{"id":54529,"date":"2017-06-14T00:00:00","date_gmt":"2017-06-13T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/first-lego-league-euskadi-eskola-lehiaketa-bultzatzeko-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute-mondragon-ek-eta-innobasquek\/"},"modified":"2017-06-14T00:00:00","modified_gmt":"2017-06-13T22:00:00","slug":"first-lego-league-euskadi-eskola-lehiaketa-bultzatzeko-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute-mondragon-ek-eta-innobasquek","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/first-lego-league-euskadi-eskola-lehiaketa-bultzatzeko-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute-mondragon-ek-eta-innobasquek\/","title":{"rendered":"First Lego League Euskadi eskola-lehiaketa bultzatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Mondragon-ek eta innobasquek"},"content":{"rendered":"<p class=\"lead\">Mondrag\u00f3n eta\u00a0Innobasque\u00a0garbi jabetzen dira\u00a0zientzia, teknologia eta\u00a0berrikuntzarekiko gazteen interesa piztu beharraz; eta,\u00a0beraz,\u00a0elkarrekin saiatuko dira Euskadiko ikasleek\u00a0STEAM\u00a0gaitasunak<em> (ingeleseko siglen arabera: zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika)<\/em> gara ditzaten.\u00a0<\/p>\n<ul>\n<li>STEAM Hezkuntza zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika era integratuan irakatsi eta ikasteko metodoa da; ikuspegi\u00a0interdiziplinar\u00a0eta aplikatua du,\u00a0eta\u00a0gazteak,\u00a0pertsonalki eta profesionalki garatu ahal izan daitezen,\u00a0ezinbesteko gaitasun eta trebetasunez hornitzeko helburua.\u00a0<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Arrasate, 2018ko ekainaren 14a<\/em><strong>.\u00a0<\/strong>MONDRAGON Korporazioko lehendakaria\u00a0den I\u00f1igo\u00a0Uc\u00edn-ek\u00a0eta\u00a0Innobasque-Berrikuntzaren\u00a0Euskal Agentziako zuzendari nagusia\u00a0den Leire\u00a0Bilbaok\u00a0lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur\u00a0<em>FIRST<\/em>\u00a0LEGO\u00a0League\u00a0Euskadi eskola-lehiaketa antolatzeko.\u00a0Bi erakundeak jabetzen dira zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko interesa gazteen artean piztu beharraz; eta ikasleek beren garapen profesional eta pertsonalerako zehar-gaitasun garrantzitsuak\u00a0\u2500adibidez, talde-lana, komunikazioa edo arazo konplexuen\u00a0konponketa\u2500\u00a0 garatu ditzaten lagundu nahi dute elkarlanean.\u00a0\u00a0<\/p>\n<p>Horren haritik,\u00a0Innobasquek\u00a0STEAM (ingeleseko siglen arabera: zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) Hezkuntza bultzatzeko programa bat du,\u00a0\u2018Berrikuntza\u00a0Eskola\u2019\u00a0deitua, eta hor kokatzen da\u00a0FIRST\u00a0LEGO\u00a0League\u00a0Euskadi (FLL Euskadi).\u00a0MONDRAGON eta\u00a0Innobasque\u00a0elkarlanean arituko dira FLL Euskadi-n ikasteko eredu hau bultzatzeko, non bost jakintza-arlo horiek,\u00a0ikuspegi\u00a0interdiziplinar\u00a0eta aplikatuaz,\u00a0era integratuan irakatsi eta ikasten diren, bereizita egin ordez.\u00a0\u00a0<\/p>\n<p><em>FIRST\u00a0<\/em>LEGO\u00a0League\u00a0ume-umetatik zientzia- eta teknika-bokazioak pizteko hezkuntza-proiektua da,\u00a0Innobasquek\u00a0Euskadin 2009tik antolatzen duena, eta bertatik 2.500 ikasle baino gehiago igaro dira.\u00a0Lehiaketa osatuz,\u00a0Innobasquek\u00a0prestakuntza-programa ere antolatzen du,\u00a0enpresetara eta I+G+b zentroetara bisitak egin eta hitzaldiak\u00a0eskainiz.\u00a0\u00a0<\/p>\n<p>Hitzarmen hau sinatuta MONDRAGON FLL Euskadi-ren laguntzaile nagusietako bat bihurtuko da.\u00a0Honela, aktiboki parte hartzera konprometitzen da,\u00a0kooperatibak zientzia- eta teknologia-arloetan duten ezagutza partekatzera bultzatuz.\u00a0Korporazioak eskola-taldeen parte-hartzea ere bultzatuko du eta\u00a0boluntariotza\u00a0korporatiboa aktibatuko du MONDRAGON osatzen duten 100 kooperatiben artean.\u00a0<\/p>\n<p>I\u00f1igo\u00a0Uc\u00ednek\u00a0esan du akordio hau \u201cgure gizarte- eta enpresa-politikan erabat sartzen den ekintza dela eta, besteak\u00a0beste,\u00a0berrikuntzaren eta\u00a0ekintzailetzaren\u00a0balioak bultzatu nahi dituela.\u00a0Berrikuntza eta\u00a0ekintzailetzarako\u00a0jarrera duten gazteekin askoz errazagoa izango da etorkizunean teknologia, enpresa eta gizarte arloetako erronkei aurre egitea&#8221;.\u00a0\u00a0\u00a0<\/p>\n<p>Bestalde, Leire\u00a0Bilbaok\u00a0nabarmendu du \u201cpentsamolde berritzailea sustatu behar dugula gazteen artean, horiek baitira etorkizuna berrituko dutenak.\u00a0Eta hori beraien lanbide-bokaziotik aparte egin nahi dugu,\u00a0berrikuntza bermatzeko bizitzaren aurrean jarrera egoki gisa&#8221;.\u00a0<\/p>\n<p>Azkenik, bi erakundeek azpimarratu dute STEAM gaitasunak sustatu behar dituztela bereziki nesken artean eta egoera ahulean dauden ikasleen artean.<\/p>\n<hr \/>\n<p><span ><strong><span >Mondragoni\u00a0buruz<\/span><\/strong>\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span >Mondragon lankidetza-proiektu bat da, eta bertan 100 kooperatiba baino gehiago daude lau arlotan banatuta: Finantzak, Industria, Banaketa eta Ezagutza. Enpresa-erakunde hau nazioarteko merkatuetan lehiatzen da, bere sozietate-antolaketan metodo demokratikoak erabiltzen ditu, eta bere lehentasunen artean enplegu-sorkuntza, langileen giza eta lanbide-sustapena eta bere gizarte-ingurunea garatzeko konpromisoa daude. Gaur egun 75.000 pertsona baino gehiago ditu lanean eta 2016an 11.000 milioi euro baino gehiagoko salmentak egin zituen.<\/span><\/p>\n<p><span ><strong><span >Innobasqueri\u00a0buruz<\/span><\/strong>\u00a0<\/span><\/p>\n<p><span >Innobasque\u00a0irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da, Eusko Jaurlaritzak herri-onurakotzat joa, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek, enpresa pribatuek, euskal erakunde publikoek, euskal enpresaburuen eta langileen erakundezko ordezkariek eta berrikuntzari\u00a0loturiko era guztietako erakundeek osatua.\u00a0Innobasquek\u00a0plataforma eta lankidetza-sare ahaltsua eskaintzen du eragile horientzat guztientzat, horren bidez berrikuntza sustatu eta hedatzeko euskal gizartean, enpresa, euskal erakunde eta gizarte osoan eraldaketa-dinamikak sortzen laguntzeko, eta Euskadiren irudia gizarte berritzaile eta I+G+b-ko gune aurreratu gisa zabaltzeko.\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54529","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54529","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54529"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54529"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54529"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54529"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54529"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}