{"id":54460,"date":"2016-06-08T00:00:00","date_gmt":"2016-06-07T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/urkullu-lehendakariak-berrikuntza-finantzatzeko-neurri-berriak-iragarri-ditu\/"},"modified":"2016-06-08T00:00:00","modified_gmt":"2016-06-07T22:00:00","slug":"urkullu-lehendakariak-berrikuntza-finantzatzeko-neurri-berriak-iragarri-ditu","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/urkullu-lehendakariak-berrikuntza-finantzatzeko-neurri-berriak-iragarri-ditu\/","title":{"rendered":"Urkullu Lehendakariak berrikuntza finantzatzeko neurri berriak iragarri ditu"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">I\u00f1igo Urkullu Lehendakariak berrikuntzarako aurrekontua urtean %5 handitzeko konpromisoa agertu du, eta Eusko Jaurlaritza 200 milioi euro arteko berrikuntza finantzatzeko programa berria prestatzen ari dela iragarri du.<\/p>\n<ul>\n<li><strong> <\/strong>Kevin Morgan Europar Batzordearen aholkulariak Euskadiko espezializazio adimentsurako estrategiaren kanpo ebaluazioa aurkeztu du, \u201cEuropar Batasunean ikusi dugun zorrotzenetakoa dela\u201d esanez, \u201caukerak baliatzen ari direlako\u201d.<\/li>\n<li>\u201cEspezializazio adimentsua, Euskadirako berrikuntza estrategia\u201d jardunaldian, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana izenekoan jasotzen den Espezializazio Adimentsuaren RIS3 Estrategiaren hedapenean emandako aurrerapausoen berri eman zaio euskal gizarteari.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Donostian, 2016ko ekainaren 8an.<\/em> I\u00f1igo Urkullu Lehendakaria, Euskadi<em> \u201cberrikuntzaren tren europarraren aurrealdeko lokomotoran\u201d<\/em> jartzearen alde agertu da.<em> \u201cEzin dugu gauza guztietan abangoardia teknologiko izan\u201d<\/em>, azaldu du Lehendakariak, baina horren ondoren, Espezializazio Adimentsuko Estrategian lehentasuna duten eremuetan <em>\u201cmundu mailako lider izan gaitezkeela\u201d<\/em> esan du: Fabrikazio aurreratuan; energian; eta biozientziak-osasunean. Lehendakariak bere egin dituen konpromisoen artean, 2020. urtera arte I+G aurrekontua urtean %5 handitzea, eta lankidetza publiko-pribatuaren bitartez berrikuntza finantzatzeko 200 milioi euroko programa bultzatzea daude. Programa, 150.000 eurotik gorako berrikuntza inbertsioak egin behar dituzten enpresetara dago zuzenduta. Helburua, Euskadiko enpresen Pak berrikuntzak egitea da, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean (PCTi) jasotzen den bezala. Horrela iragarri du gaur goizean <span class=\"alternative-font\">Espezializazio adimentsua, Euskadirako berrikuntza estrategia<\/span> jardunaldiaren amaiera ekitaldian. Jardunaldia <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>k, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatu du gaur goizean, Eusko Jaurlaritzarekin, Orkestrarekin eta Elkargirekin lankidetzan.<\/p>\n<p>Jardunaldian hauek hartu dute parte, <span class=\"primary-font-color\">Lehendakari<\/span>az gain: <span class=\"primary-font-color\">Arantxa Tapia<\/span>, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua; <span class=\"primary-font-color\">Octavi Quintana Trias<\/span>, Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria. Europar Batzordeko kidea; <span class=\"primary-font-color\">Kevin Morgan<\/span>, Cardiffeko Unibertsitateko katedradun eta Europar Batzordeko aholkularia; <span class=\"primary-font-color\">Pedro Miguel Echenique<\/span>, UPV\/EHUko Fisika eta Materia Kondentsatu katedraduna; <span class=\"primary-font-color\">Jos\u00e9 Esmoris<\/span>, CIE Automotiveko I+G+B zuzendaria; eta <span class=\"primary-font-color\">Alberto Garc\u00eda Erauzkin<\/span>, Innobasqueko presidentea.<\/p>\n<p>Goizean zehar, PCTi izenekoa ezartzeko prozesuan eman diren aurrerapausoen berri eman zaio euskal gizarteari.<\/p>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Plan horren helburua euskal gizartearen ongizatea, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta enplegua hobetzea da, RIS3 espezializazio adimentsu estrategian eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarrituriko ikerketa eta berrikuntza politikaren bitartez<\/p>\n<p><span>&#8211; Alberto Garc\u00eda Erauzkin, Innobasqueko presidentea<\/span><\/p><\/blockquote>\n<p>Euskadin RIS3 estrategia ezartzeko prozesuan, 7 pilotatze taldeak, identifikatutako lehentasun estrategiko<em> (fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak-osasuna)<\/em> eta hautemandako 4 aukera lurralde <em>(elikadura, ekosistemak, hiriko habitata eta sorkuntza industriak)<\/em> bakoitzeko bat, eratzen dituzten 60 eragile baino gehiagok hartzen dute parte. Lan talde horiek enpresen ordezkariz, ikerketa eta berrikuntza eragilez eta administrazio publikoak osatuta daude.<\/p>\n<p>Octavi Quintana Trias Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiko arduradunak azpimarratu duenez, espezializazio adimentsuko estrategiak <em>\u201ckrisitik irtetera eramaten gaituen bidea dira, lurraldearen eraldaketa ekonomikoaren bitartez, berrikuntza eta I+G indartuz, dauden baliabideak lehentasunen multzo mugatuan kontzentratuz, I+Gko inbertsio pribatua bultzatzeko\u201d<\/em> eta <em>\u201cberrikuntza politiketan lurraldeei toki garrantzitsuagoa ematen dien enpresa aurkikuntza prozesua\u201d<\/em> jarraituz.<\/p>\n<p>A continuaci\u00f3n, el asesor de la Comisi\u00f3n Europea Kevin Morgan ha presentado su evaluaci\u00f3n externa de la estrategia RIS3 en Euskadi,<em> \u201cde lo m\u00e1s riguroso que hemos visto en la Uni\u00f3n Europea\u201d<\/em>, ha se\u00f1alado tras subrayar que <em>\u201cse est\u00e1n aprovechando las oportunidades que ofrece RIS3\u201c<\/em>. Asimismo, ha querido destacar que:<\/p>\n<p>Ondoren, Kevin Morgan Europar Batzordearen aholkulariak Euskadiko RIS3 estrategiaren kanpo ebaluazioa aurkeztu du, \u201c<em>Europar Batasunean ikusi dugun zorrotzenetakoa\u201d<\/em> adierazi du, <em>\u201cRIS3k eskaintzen dituen aukerak baliatzen ari direla\u201d<\/em> azpimarratu ondoren. Halaber, azpimarratu du:<\/p>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Euskal RIS3aren lidergo banatuan Jaurlaritzak paper kritikoa betetzen du, jokoaren arauak ezarriz, espazioak sortzeko lana errazteko, bertan, eskuzabaltasuna eta gaitasuna duten beste eragile batzuk izan daitezen lidergoa hartuko dutenak, beraien intereseko eta esperientziako alorretan<\/p>\n<\/blockquote>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Euskal RIS3a, kritika eraikigarrira, ikasketara eta berrikuntzara zabalik dagoen plan bizia da, adituen kontseiluaren sorreraren eta kanpoko ebaluazioaren bitartez<\/p>\n<p><span>&#8211; Kevin Morgan, Cardiffeko Unibertsitateko katedradun eta Europar Batzordeko aholkularia<br \/><\/span><\/p><\/blockquote>\n<h5>Fabrikazio aurreratuko pilotatze taldea<strong> <\/strong><\/h5>\n<p>Morganek adierazitakoaren adibide bat, Basque Industry 4.0. izenekoaren ardura duen fabrikazio aurreratuko pilotatze taldea egiten ari den lana da. Alberto Garc\u00eda Erauzkin, Innobasqueko presidenteak moderatuta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuak eta Jos\u00e9 Esmoris CIE Automotiveko I+G+B zuzendariak izan duten elkarrizketan agerian geratu da pilotatze taldeen eragile anitzeko osaketa. Pilotatze taldeak osatzen dituztenak lankidetzan oinarritutako berrikuntzen sustapenerako cluster, ikerketa talde, unibertsitate, administrazio, enpesa eta eragile berezi garrantzitsuenetako kideak dira.<strong> <\/strong><\/p>\n<p>Tapiak aurreratu duenez:<\/p>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Talde horrek plan bat zabalduko du, \u201cindustriako enpresa guztiek RIS3 estrategiatik sortutako proiektuak ezagutu ditzaten, haietan parte hartzeko aukera izan eta Industria 4.0ra eramango gaituen herrialde mailako ekimen orokorrean parte har dezaten<strong> <\/strong><\/p>\n<p><span>&#8211;\u00a0 <span class=\"primary-font-color\"><\/span><span class=\"primary-font-color\">Arantxa Tapia,<\/span>Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburua<\/span><\/p><\/blockquote>\n<p>Jos\u00e9 Esmor\u00edsek, bere aldetik, lantzen ari diren zortzi ekimen estrategikoak iragarri ditu: STEAM izenekoen sustapena, gaikuntza adimentsurako sarea, fabrikazio adimentsu banatua eta konektatua, Basque Open Industry Plataform 4.0, 4.0 zerbitzu aurreratuak, ekonomia zirkularra, hondarreko beroa, ibilgailu elektrikoa eta offshorea.<\/p>\n<p>Amaitzeko, Pedro Miguel Etxenike UPV\/EHUko katedradun eta Donostia International Physics Centerreko presidenteak oinarrizko ikerketaren defentsa egin du, lurraldean sustraitzeko ahalmena duten etorkizuneko garapen teknologikoetarako eta zientifikoetarako potentziala duen ezagutza iturri gisa. Horrez gain, argitalpen zientifikoen kopurua herrialdeen aberastasunarekin erlazionatu du. <em>\u201cEzinezkoa da garapen teknologikorik edo ekonomia indartsurik egotea horien oinarri izango den ikerketa zientifiko eta teknologiko azpiegiturarik gabe\u201d<\/em>, adierazi du.<\/p>\n<p>Jardunaldian 300 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta horien artean Eusko Jaurlaritzako Zientzia Batzorde Aholkulariko, Zientziaren eta Teknologiaren Euskal Kontseiluko, Sailen arteko Batzordeko kideak eta enpresaren eta berrikuntzaren munduarekin erlazionatutako pertsonak egon dira.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54461,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54460","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54460","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54461"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54460"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54460"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54460"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54460"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54460"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}