{"id":54487,"date":"2016-11-29T00:00:00","date_gmt":"2016-11-28T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/euskadik-gaitasun-garrantzitsuak-ditu-energia-erreferentzia-izateko-europan\/"},"modified":"2016-11-29T00:00:00","modified_gmt":"2016-11-28T22:00:00","slug":"euskadik-gaitasun-garrantzitsuak-ditu-energia-erreferentzia-izateko-europan","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/euskadik-gaitasun-garrantzitsuak-ditu-energia-erreferentzia-izateko-europan\/","title":{"rendered":"Euskadik gaitasun garrantzitsuak ditu energia-erreferentzia izateko Europan"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">Euskal energia-sektorean 343 enpresa daude espezializazio-maila handikoak, BPGren %3 eta 5 artean sortzen du eta urtero 240 milioi euro inbertitzen ditu I+G-n.<span ><\/span><\/p>\n<ul>\n<li>EnergiBasque teknologia-estrategiak hiru balio-kate berri \u2500offshore energia, sare adimendunak eta energia-eraginkortasuna industrian\u2500 identifikatu ditu, horietan bildu eta bat etorrarazteko berrikuntza-ahaleginak, negozio-aukera berriak eskaintzen baitituzte hazteko ahalmena duten merkatuetan.<\/li>\n<li>Gaur elkarlaneko hiru ekinbide estrategiko \u2500Bidelek Sareak, Windbox eta Harshlab\u2500 ezagutarazi dira xehetasunez, jauzi bereizgarria eman dutenak sektorean eta eragin garrantzitsua dutenak erakunde askoren onurarako.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Bilbo, 2016ko azaroaren 29a.<\/em> Energia sektoreak Euskadin 343 enpresa ditu espezializazio-maila handikoak, 46.800 milioi euro inguruan fakturatzen dituzte, eta horietatik 15.000 Euskadin sortzen dira, eta hemen 21.000 ari dira lanean guztira enplegatzen dituen 63.400 langileetatik. Industria honek 240 milioi euro inbertitzen ditu eta 2.400 ikertzaile enplegatzen ditu. Energia, fabrikazio aurreratu eta biozientziak\/osasunarekin batera, <span class=\"primary-font-color\">RIS3 espezializazio adimendunaren <\/span>euskal estrategiaren hiru lehentasunetako bat da, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean jasoa: balio erantsi handiko arloetan sakontzen du, hazkundea eta enplegua eragiteko produktu eta zerbitzu berriak sortuz.<\/p>\n<p>Hori eman da ezagutzera <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span><strong><\/strong>k, Idom eta Energiaren Klusterrarekin lankidetzan, antolatu duen <span class=\"alternative-font\">Innobasqueren Astearteak: energia adimenduna, espezializazio-estrategia bat Euskadirako<\/span> jardunaldian; ekitaldiari amaiera Aitor Oregik,\u00a0<span class=\"primary-font-color\">Eusko Jaurlaritzako Energia<\/span>, Meatze eta Industria Administrazioaren zuzendariak. Halaber, parte-hartzaileen artean egon dira Jos\u00e9 Ignacio Hormaetxe, <span class=\"primary-font-color\">Energiaren Klusterraren<\/span> zuzendaria eta Energiako pilotatze-taldeko lehendakaria<strong>; <\/strong>Imanol Urkiaga, <span class=\"primary-font-color\">Idom<\/span><strong><\/strong>eko Thermal Power Generation Division-eko zuzendaria<strong>; <\/strong>Eduardo Navarro, Bidelek Sareak proiektuaren koordinatzailea <span class=\"primary-font-color\">Iberdrola<\/span><strong><\/strong>n<strong>; <\/strong>Nerea Cabeza, <span class=\"primary-font-color\">Gamesa<\/span><strong><\/strong>ko saiakuntza atalaren burua<strong>; <\/strong>Jos\u00e9 Luis Villate, <span class=\"primary-font-color\">Tecnalia<\/span>ko Marine Energy Arloko zuzendaria<strong>; <\/strong>eta Alberto Bokos, <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span><strong><\/strong>ko Elkarlaneko Berrikuntza zuzendaria.<\/p>\n<p>Hormaetxek Energibasque-Euskadirako energia-estrategiaren pilotatze-taldearen aurrerapenen berri eman du. Eusko Jaurlaritzak gidatzen duen talde honetakoak dira enpresak <em>(Energiaren Klusterrak ordezkatuak)<\/em>, herri-erakundeak<em> (Eusko Jaurlaritza, EVE\/EEE eta SPRI)<\/em> eta zientzia- eta teknologia-eragileak <em>(CIC energiGUNE, Tecnalia eta IK4)<\/em>, SPRIk eta <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>k koordinaturiko idazkaritza teknikoaren laguntzaz. \u00a0<span class=\"primary-font-color\">EnergiBasque<\/span> teknologia-estrategiak Euskadi Europan erreferentziazko eskualde izatea bilatzen du energian duen teknologia- eta industria-garapenaren mailagatik. Horretarako, bi teknologia bideratzaile identifikatu dira <em>(metatzea eta potentzia-elektronika)<\/em> eta zazpi arlo estrategiko\u00a0<em> (sare adimendunak, energia eolikoa, itsas energia, eguzki-energia termoelektrikoa, gas-esplorazio ez konbentzionala, trakzio elektrikoa eta energia-eraginkortasuna industrian)<\/em>. EnergiBasque teknologia-estrategiak sinergiak identifikatu ditu hiru balio-kate berritan berrikuntzan ahaleginak bildu eta bat etorrarazteko:<span class=\"primary-font-color\"> offshore energia, sare adimendunak eta energia-eraginkortasuna industrian<\/span><strong>, <\/strong>negozio-aukera berriak eskaintzen baitituzte hazteko ahalmena duten merkatuetan. Arlo hauetan Euskadik gaitasun garrantzitsuak ditu eta negozio-aukera berriak sortzeko modua du hazteko ahalmena duten merkatuetan.<\/p>\n<p>Jardunaldian hiru ekimen estrategiko aurkeztu dira EnergiBasqueren parte direnak: Bidelek Sareak, Windbox zentroa eta Harshlab. Hirurak elkarlaneko jarduerak dira, sektorean jauzi diferentziala esan nahi dute, eta eragin garrantzitsua dute erakunde askoren onurarako.<\/p>\n<p>Honela, <span class=\"primary-font-color\">Bidelek Sareak<\/span>, mugarri bat energiaren banaketaren modernizazioan, sare elektriko adimendunak dira.\u00a0 Ekinbide honek abangoardiako sare hauen hedapena ahalbidetu du Euskadin, eta horri esker euskal industriak gidatzen du honelako teknologien garapena. Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatua, 2011 eta 2016 artean 400.000 kontagailu adimendun jarri dira, 2.300 eraldaketa-zentro hainbat automatizazio-maila eta aplikazio eta kontrol-sistema ugarirekin, eta 60 milioi euro inguruko inbertsioarekin.<\/p>\n<p>Bestalde, <span class=\"primary-font-color\">Windbox<\/span> saiakuntza aurreratuen zentroa da azpisistema eolikoen integrazio eta baliozkotzeko, eta bertan enpresek garapen berriak probatu eta baliozkotu ditzakete ingurune errealeko ekoizpen- eta eragiketa-egoeren antzekoetan. Fabrikazio aurreratuko zentro hau teknologikoki punta-puntakoa den eskaintza baten garapena bultzatzeko sortu da balio-katearen segmentu batzuetan, eta segmentu horietan euskal enpresak ongi kokaturik daude, haize-sorgailuaren osagai eta ekipamenduei dagokienean, produktu eta zerbitzuen egungo zorroa tamaina handiagoko haize-sorgailuetara egokitzea eta offshore segmentuaren garatzea lagunduz.<\/p>\n<p>Azkenik, <span class=\"primary-font-color\">HarshLab\u00a0<\/span>azpiegitura berezia izango\u00a0 da, mundu-mailan paregabea, materialen, osagaien eta azpisistemen esperimentazio eta baliozkotze-saiakuntzak egiteko itsas ingurune errealean, offshore inguruneetan. Dagoeneko badaude 20 enpresa instalazio honetan haien produktuak saiatzen ari direnak, eta horietako 12 Euskaditik kanpokoak dira. Honela, Harshlab-ek offshore saiakuntzak egiteko premia asetuko du, aldi berean I+G+b negozioa eta jarduera erakartzen dituelarik Euskadira<\/p>\n<p>Jardunaldi hau <span class=\"alternative-font\">Innobasqueren Astearteak<\/span> topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin Innobasquek berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54488,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54487","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54487","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54488"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54487"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54487"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54487"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54487"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54487"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}