{"id":54513,"date":"2017-04-18T00:00:00","date_gmt":"2017-04-17T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/euskadi-europako-proiektu-baten-buru-da-lituania-piemonte-eta-gales-ekin-batera-fabrikazio-aurreratuko-politikak-hobe\/"},"modified":"2017-04-18T00:00:00","modified_gmt":"2017-04-17T22:00:00","slug":"euskadi-europako-proiektu-baten-buru-da-lituania-piemonte-eta-gales-ekin-batera-fabrikazio-aurreratuko-politikak-hobe","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/euskadi-europako-proiektu-baten-buru-da-lituania-piemonte-eta-gales-ekin-batera-fabrikazio-aurreratuko-politikak-hobe\/","title":{"rendered":"Euskadi Europako proiektu baten buru da Lituania, Piemonte eta Gales-ekin batera fabrikazio aurreratuko politikak hobe"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">Manumix Interreg Europe proiektuak, lau urteko iraupena eta milioi bat euroko aurrekontua duenak, fabrikazio aurreratuko I+G+b politikak era konbinatuan ebaluatzeko tresnak jarriko ditu martxan.<\/p>\n<ul>\n<li>Eskualdeen arteko lankidetza-proiektu hau Euskadin martxan jarritako zenbait neurriren artean sartzen da, horien helburua industriaren pisua BPGren %eraino gehitzea izanik, I+G+b politiken eraginkortasuna hobetuz.<\/li>\n<li>Europako 35 eskualdetako 80 erakunde-arduradun eta pertsona aditu inguru batuko dira lehen aldiz Bilbon maiatzaren 17, 18 eta 19an.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Bilbo, 2017ko apirilaren 7a.<\/em> Euskadi, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, <strong>Europako Batzordearen proiektu baten buru izango da: milioi bat euroz<\/strong> hornituriko proiektua da, eta fabrikazio aurreratuaren inguruan garaturiko <strong>berrikuntza-politiken eraginkortasuna<\/strong> hobetzea du helburu. Proiektuan eskualde hauetako gobernuak izango dira aliatuak: <strong>Gales (Erresuma Batua), Piemonte (Italia) eta Lituania<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Manumix Interreg Europe<\/strong> proiektuak, <strong>4 urteko (2017-2020) <\/strong>iraupenarekin<strong>,<\/strong> fabrikazio aurreratuaren eremuan <strong>eskualde-programen<\/strong> ebaluazio-mekanismoak indartu eta hobetzea du helburu. Honela, sinergiak aprobetxatu nahi dira eta, aldi berean, egon litezkeen gain-jartzeak saihestu.<\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzak berak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren bidez, <strong>bere egin ditu behar edo premia hauek<\/strong> eta era aktiboan parte hartuko du proiektu honetan. Honela, Euskadik bat egiten du Europako joerarekin, honek \u2500OCDEk bere zientzia, teknologia eta berrikuntzaren azken txostenean adierazten duen bezala\u2500 ebaluazio-mekanismoak bilatu nahi baititu berrikuntza-politiketarako.<\/p>\n<p>Eskualdeen arteko lankidetza-proiektu hau Euskadin I+G+b politiken eraginkortasuna hobetzeko martxan jarritako neurrien artean sartzen da, <strong>industriaren pisua BPGren %eraino gehitzera<\/strong> zuzenduta daudelarik politika horiek. Gaur egun, sektore hau <strong>euskal BPGren  ,1era iristen da, <\/strong>eta<strong> punta-puntako eskualdeetako bat <\/strong>bihurtzen du horrek.<\/p>\n<p>Duela gutxi martxan jarritako proiektuak <strong>Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuaren <\/strong>aholkularitza du, eta honek Europako lau eskualde horietan fabrikazio aurreratuko politiken <strong>abiapuntuko analisia <\/strong>egingo du. Hortik aurrera, <strong>bi fase<\/strong> izango dira: lehenengoa, bi urtekoa, non bazkideek baterako <strong>ikaskuntza-prozesua<\/strong> gauzatuko duten, bai fabrikazio aurreratuari loturiko <strong>I+G+b tresnei<\/strong> buruz eta bai oro har ebaluazio-mekanismoei buruz, eta parte hartzen duen eskualde bakoitzaren <strong>ekintza-plan<\/strong> baten lanketaz burutuko da. Ondoren, bigarren fase bat etorriko da \u25002019 eta 2020\u2500, eta hor martxan jarriko dira <strong>zehazturiko planak<\/strong>.<\/p>\n<p>Honela, inplikaturiko eragileek, bai eskualdeetako gobernuek eta bai beraien berrikuntza-agentziek, bildu eta hainbat jardunaldi egingo dituzte helburu hauetan aurrera egiteko. <strong>Biltzar hauetako lehenengoa Bilbon izango da maiatzaren 17, 18 eta 19an, <\/strong>fabrikazio aurreratuan punta-puntakoak diren 35 eskualde baino gehiagoren 80 ordezkari inguruk hartuko dute parte.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54513","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54513","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54513"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54513"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54513"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54513"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54513"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}