{"id":54483,"date":"2016-11-07T00:00:00","date_gmt":"2016-11-06T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/berrikuntzaren-innobasque-txostena-2016-aurkeztu-da-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzako-astearen-hasieran\/"},"modified":"2016-11-07T00:00:00","modified_gmt":"2016-11-06T22:00:00","slug":"berrikuntzaren-innobasque-txostena-2016-aurkeztu-da-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzako-astearen-hasieran","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/berrikuntzaren-innobasque-txostena-2016-aurkeztu-da-zientzia-teknologia-eta-berrikuntzako-astearen-hasieran\/","title":{"rendered":"Berrikuntzaren Innobasque Txostena 2016 aurkeztu da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Astearen hasieran"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">I\u00f1igo Urkullu Lehendakaria izan da buru &#8220;Astearen&#8221; hamaseigarren edizioaren hasierako ekitaldian, horrela adieraziz Euskadiren konpromisoa zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin.<\/p>\n<ul>\n<li>Berrikuntzaren Innobasque Txostenak (2016) Euskadi eskualde-mailako berrikuntza-gune bat dela nabarmentzen du, Europa osoan beste lau eskualdek bakarrik daukaten kalifikazioa.<\/li>\n<li>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea azaroaren 7tik 20ra izango da, eta bertan Euskadiko erakunde askok dibulgazio-jarduerak antolatuko dituzte jakintza-arlo horiek jende guztiarengana hurbiltzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Gasteiz, 2016ko azaroaren 7a<\/em>. <span class=\"primary-font-color\">I\u00f1igo Urkullu<\/span> lehendakariak gaur arratsaldean inauguratu du Gasteizko Vital eraikinean <span class=\"alternative-font\">Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Astea<\/span>ren hamaseigarren edizioa.\u00a0 Ekimen honetan, azaroaren 7tik 20ra, Euskadiko erakunde askok dibulgazio-jarduerak antolatzen dituzte publiko guztien eskura jartzeko zientzian, teknologian eta berrikuntzan izandako azken aurrerapenak eta euskal ezagutza-zentroen ikerketa-ildo nagusiak. Lehendakariarekin batera bertan izan dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluko kide garrantzitsuak; Kontseilu hau zientzia, teknologia, ikerketa eta berrikuntzan parte hartu, aholku eman eta lidergoa zertzeko organo gorena da. Bere presentziarekin, Euskadik jendaurrean erakusten du <span class=\"primary-font-color\">zientzia, teknologia eta berrikuntzarekin<\/span> duen konpromisoa.<\/p>\n<p><span>Lehendakariak berrikuntzarekiko Eusko Jaurlaritzaren apustu irmoa berretsi du, I+G aurrekontua 2020ra arte urtean % 5 gehitzea erabaki izanak erakusten duen bezala. Erabaki honekin, berrikuntzaren aldeko apustuan enpresa txiki eta ertain gehiago batzea espero du Eusko Jaurlaritzak, eta ikerketa eta garapeneko trakzio-proiektu berriak bultzatzea.<\/span> <span>Lehendakariak gogorarazi du joan zen astean Cardiff-en egindako Eskualdetako Berrikuntza Politiken Europako Biltzarrean Euskadi <em>\u201cerreferentziazko eredu\u201d<\/em> gisa aurkeztu zutela, eta horren haritik Euskadiko aktibo nagusia nabarmendu du:<\/span> <span>lankidetza publiko-pribatua eta maila askotako integrazioa berrikuntzaren eremuan.<\/span><\/p>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Batu egin behar dugu eta ikuspegi globalaz eta epe luzekoaz egin<\/p>\n<p><span>&#8211; I\u00f1igo Urkullu, Lehendakaria<br \/><\/span><\/p><\/blockquote>\n<p>Inaugurazioak balio izan du <span class=\"alternative-font\">Innobasqueren Berrikuntza Txostena (2016)<\/span> aurkezteko; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren (ZTBES\/SVCTI) azterketa konparatiboa da 2005-2014 denboraldirako, azterketa estatistiko eta makroekonomikoak pertzepzio-analisiarekin konbinatzen dituena: Basque Innovation Perception (BIP).\u00a0 Azken hori 308 profesionalen parte-hartzeari esker egindako azterketa da, I+G+b-n aitorturiko esperientzia dute eta Innobasqueko bazkide diren erakundeetakoak dira enpresa, ikerketa, erakunde eta gizarte eremuetan. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Planak Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziari ematen dion ebaluatzeko eta monitorizatzeko eginkizunean sartzen da Berrikuntzaren Innobasque Txostena (2016).<\/p>\n<h5>Euskadi berrikuntza-gune<\/h5>\n<p>Lanak erakusten du <span class=\"primary-font-color\">Euskadi eskualdeko berrikuntza-gune bat<\/span> dela. Europako Batzordeak horrela aitortzen du, gurea delako Europan berrikuntza handiko lau eskualdeetako bat, neurrizko berrikuntza duten herrialdeetan kokatuta daudelarik. Euskadirekin batera daude Piemonte eta Friuli-Venezia Julia Italian, eta Bratislava Eslovakian.<\/p>\n<p>Gainera, krisi-testuinguruan, Euskadik bere posizioa mantendu du berrikuntza handiko eskualde multzo honetan, bere ingurunearen bilakaera txarra alde batera utzita. Kokapen hori Europarekin <span class=\"primary-font-color\">bat etortzeko pixkanakako prozesuaren emaitza<\/span> izan da, Komunitateko batez bestekoaren % 81ean egotetik 2015ean % 91ra igaro baita Euskadi.<\/p>\n<p>Txostenak <span class=\"primary-font-color\">berrikuntzan enpresen, batez ere ETEen, bultzadaren<\/span> garrantzia ere azpimarratzen du. Hala ere, enpresen I+G-ren jarduerak ez du jarraitzen herrialderik aurreratuenen hazkunde-erritmoa. Baita ere ikusten da enpresa-bultzada honek <span class=\"primary-font-color\">herri-administrazioen bultzada<\/span> izan duela, enpresen I+G neurri handiagoan finantzatu baitute EB-28ko herrialdeen batez bestekoa baino<em> (2012an % 17 Euskadin eta % 7 EB-28ko herrialdeetan<\/em><sup><span class=\"primary-font-color\">*<\/span><\/sup><em>)<\/em>.<\/p>\n<p>Halaber, BIPen parte hartu duen <span class=\"primary-font-color\">aditu-panelak<\/span> 10-i buruz 6,26ko kalifikapena eman dio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemaren egungo egoerari. Gainera, <span class=\"primary-font-color\">neurritasunez baikor<\/span> agertzen da Sistemaren etorkizunaz, bai I+G+b inbertsioei dagokienez eta bai enpresa-lehiakortasunean eta euskal gizartearen ongizatean duen eraginari dagokionez.<\/p>\n<p>Horren ildotik, Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, <em>\u201cberrikuntzaren lasterketan 2007koa bezalako sprinta egitera\u201d<\/em> animatu du.<\/p>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Euskadik beste jauzi bat behar du berrikuntzan, honek elikatzen baitu Euskadiren hazkunde-eredua, berrikuntzan lider diren eskualdeekin bat egiteko bokazioa duen herrialde aurreratua<\/p>\n<p><span>&#8211; Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak<\/span><\/p><\/blockquote>\n<p>Txostena aurkeztu ondoren, eztabaida ireki da bere emaitzei buruz, eta hauek izan dira parte-hartzaileak: Mikel Navarro, Deusto Business School-eko Ekonomia-katedraduna eta Orkestrako ikertzaile seniorra; Javier Fern\u00e1ndez de Retana, Aernnovako Erakundezko Harreman eta Teknologia Garapenaren zuzendaria; Marta Acilu, Noray Biosciences Group-eko lehendakariordea; Juan Carlos Cantalapiedra, Irizar-eko Industria Dibertsifikazioko zuzendaria; Ana Bel\u00e9n Juaristi, Engranajes Juaristi-ko gerentea; eta Nerea Leal, Dynakin-eko sortzailea.<\/p>\n<p>Azkenik, Vicente Atxak, Mondragon Unibertsitateko errektoreak, eman dio ekitaldiari amaiera, zientzia enpresa-negozioaren estrategiara transferitzearen alde eginez, eta jendearen, batez ere gazteen, talentuaz baliatzearen alde eginez, horien ezagutza enpresetan aplikatu ahal izan dadin.\u00a0\u00a0<\/p>\n<p>Ekitaldiaren zuzeneko jarraipena egin ahal izan da <span class=\"primary-font-color\">#Astea2016<\/span> hashtag edo traolaren <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/article\/900\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">partaidetzazko kontakizun honetan<\/a>.<\/p>\n<hr \/>\n<p><span class=\"primary-font-color\"><sup>* <\/sup><\/span><span >Duela egun batzuk Eustatek argitaratu duenaren arabera, kalifikapen hori % 92,4ra igo da 2016an<\/span><\/p><\/p>\n","protected":false},"featured_media":54484,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54483","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54483","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54484"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54483"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54483"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54483"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54483"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54483"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}