0\u201cSomos #Global gara\u201d komunitatean 200 lagun baino gehiago daude, eta aldian behin biltzen dira sinergiak ezartzeko eta networking bidez sorturiko konexioek eskaintzen dituzten aukeretan sakontzeko.<\/p>\n<\/p>\n<p><span ><strong><span >Global Innovation Day-n parte hartzen dutenak hauek dira:<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p><span class=\"primary-font-color\" >Abogac\u00eda artesana, Aclima, Aernnova, Aizean Evolution, Anteverti, Aplimedia, Arbon\u00edes Asociados, Donostiako Udala, Azaro Fundazioa, Azti, Banaiz Bagara Elkartea, BBK Fundazioa, Bego\u00f1azpi ikastola, Bihartech, Bilbao Valley, Binary Soul, Bizintek Innova, Centro de Estudios Almi, Centro Renzulli, Europako Batzordea.-DG Connect, Energia Clusterra, Carmelitas Sagrado Coraz\u00f3n ikastetxea, Urkide ikastetxea, Consorcio Inteligencia Emocional\/Adimen Emozionalaren Partzuergoa, Creaty Delegate Solutions, Deusto Business School, Dezagun!, Dinamik Ideas, Bilboko Elizbarrutia, Bizkaiko Foru Aldundia, Drone by drone, Edur korta, Elhuyar, Emaus, Embeblue, Estrategia Empresarial, Etorkintza elkargoa, Euskotren, Facilitaci\u00f3n gr\u00e1fica, Donostia Sustapena, Alboan Fundazioa, Euskatel Fundazioa, Lantegi Batuak Fundazioa, Funts Project, Gestican, Gestionet Multimedia, Gimnasio Emocional, Global Shapers Bilbao, Eusko Jaurlaritza, Gordon Training Spain, Evolus Taldea, Urbegi Taldea, Gureak, Harrobia Lanbide ikastola, Humanup, Iberdrola, Icaza, Ideable Solutions, Ideas for change, Igloo Bilbao, IK4 Research Alliance, IK4-Ikerlan, Ikashub Learning Lab, Iker Latxaga Formaci\u00f3n, Infovisuales Topten, Innobide, Innovation Today, Innovaup, Interempresas, IRSE &#8211; Instituto Para la Inclusi\u00f3n Social\/Gizarteratzeko Institutua, IS2Coach, Le bigott gastronomic, Lectura F\u00e1cil Euskadi, Los Cazaventuras, Manager Focus, Manahmana, Manuel Larramendi ikastola, Material Connexion Bilbao, Mondragon Unibertsitatea, Myruns Technology, Noismart, Norgara, Perpetuall, Planifica tu \u00e9xito, Prot\u00f3n Electr\u00f3nica, Puntueus Fundazioa, Sami Consulting, San Jos\u00e9 de Calasanz ikastetxea, Singularity University, Stuff magazine, Sustraiak Habitat Design, Suuma, Tazebaez, Tecnalia, Tecnalia Ventures, The Humans\u00b4 Network, Think on marketing, Thopsh, tecnolog\u00edas del bienestar; UPV\/EHU, Valliant, Virtualware, Vitia, Healthy Experience, Wokomedia, Work\u00f6holics.<\/span><\/p>\n","protected":false},"featured_media":54449,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54448","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54448","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54449"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54448"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54448"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54448"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54448"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54448"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}