{"id":54527,"date":"2017-05-16T00:00:00","date_gmt":"2017-05-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/euskal-berrikuntzak-bere-ahalmena-erakutsi-du-global-innovation-day-ren-seigarren-edizioan\/"},"modified":"2024-03-27T11:08:37","modified_gmt":"2024-03-27T09:08:37","slug":"euskal-berrikuntzak-bere-ahalmena-erakutsi-du-global-innovation-day-ren-seigarren-edizioan","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/euskal-berrikuntzak-bere-ahalmena-erakutsi-du-global-innovation-day-ren-seigarren-edizioan\/","title":{"rendered":"Euskal berrikuntzak bere ahalmena erakutsi du Global Innovation Day-ren seigarren edizioan"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">2.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte gaur Global Innovation Dayren seigarren edizioan, eta 100 jarduera baino gehiago gauzatu dira Innobasque sareko 128 erakunderen laguntzari esker.<\/p>\n<ul>\n<li>Hitzaldietan proiektu disruptiboen buru diren adituek hartu dute parte; horiek ari dira berehalako etorkizuna eraikitzen Euskadirentzat erabakigarriak diren eremuetan: energia, fabrikazioa, osasuna edo talentua.<\/li>\n<li>I\u00f1igo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Innobasqueko presidentearekin eta Zuzendaritza Batzordearekin batera, Global Innovation Dayren ikustaldia egin du, ondoren Innobasqueren hamargarren Batzar Nagusiari hasiera eman diolarik.<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Bilbo, 2017ko maiatzaren 16a.<\/em> 2.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte <span class=\"alternative-font\">Global Innovation Day<\/span>ren seigarren edizioan, euskal berrikuntzaren hitzordu handian, non \u201c<em>128 erakundek lagundu duten Euskadik lurralde berritzaile gisa duen kokapena sendotzeko eta berrikuntza globalean gertatzen ari denarekin konektatzeko\u201d<\/em>, hori azpimarratu du Alberto Garc\u00eda Erauzkinek, <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>-Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, hitzordu honen hasiera-ekitaldian. Aurten 100 jarduera baino gehiago egin dira denboraren makinan; hor zirriborratu da nolakoa izango den berrikuntza 10 urte barru, eta azken hamarkadako bidea ere birpasatu da.<\/p>\n<p>Bestalde, I\u00f1igo Urkullu lehendakariak <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>ren hamargarren Batzar Nagusiari eman dio hasiera, eta esan du:<\/p>\n<\/p>\n<blockquote class=\"texto-destacado\">\n<p><span class=\"icon icon-quote-left\"><\/span> Berrikuntzan inbertitzeak aurretik joatea esan nahi du, Euskadin aberastasun ekonomiko eta ongizate handiagoa sortzeko<\/p>\n<p><span>&#8211; Lehendakari I\u00f1igo Urkullu<\/span><\/p><\/blockquote>\n<p>Gainera, esan du lan hori elkarrekin egin behar dutela administrazioak, unibertsitateek, teknologia-zentroek, lanbide-heziketakoek eta enpresek. Eusko Jaurlaritzako beste egitasmo batzuen artean, zibersegurtasun-zentroarena nabarmendu du lehendakariak, talentua erakartzen eta sustatzen lagunduko baitu, gai honen arautzea jardunbide eta estandar egokien ildo nagusiekin egitea ahalbidetuz.<\/p>\n<h5>Bidaia denboran zehar<\/h5>\n<p>Jardunaldiaren hari gidaria denboraren makinaren metafora izan da, eta bertaratu direnek berrikuntzaren etorkizunera bidaia simulatu ahal izan dute, eta azken 10 urte hauetan gertaturikoaren esplorazioa ere bai.<\/p>\n<p>Egunean zehar, eta Innobasque sareak elkarlanerako duen ahalmenari esker, 23 tailer egin dira Euskadiko erakundeetako<em> (Emakunde, CIC, unibertsitate edo aholkularitza-enpresetako)<\/em> zenbait adituk eskainita; guztira 500 pertsonak baino gehiagok izan dute berrikuntzarako tresna eta teknika berrietan sartu edo hasteko aukera. Aldi berean, 52 txokoetan era guztietako euskal erakundeen produktu eta zerbitzurik berritzaileenak ezagutu dira, eta hor izan dira zentro teknologikoak<em> (Tecnalia edo IK4)<\/em>, trakzio-enpresak <em>(Iberdrola, Euskatel, Aernnova, Sener edo Irizar)<\/em>, ETE disruptiboak edo ikastetxeak. 16 hitzaldi ere eskaini dira euskal berrikuntzarentzat funtsezkoak diren arazoen inguruan. Hori guztia, aurten ere, 128 erakunderen ekarpenari esker, elkarlanean jardun dutelarik euskal berrikuntzak hedatzen jarraitu ahal izan dezan.<\/p>\n<p>Gainera, aurtengo edizioan jarduera berriak izan dira, adibidez, \u201c<span class=\"primary-font-color\">Berrikuntzaren Ibilbidea<\/span>\u201d, berrikuntzaren hiri-ibilbidea ikasleentzat; edo lehiaketa berritzaile bat: <strong>uretako<\/strong> <strong>golfa, <\/strong>non parte hartu duen Javi Conde paralinpiko txapeldunak.<\/p>\n<p>Hitzaldien panelei dagokienez, lehenengoan, \u201c<span class=\"primary-font-color\">Bidaia arriskutsu baterako pertsonen bila ari gara<\/span>\u201d delakoan, hauek izan dira parte-hartzaileak: Elena Guerrero, Amara Berri Sistemako Ikastetxe Sareko koordinatzailea; I\u00f1aki Etxezarreta, Arizmendi ikastolako zuzendaria eta Jos\u00e9 Ram\u00f3n Vitoria, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien I+G+b zuzendaria; Patricio Jos\u00e9 Ruiz, Pediatrian espezialista; Francisco Mart\u00ednez Bugar\u00edn, Tunel Energy-ren sortzailea; eta Aner Garmendia, Ega Master-eko zuzendari nagusia. Lehen saio honek gaitasun eta trebetasun berritzaileak eraikitzearen garrantzia erakutsi du, bai hezkuntza-eremuan eta bai enpresan.<\/p>\n<p>Hurrengo panelean, \u201c<span class=\"primary-font-color\">Berrikuntzaren itsasoetan<\/span>\u201d elkarlana nagusi duten berrikuntza-ekosistemak aztertu dira honako hauen eskutik: Xavier Ferr\u00e1s, Viceko Unibertsitateko Enpresa eta Komunikazio Fakultateko dekanoa; Miguel Encabo, Oronako Berrikuntza zuzendaria; Rebecca Birmingham, New Yorkeko New Lab-eko Giza Baliabideetako zuzendaria; Enrique Ram\u00edrez, Ennomotive-ko zuzendari nagusia; Mayte Rodr\u00edguez, Arcelor Mittal Asturias-eko I+G Zentro Global saileko burua; eta Aline Clavellina, Bimbo Taldeko Negozio Berrien zuzendaria.<\/p>\n<p>Azkenik, \u201c<span class=\"primary-font-color\">Etorkizunera itzulera<\/span>\u201d panelean, berehalako etorkizunean eragina izango duten proiektu disruptiboak jorratu dira honako hauekin: Paco Bree, Deusto Bussines School-eko Berrikuntza programen zuzendaria; Joshue P\u00e9rez, Tecnaliako ikertzailea; Adriana Rojas, CIC bioGune-ko ikertzailea; Carlos Uraga, Erle Robotics-eko zuzendari nagusia; Nuria Conde, DIY Bio Barcelona-ko biohacker eta biologoa; eta Manuel Dom\u00ednguez, Generaci\u00f3n 2015 Fundazioaren zuzendaria.<\/p>\n<p>Berrikuntzaren Ibilbide berritzaileak kalera atera du Global Innovation Day, eta hiri-ibilbide honetan 18 eta 25 urte arteko 40 ikaslek parte hartu dute, eta berrikuntzarako funtsezkoak diren 5 gune ikusi dituzte: Iberdrola dorrea, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Urban BAT, Basquegame LAB eta Bilbao Ideien Gunea (BIG).<\/p>\n<p>Halaber, milaka pertsonak parte hartu dute Global Innovation Dayn konexio birtual eta sare sozialen bidez, guztien artean lortu dutelarik euskal berrikuntza gaur joera izatea.\u00a0<span class=\"alternative-font\">#Global2017<\/span> trending topic da gaur Espainiako estatuan.<\/p>\n<h5>Innobasqueren Batzar Nagusia<\/h5>\n<p>Arratsaldean Innobasqueren hamargarren Batzar Nagusia egin da; E.J.ko lehendakaria eta <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>ko ohorezko presidentea den <strong>I\u00f1igo Urkullu<\/strong>k eman dio Batzarrari hasiera, Global Innovation Dayko txokoak bisitatu ondoren, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendaritza Batzordeko kideekin batera.<\/p>\n<p>Bileran, urteko jardueraren errepasoa egin da eta Innobasqueren hamargarren urteurrenari eman zaio hasiera, datorren 2018ko urtarrilaren 31n 10 urte beteko dituelarik. Urteurren honetako lehen jarduera gisa, 10 pertsona aitortu edo aintzatetsi\u00a0 dira: horiek Innobasqueko 1.053 erakunde bazkideen eta sarearen gaitasun berritzaileen aniztasuna adierazi edo ordezkatzen dute, guztiek lankidetza edo elkarlanean etorkizun hobea eraikitzen dutelarik Euskadirentzat.<\/p>\n<p>Garc\u00eda Erauzkinek honela esan dio Batzarrari: <em>\u201c2016an Europako Batzordeak berrikuntza-gunetzat jo du Euskadi, goi-berrikuntzako lurraldea izateagatik, berrikuntza moderatuko estatu baten barruan\u201d<\/em>. Aldi berean eskatu du <em>\u201cez erlaxatzeko, berrikuntza iraupen edo bide luzeko lasterketa baita\u201d<\/em>. Halaber, gogorarazi du Batzorde Betearazleak Zuzendaritza Batzorde edo Juntak eskuordeturiko eginkizun betearazleak izango dituela orain, eta joan zen maiatzaren 1ean Juntak Leire Bilbao izendatu zuela <span class=\"primary-font-color\">Innobasque<\/span>ko zuzendari nagusi berri izateko.<\/p>\n<p><span ><strong><span >Global Innovation Day-n parte hartzen dutenak hauek dira:<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p><span >Abusu Ikastola, ADR Urremendi, Aernnova, Akorde, Apitropik, Askora Plus, Asociaci\u00f3n Kid\u00b4s Kitcar, Ayuntamiento de Arratzu, Ayuntamiento de Bilbao, Azaro Fundazioa, Azti, Basque Food Lab, Basque Game, BBK Fundazioa, Beaz, Bego\u00f1azpi Ikastola, Belbin Associates, Betweeners, Bilbao Berrikuntza Faktoria, Binary Soul, Bizintek Innova, Bizkaired, BKonsulting, Bufete Barrilero Asociados, Cadena Ser, C\u00e1mara de \u00c1lava, C\u00e1mara de Bilbao, C\u00e1mara de Gipuzkoa, Campus to Business \u2013 Smartup, Centro de Estudios Almi, Centro de salud Manuel Merino, Centro San Viator, Centros Diocesanos, CIC bioGune, CIC energiGune, CIC nanoGune, Cistec Technology, Clickex.es, Colegio Amara Berri, Colegio Oficial de Arquitectos Vasco Navarros, Comparko, Consorcio de Inteligencia Emocional, Delegate Solutions, Deusto Business School, Dicereglobal, Diputaci\u00f3n Foral de Bizkaia, DIY Bio Barcelona, Drone by Drone, Ega Master, Emakunde, Ennomotive, Erle Robotics, Erre use evolution, Estrategia Empresarial, Euskotren, Forinter, Fundaci\u00f3n Alboan, Fundaci\u00f3n Anesvad, Fundaci\u00f3n Euskaltel, Fundaci\u00f3n Generaci\u00f3n 2015, Funts Projects, Gaia, Gaiker-IK4, Global Dominion, Gobierno Vasco, Grupo Init, Grupo SCA, Harrobia Ikastola, Hazi Fundazioa, HumanUp, Iberdrola, Icaza CoLaborAndo, IK4 Research Alliance, Ikastalk, Ikastola Arizmendi, Indumetal Recycling, Innobasque, Innotax, InPlanta, Inspiring Koach, Instituto de Alto Rendimiento, Irizar, Jorge Gonz\u00e1lez, Lantegi Batuak, Los Cazaventuras, Manah-mana, Material ConneXion Bilbao, MET Community, Mondragon Unibertsitatea, New Lab, OAZ Coaching, Oh La Vache Studio, Orona, Planeamatic, PR4 Tecnolog\u00eda Social, Prot\u00f3n Electr\u00f3nica, RKL Integral, S&#038;M Cloud, San Jos\u00e9 de Calasanz Ikastetxea, Sener, Sozial Neurri, SPRI, Suuma&#038;B10 Projects, TAK Learning, Tartanga CIFP, Tazebaez, Tecnalia, The Good Lobby, Think on Marketing, Tknika, Tunel Energy, Universidad de Deusto, Universidad del Vic, UPV\/EHU, UrbanBat, Urbegi Product Research, Vitia, Walt HR Evolus, WikiOpps, Xardexka, Zabala Innovation Consulting.<\/span><\/p>\n<p><strong><span >Erakunde babesleak:<\/span> <\/strong><\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/innoadmin\/assets\/uploads\/tinymce\/a6e4909e36aa8cb5d3dc0876d3fbbae7.webp\" alt=\"\" title=\"\"><\/strong><\/p>\n<p><span ><strong>Erakunde laguntzaileak:<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/innoadmin\/assets\/uploads\/tinymce\/eda07893fda8d7eb6920a0be88b02921.webp\" alt=\"\" title=\"\"><\/strong><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54527","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54527","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54527"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54527"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54527"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54527"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54527"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}