{"id":54464,"date":"2016-06-20T00:00:00","date_gmt":"2016-06-19T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/2-000-pertsonak-erakutsi-dute-global-innovation-day-2016-jardunaldian-euskal-berrikuntzaren-ahalmena\/"},"modified":"2016-06-20T00:00:00","modified_gmt":"2016-06-19T22:00:00","slug":"2-000-pertsonak-erakutsi-dute-global-innovation-day-2016-jardunaldian-euskal-berrikuntzaren-ahalmena","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/2-000-pertsonak-erakutsi-dute-global-innovation-day-2016-jardunaldian-euskal-berrikuntzaren-ahalmena\/","title":{"rendered":"2.000 pertsonak erakutsi dute Global Innovation Day 2016 jardunaldian euskal berrikuntzaren ahalmena"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">2.000 pertsona inguruk berrikuntzaz blai egin dute Bilbon Euskalduna jauregia, bertan izan baita Global Innovation Day-ren bosgarren edizioa: 25 hitzaldi, 57 txoko, 27 tailer eta Berrikuntzaren Campusa.<\/p>\n<ul>\n<li>Berrikuntza adimendunean ardaztu den jardunaldi honek ibilbidea osatu du berrikuntzaren lau faseetan zehar: inspirazioa, ideazioa, hazkundea eta konexioa; hitzaldietan 4.0 industriak jendearengan izango duen eragina, hiri adimendunak, Europako joera berritzaileak eta dagoeneko mundua aldatzen ari diren gazteen zeregina aztertu dira.<\/li>\n<li>I\u00f1igo Urkullu lehendakariak, Innobasqueko presidentearekin eta Zuzendaritza Batzordearekin batera, euskal berrikuntzaren foro handi honetako txokoak bisitatu ditu, eta gero Innobasqueren Batzar Nagusiari eman dio hasiera, bertan Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 2016-2020 Plan Estrategikoa aurkeztu delarik.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Bilbo, 2016ko ekainaren 14a.<\/em> 2.000 pertsona inguruk parte hartu du Global Innovation Dayren bosgarren edizioan, euskal berrikuntzaren hitzordu handian, eta bertan ehunen bat erakundek lagundu dute Euskadiko berrikuntzaren onena eta berrikuntza elkarlanean egiteak duen balioa ezagutarazteko. Txema Villatek, <strong>Innobasque<\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendaria nagusiak, azpimarratu duenez, \u201cEuskadi berrikuntzan Europako abangoardian kokatzea erronka kolektiboa da, publiko eta pribatuaren konpromisoa areagotzea eskatzen duena\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, I\u00f1igo Urkullu lehendakariak, Global Innovation Day-ren esparruan Innobasquek arratsaldean egin duen Batzarrari hasiera eman diolarik, esan du \u201cezagutzaren gizartea, enpresako berrikuntza, prestakuntza eta pertsonen talentua funtsezkoak direla lehiakortasunean, hazkundean eta enpleguan irabazteko\u201d. Halaber, berrikuntza gizarteratzeko egiten duen ahalegina eskertu dio Innobasqueri, eta gogoratu du epe luzerako apustua dela, hau da, &#8220;gaur inbertitu egin behar dela bihar emaitzak lortzeko\u201d.<\/p>\n<h5>Smart Innovation: gakoak<\/h5>\n<p>Jardunaldiaren ikuspegia praktikoa eta parte-hartzailea izan da. Egunean zehar, 27 <strong>tailer<\/strong> egin dira, eta horietan praktikatzen eta berrikuntza egiten ikasi da biomimetikan, marketinean, prototipatuan edo start up-en kudeaketan, besteak beste. Edizio honetan ibilbideak sortu dira proiektu berritzaile ororen lau faseetan zehar: inspirazioa, ideiagintza, hazkundea eta konexioa. Lau etapa horietan ardaztu da <strong>Berrikuntzaren Campusa,<\/strong> ibilbide didaktiko hau zuzenduta dagoelarik honetan sakondu eta trebatzera: nola egin berrikuntza eraginkortasunez hainbat metodologiaren bidez. Aldi berean <strong>Innobasque<\/strong> sareko erakundeen produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ezagutarazi dira <strong>57 txokoetan<\/strong>.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>hitzaldien<\/strong> ardatza berrikuntza adimendunaren gakoak izan dira lau panelen bidez: pertsonak, 4.0 industria, hiri adimendunak<\/p>\n<p>eta berrikuntza-joerak Europan.<\/p>\n<p>2016ko Global egunari 11 gaztek eman diote hasiera. \u201c<strong>Smart people<\/strong>\u201d panelean, mundua aldatzen ari diren gazte horietako batzuen parte-hartzea izan da. Panelak euskal gazteen itxaropenak eta aukerak erakutsi ditu. Izaro Mart\u00ednez eta Maddi Mart\u00ednez-ek, Bego\u00f1azpi Ikastolako ikasleek, kontatu dute zelan Lego\u00f1azpi Dayn Bigarren Hezkuntzako ikasleek ikastetxeko agintea hartzen duten robotikan, zientzian eta berrikuntzan lehiatzeko, ikastetxe osoa inplikatzea bilatuz. Beraiekin batera izan dira Lorea Argarate eta Borja Moll\u00e1, Global Shapers Bilbao-ko kideak; gazte lider globalak izan daitezkeenen komunitatea da hau, beren inguruan aldaketa bultzatzen dutenak, World Economic Forum-aren berotasunean sortuak. Euskadi da orain 452 hub-etako bat, 169 herrialdetan 5.000 sharper baino gehiago daudelarik. Odile S\u00e1nchez, Laima Otsoa, Luc\u00eda Ur\u00eda eta Robert Bravo gaztetxoak, 5 days to dance-koak, kontatu dute nola bi koreografo sartu ziren Donostiako Manuel Larramendi ikastolara, ikasleei erronka eginez koreografia bat presta zezaten aurrez inolako esperientziarik gabe; ekinbide honek sormenak elkarlanean duen ahalmena garatzen du, eta beste leku batzuetan errepikatzen ari dira. Azkenik, Imane Bensaleh, Amina Cherif eta Embarka Gachbar-ek, dantza eta rap artean, 12 Nubes berrikuntza sozio-pedagokikoko esperientzia azaldu dute, hezkuntza-ekintza formala espazio ez formalarekin lotzen duena, eta gazteen ekintza, parte-hartzea eta sorkuntza sustatzen dituena. Ekinbide hau gaztetxo talde baten inguruan sustatzen da, eta DBHko ikasleak dira Gasteizko Gizarteratze Institutuan.<\/p>\n<p>\u201c<strong>Smart Enterprises<\/strong>\u201den, Venezuelako irakasle eta Singularity Universityren sortzailea den Jos\u00e9 Luis Cordeirok ikuspegi futurista eman du eta hemendik 30 urterako errealitateei buruz hitz egin du, gaur ezinezkoak iruditzen zaizkigunak, adibidez, bizitza ia norberak nahi beste luzatzea, ondorioak ia pentsaezinak direlarik. June Solak, Trimek-Innovalia Metrology-koak, 3D inprimaketa eta artea batzea proposatu du.<\/p>\n<p>Aurrerago,<strong> \u201cSmart living\u201d <\/strong>panelean, Mara Balestrini-k, Ideas for Change-ko zuzendariak, bere \u201cM\u00e1s all\u00e1 del <em>smart<\/em>: la ciudad contributiva\u201d hitzaldian hiritarren neurrira egindako hirien adibide gisa Seul, Amsterdam, Bologna eta Bristol jarri ditu, hiritarren lankidetza baliotsuak sortu baitira arlo publiko, pribatu eta mundu akademikoarekin. Francis Pisani, bidaiari nekaezina eta teknologia berrien eta hauek hirien eraldaketan duten eraginaren aztertzailea, jatorri frantziarrekoa da, hirurogeita hamar urtetik gorakoa, bi aldiz munduari bira emandakoa Gizateriaren etorkizuna diseinatzen duten berrikuntza-guneen bila. Ondoren, Euken Ses\u00e9k, Donostia Sustapena-koak, azaldu du Donostia nola bihurtu den <em>smart<\/em> hiriaren erreferentzia hiru osagai hauekin: berrikuntza, talentua eta adimen kolektiboa. Segidan, Pilar Conesak, hiri adimendunetan aitzindaria eta Antevertiko presidenteak, azpimarratu du teknologia, beharrezkoa izan arren, ez dela aski hiri bat adimenduna eta bere biztanleentzat atsegina izan dadin.<\/p>\n<p>\u00a0<strong>\u201cSmart innovation\u201d<\/strong>en txandan, Tania Kimovak hartu du parte<strong>, <\/strong>TNS Opinion-eko ikerketa-zuzendariak; hau Europako Batasuneko <strong>Innobar\u00f3metro<\/strong>aren arduraduna da eta Europako ia 15.000 enpresaren artean berrikuntzan dauden joerak neurtzen ditu. Txostenak azaldu du berrikuntzan inbertitzen duten enpresek joera dutela ekipamenduan edo softwarean (p), prestakuntzan (d), ospean eta branding-ean (Y) eta antolaketa- eta prozesu-hobekuntzan (S) inbertitzeko. Albert Bravo Bioscak, Nesta berrikuntzako britainiar agentziakoak, <strong>esperimentazioaren<\/strong> alde egin du berrikuntza hobeto egiteko modu gisa, eta beraien laborategian, Innovation Growth Lab-en, nola egiten duten azaldu du. Bideokonferentziaz, Europako Batzordeko Adam Watson Brown analistak \u201c<em>Digital Futures: a journey into 2050 visions and policy challenges<\/em>\u201d txostenaren berri eman du, eta hor politika berriak diseinatu beharra azpimarratu da, <strong>prozesu parte-hartzaileetan <\/strong>oinarrituta, teknologia digitalak erabiliz. Bestalde, Martin Duckworth-ek, merkatu eta negozio-eredu berrien garapenean esperientzia duen britainiar estrategak, \u201c<em>Strategic Foresight: Towards the 3rd Strategic Programme of H2020<\/em>\u201d azterketaren emaitzak zehaztu ditu sakon, eta bertan\u00a0 <strong>Horizon(te) 2020<\/strong> programaren hirugarren boladaren xehetasunak aurreratzen dira, hiperkonektibitatea eta big data, energiaren prezioaren jaitsiera, migrazioak, osasuna, klima-aldaketa, lehen sektorea, bioteknologia eta, arau global berri gisa, ezegonkortasuna azpimarratuz.<\/p>\n<p>Bloke honi amaiera Toby Shapshak hegoafrikarrak eman dio, eta ikuspegia Afrikara birarazi du, \u201chan berrikuntza hobea baita\u201d esan du, \u201cetorkizuna Afrikan dagoela\u201d gaineratuz. \u201c2040an bilioi bat afrikar izango dira lanerako adinean, hau da, munduan 5 gaztetatik bat afrikarra izango da, eta horrek lan-indarrik handiena bihurtzen gaitu&#8221;.<\/p>\n<p>PMP Management Factory-ren<strong> \u201cPowerful Conversations\u201d<\/strong>en, eraldaketa digitalaren lidergoa aztertu dute Mosiri Cabezas (Telef\u00f3nica), Jos\u00e9 de la Pe\u00f1a Aznar (Neolabels), Adolfo Ram\u00edrez Morales (Banco Santander) eta Oswaldo Lorenzok (Business School).<\/p>\n<p>Azkenik, \u201c<strong>Madurez en Direcci\u00f3n de Proyectos en Euskadi 2016<\/strong>\u201d txostena aurkeztu da, Mondragon Unibertsitateak egina, Innobasquerekin lankidetzan. Lanak esaten du badela munduan joera bat, justifikatua, proiektuen arabera lan egiteko, negozioetan berrikuntza eta aldaketa bultzatzen dituelako. Joera hau gehituz joango da, <em>project management <\/em>dagoeneko garrantzizko faktorea delarik lehiarako. Euskadin arrakasta-faktore nagusiak detektatu dira, eta kudeaketa mota honetarako oztopoak ere bai.<\/p>\n<p>Global Innovation Dayk berriro bihurtu du euskal berrikuntza sare sozialetan joera.<\/p>\n<h5>Innobasqueren Batzar Nagusia<\/h5>\n<p>I<strong>\u00f1igo Urkullu<\/strong> lehendakariak eta <strong>Innobasque<\/strong>ko presidenteak, Zuzendaritza Batzordeko kideekin Global Innovation Dayko txokoak bisitatu ondoren, arratsaldean hasiera eman dio Berrikuntzaren Euskal Agentziako bazkideen <strong>Batzar Nagusiari<\/strong>.<\/p>\n<p>Batzarrean, Innobasqueko Zuzendaritza Batzordea berritu da; 60 lagunek osatzen dute eta Euskadik berrikuntzarekin duen konpromisoa adierazten dute: % zientzia eta teknologia mundukoak dira, % enpresakoak, % herri-administrazioetakoak eta gainerako % gizartekoak.<\/p>\n<p><strong>Innobasque<\/strong>ren <strong>2016-2020 <\/strong><strong>Plan Estrategiko <\/strong>berria (ikus ondoko marrazkia) ere aurkeztu da, Zuzendaritza Batzorde, bazkide, Eusko Jaurlaritza eta agentziaren barne-taldearen ekarpenekin egina, erakundearen III. Zikloa hasten delarik horrekin. Denboraldi honetan, eginkizun berriak izango dira aurreko beste batzuk finkatzeaz gain, aliantza publiko-pribatuaren hedapenean sakontzeko erronkarekin, bazkide-sarearen gaitasunak aktibatuz.<\/p>\n<p>Planak 5 helburu planteatzen ditu:<\/p>\n<ol>\n<li>Berrikuntza politikei laguntza estrategikoa emateko <strong>Innobasque<\/strong>ren eginkizuna indartzea.<\/li>\n<li>Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburuekin bat etorraraztea jarduera, eta Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzen laguntzea.<\/li>\n<li>Innobasqueren eginkizuna, berrikuntzan behaketa- eta prospektiba-eragile gisa, indartu eta sakontzea.<\/li>\n<li>Elkartze-oinarriaren tamaina, aniztasuna eta lotura areagotzea.<\/li>\n<li>Diru-sarreren oinarria zabaldu eta dibertsifikatzea agentziaren iraunkortasuna bermatzeko.<\/li>\n<\/ol>\n<p>2015eko ekitaldiko jardueraren errepasoa ere egin da, eta horren zehaztasunak bertaratuei eman zaien <a href=\"https:\/\/memoria.innobasque.eus\/inigo-urkullu-lehendakari-sigamos-innovando-juntos\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Memoria 2014-2015<\/a> txostenean agertzen dira.<\/p>\n<p>Bere hitzaldian, Villatek nabarmendu du \u201cmilaka pertsona eta erakundek osatzen dugula <strong>Innobasque<\/strong>, elkarrekin gizarte berritzailea bultzatu nahi dugularik guk desiratutako etorkizunik onena eraikitzeko\u201d.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54464","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54464","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54464"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54464"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54464"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54464"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54464"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}