{"id":54491,"date":"2016-12-20T00:00:00","date_gmt":"2016-12-19T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/berrikuntzaren-2016-gidaliburuak-euskadiko-berrikuntzaren-10-urte-jasotzen-ditu\/"},"modified":"2016-12-20T00:00:00","modified_gmt":"2016-12-19T22:00:00","slug":"berrikuntzaren-2016-gidaliburuak-euskadiko-berrikuntzaren-10-urte-jasotzen-ditu","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/berrikuntzaren-2016-gidaliburuak-euskadiko-berrikuntzaren-10-urte-jasotzen-ditu\/","title":{"rendered":"Berrikuntzaren 2016 Gidaliburuak Euskadiko Berrikuntzaren 10 urte jasotzen ditu"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">\u201c<em>EAEko Berrikuntzaren Gidaliburuak<\/em>\u201d, Estrategia Empresarial-ek Innobasquerekin lankidetzan eginak, garapen-eredu berri baten eraikuntza erakusten du Berrikuntzaren Euskal Sistemak 2007tik 2016ra izandako lorpen nagusien bidez.<\/p>\n<ul>\n<li>Aurkezpenean, Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, Innobasqueko presidenteak, esan du \u201cberrikuntzan lider izan nahi badugu beste sprint bat egin behar dugula 2007koa bezalakoa, Berrikuntza Funtsa sortu eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua eratu zelarik orduan\u201d.<\/li>\n<li>Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, eman dio amaiera ekitaldiari.<\/li>\n<\/ul>\n<p>\u00a0<em>Bilbo, 2016ko abenduaren 20a.<\/em> <span class=\"alternative-font\">EAEko Berrikuntzaren Gidaliburuaren<\/span> hamargarren edizioa, <span class=\"primary-font-color\">Estrategia Empresarial<\/span>ek <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span><strong>&#8211;<\/strong>Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan egina, gaur aurkeztu da Guggenheim Bilbao Museoan. Argitalpenak, bere 168 orrialdeetan zehar, Euskadik azken hamar urteotan izandako bilakaeraren panoramika osoa errepasatzen du, eta berrikuntzan oinarrituriko garapen-ereduaren eraikuntza azaltzen du, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren gaitasun eta lorpen nagusien bidez. Ekitaldiari hasiera Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>ko presidenteak, eman dio, eta \u201cbeste sprint bat eskatu du berrikuntzan jauzi handi bat egiteko, duela 10 urte bezalakoa, Berrikuntza Funtsa sortu eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua eratu zelarik orduan\u201d. Jose Ignacio Arrietak, <em>Editora del Pa\u00eds Vasco 93<\/em>-ko lehendakariak, <span class=\"primary-font-color\">Estrategia Empresarial<\/span>-eko arduradunak, \u201cautoatseginean erortzetik urrun\u201d, gidaliburua \u201ceuskal berrikuntzarako akuilu\u201d dela esan du. Bertan, Euskadiko berrikuntzan garrantzitsuak diren pertsonak agertzen dira beren iritzia ematen, adibidez, I\u00f1igo Uc\u00edn, Mondragon Korporazioko lehendakaria; Azucena Castro, zientzialaria eta OWLeko zuzendaria; Joseba Jauregizar,\u00a0Tecnalia Teknologia Korporazioko zuzendari nagusia edo Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physics Center, DIPCeko zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako azken hiru lehendakarien gogoetak ere agertzen dira. Eusko Jaurlaritzaren egungo arduradunak, I\u00f1igo Urkulluk, argitalpenaren orrialdeetan aitortzen duenez, <em>\u201cberrikuntza da Euskadiren etorkizuneko estrategiaren erdigunea. I+G+b euskal sistemaren arrakasta lankidetzan eta hainbat eragileren ekarpenak koordinatzean datza\u201d<\/em>.<\/p>\n<p>Berrikuntzaren 2016\u00a0 Gidaliburuaren aurkezpenean, berrikuntzak fabrikazio aurreratuan, osasunean, energian, zientzian, teknologian, IKTetan, hezkuntzan, ikerketan edo marketinean eragindako eraldaketa azaldu dute hamar erakundek. Horren haritik, Javier Lauzirikak, <span class=\"primary-font-color\">IK4 Research Alliance<\/span>ko zientzia- eta teknologia-zuzendariak<strong>, <\/strong>fabrikazio aurreratuaren eragina izan du hizpide goi-mailako teknologia-berrikuntzaren bost arloetan: automobilgintza, makina-erreminta, altzairua, material metalikoa eta aeronautika. Jos\u00e9 Luis Villatek, <span class=\"primary-font-color\">Tecnalia<\/span>ko Marine Energyko zuzendariak<strong>, <\/strong>offshore energiak industria-ehunarentzat duen eraginaren eta abaguneen ikuspegia eman du. Bestalde, Julio Arrizabalaga, <span class=\"primary-font-color\">Biodonostia<\/span>ko zientzia-zuzendaria<strong>, <\/strong>osasunaren eremuko ikerketaz eta berrikuntzaz aritu da. Mar\u00eda Teresa Ojangurenek, <span class=\"primary-font-color\">Lauaxeta Ikastola<\/span>ko zuzendariak<strong>, <\/strong>hezkuntza-eredua nola aldatu den azaldu du eta, bereziki, ikastetxe hau Espainiako 100 ikastetxe berritzaile onenen artean laugarren tokian egotea eragin duten gakoak. \u00a0Fernando Plazaolak, <span class=\"primary-font-color\">UPV\/EHU<\/span>ko ikerketa-errektoreordeak<strong>, <\/strong>euskal zientziak azken hamarkadan izan duen bilakaera bikaina azpimarratu du. Jarraian, Ander Garc\u00edak, <span class=\"primary-font-color\">Drone by Drone<\/span>ren sustatzaileak, duela 10 urte ezagutu ere egiten ez ziren tresna hauen ahalmen eta gaitasunak azpimarratu ditu. Horixe da big data-ren kasua, Alex Ray\u00f3nek, <span class=\"primary-font-color\">Deustuko Unibertsitate<\/span>ko Kanpo Harremanetarako eta Etengabeko Prestakuntzarako dekanordeak, gogorazi duen bezala<strong>, <\/strong>bere Unibertsitateak lankidetza teknologikorako hitzarmena sinatu berri duelarik <span class=\"primary-font-color\">Eroski<\/span>rekin. Kooperatiba honetako Asun Bastidak, bertoko produktuen zuzendari komertzialak, azaldu du markak nola indartu duen bere konpromisoa tokiko garapenarekin, eragin garrantzitsua sortuz lehen sektorean. Jarraian, Jon Fern\u00e1ndezek, <span class=\"primary-font-color\">Orbea<\/span>ko zuzendariak<strong>, <\/strong>bizikleta estandarizatutik pertsonalizaturako aldaketa azaldu du, erabiltzailea prozesuan sartzea ahalbidetzen duen berrikuntza irekiari esker. Azkenik<strong>, <\/strong>Karmele Agirrezabalak, <span class=\"primary-font-color\">Kutxabank<\/span>eko Berrikuntza eta Kanaletako zuzendariak, bere hitzaldia finantza-munduaren digitalizatzean, bezeroarekiko harremana pertsonalizatzean eta big datan ardaztu du.<\/p>\n<p>Jardunaldiari amaiera <span class=\"primary-font-color\">Arantxa Tapia<\/span>k eman dio, eta argitalpenaren orrialdeetan esaten du Berrikuntzaren Euskal Sistema hobetzeko <em>\u201cegiten dugun inbertsioaren truke lortzen dugun itzulkina zein den aztertu behar dela&#8221;<\/em>. Funtsezkoa da <em>\u201ceraginkortasuna aztertzea\u201d<\/em>, hau da, <em>\u201cproiektuak zer itzulkin izan duen neurtzea: enplegu berritan, produktu berritan, prozesuetan, edo sortu diren zerbitzuetan, zer fakturazio-maila izan duen\u2026\u201d<\/em>. Prestakuntza ere aztertzen du sailburuak, eta uste du eremu honetan <em>&#8220;lan-eremu garrantzitsua daukagula&#8221;<\/em>, zeren eta <em>&#8220;herrialde honek zientzia eta teknologia-karreretan prestaturiko pertsonak behar baititu\u2026 lanbide hauetarako enplegu-eskaria bai, baina eskaintzarik ez baitago.&#8221;<\/em> Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaio <em>\u201cgazteei transmititzea zein diren herrialde gisa interesatzen diren profilak&#8221;<\/em>.<\/p>\n<p>Jardunaldi hau\u00a0<strong><\/strong><span class=\"alternative-font\">Innobasqueren Astearteak<\/span> topaketen barruan kokatzen da; ekinbide honekin <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>k berrikuntzaren protagonistei dei egiten die, hilero, dibulgazio-foro ireki batera, euskal berrikuntza jendearen, erakundeen eta hedabideen begiradapean jartzeko.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54492,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54491","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54491","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54492"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54491"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54491"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54491"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54491"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54491"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}