{"id":54503,"date":"2017-03-20T00:00:00","date_gmt":"2017-03-19T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/lau-euskal-taldek-parte-hartuko-dute-bihar-espainiako-fll-zientzia-eta-robotikako-lehiaketaren-finalean\/"},"modified":"2017-03-20T00:00:00","modified_gmt":"2017-03-19T22:00:00","slug":"lau-euskal-taldek-parte-hartuko-dute-bihar-espainiako-fll-zientzia-eta-robotikako-lehiaketaren-finalean","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/lau-euskal-taldek-parte-hartuko-dute-bihar-espainiako-fll-zientzia-eta-robotikako-lehiaketaren-finalean\/","title":{"rendered":"Lau euskal taldek parte hartuko dute bihar Espainiako FLL zientzia eta robotikako lehiaketaren finalean"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">Bego\u00f1azpi ikastolako bi taldek eta Lauro ikastolako batek hartuko dute parte bihar Logro\u00f1on FIRST Lego League (FLL) Espainiako finalean, FLL Euskadiko lehenengo hiru tokietan sailkatu baitziren; zientzia eta robotikako lehiaketa hau Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du hemen.<\/p>\n<ul>\n<li><strong><\/strong> Horretaz gain, FLL Junior-ko 10 taldek parte hartuko dute kategoria honetan posterrak eta maketak azaltzen, Arabako Tecnoclub Elburgo haien artean.<\/li>\n<li>Guztira 51 taldek, eskualdetako sailkapen-lehiaketen irabazleek, beren zientzia-proiektuak azalduko dituzte, pertsonen eta abereen arteko harremanak nola hobetu adierazteko.<\/li>\n<li>FLL nazioarteko hezkuntza-lehiaketa bat da Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikasleentzat, zientzia eta teknologiarako beraien bokazioak pizten dituena zenbait trebetasun eta gaitasun sustatuz: talde-lana, espiritu ekintzailea, arazoak konpontzeko gaitasuna, pentsamendu kritikoa eta berrikuntza.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Bilbo, 2017ko martxoaren 17a.<\/em>\u00a0 Bilboko Bego\u00f1azpi ikastolako bi taldek eta Donostiako Axular Lizeoko batek parte hartuko dute bihar Logro\u00f1on <em>FIRST Lego<\/em> League (FLL) zientzia eta robotikako nazioarteko lehiaketaren Espainiako finalean. Ikasle hauek lehenengo hiru tokietan sailkatu ziren zientzia- eta teknologia-bokazioak sustatzea bilatzen duen nazioarteko ekimen honen euskal edizioan; <strong>Innobasque<\/strong>-Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatzen du lehiaketa Euskadin. Haiekin Arabako <strong>Tecnoclub Elburgo taldea ere joango da, FLL Junior kategorian parte hartzen baitu.<\/strong><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>FLL-k zenbait trebetasun eta gaitasun sustatzen ditu Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikasleen artean: talde-lana, espiritu ekintzailea, arazoak konpontzeko gaitasuna, pentsamendu kritikoa eta berrikuntza. Gazteek taldeka parte hartzen dute oinarri zientifikoa duten egitasmoak sortzen, eta horiekin erantzuten diote urtero aldatzen den eta herrialde guztietako lehiatzaileentzat berdina den erronka global bati. Oraingoan abereen eta pertsonen arteko harremanak hobetzea da erronka. Lehiaketaren beste atal bat robot baten diseinua eta programazioa izaten da, zenbait eginkizun bete ditzan. Hori guztia balio batzuekin (eta hauek ere puntuatzen dute) gauzatua: talde-lana, sormena, espiritu ekintzailea eta berritzailea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Honela, Bego\u00f1azpiko taldeetako batek bere zientzia-proiektua defendituko du bihar, ardien eta otsoen arteko interakzioari buruzkoa. Arduinoren plaka baten bidez, lehenengoen bihotz-maiztasuna neurtzen dute, horien bihotz-taupadak azeleratu egiten baitira harrapariak hurbiltzen zaizkienean. Informazio hori berehala transmititzen da artzainaren telefono mugikorrera, esku hartu ahal izan dezan. Bilboko ikastetxekoen beste ekimena itsasoa kutsatzen duten plastikoak irentsi eta akabatzen diren itsas hegaztiei buruzkoa da. Ikasleek poltsa bat egin dute, urarekin kontaktuan jarri eta 6 hilabetera desegiten dena. Azkenik, Axularreko gipuzkoarrek sonometro bat asmatu dute, hauek ere Arduinorekin, saguzarrak bizi diren haitzuloetako zarata neurtzeko. Informazio hau bluetooth bidez transmititzen da telefono adimendun batera.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Euskal taldeek bihar dute jokoan Open European Championship-era edo Estatu Batuetako World Festival-era joateko aukera. Beraiekin batera 61 taldek<strong>,<\/strong> hartuko dute parte guztira, bi kategoriatan banatuta: FLL (10 eta 16 urte arteko neska-mutilak) eta Junior FLL (6 eta 9 urte arteko neska-mutikoak).<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><em>FIRST<\/em> Lego League, <strong>FLL Espa\u00f1a <\/strong>ikasleentzako zientzia- eta teknologia-lehiaketa da, Fundaci\u00f3n Scientia, Fundaci\u00f3n Riojana para la Innovaci\u00f3n eta Federaci\u00f3n de Empresas de La Rioja antolatua.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54503","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54503","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54503"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54503"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54503"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54503"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54503"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}