{"id":54667,"date":"2021-06-16T00:00:00","date_gmt":"2021-06-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/innobasquek-konpromisoa-hartu-du-bere-plan-estrategiko-berrian-eteen-berrikuntza-sustatzeko-euskal-igbaren-nazioartekotzea-bultzatzeko-eta-gazteen-artean-steam-hezkuntza-sustatzeko\/"},"modified":"2021-06-16T00:00:00","modified_gmt":"2021-06-15T22:00:00","slug":"innobasquek-konpromisoa-hartu-du-bere-plan-estrategiko-berrian-eteen-berrikuntza-sustatzeko-euskal-igbaren-nazioartekotzea-bultzatzeko-eta-gazteen-artean-steam-hezkuntza-sustatzeko","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/innobasquek-konpromisoa-hartu-du-bere-plan-estrategiko-berrian-eteen-berrikuntza-sustatzeko-euskal-igbaren-nazioartekotzea-bultzatzeko-eta-gazteen-artean-steam-hezkuntza-sustatzeko\/","title":{"rendered":"Innobasquek konpromisoa hartu du bere Plan Estrategiko berrian ETEen berrikuntza sustatzeko, euskal I+G+Baren nazioartekotzea bultzatzeko eta gazteen artean STEAM Hezkuntza sustatzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong>Vitoria\u2011Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.<\/strong> 2030ean Euskadi berrikuntzan lider diren europar lurraldeen artean kokatzeko asmoz, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, 2021\u20112024 Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur goizean egindako Batzar Nagusian. Innobasqueko ohorezko presidentea den I\u00f1igo Urkullu Renteria lehendakariak ireki du saioa, eta, bertan, Innobasqueko Manuel Salaverria presidenteak eta Leire Bilbao zuzendari nagusiak ekintzara bideratutako ibilbide\u2011orri berri honen lerro nagusiak aurkeztu dituzte, euskal ETEen berrikuntza sustatzeko, euskal I+G+Baren nazioartekotzea bultzatzeko eta gazteen artean STEAM Hezkuntza sustatzeko. Plan horrek 2030rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak (ZTBP) ezarritako helburuak betetzen lagunduko du.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Gasteizko Vital eraikinera bertaratu dira Innobasqueko presidenteordeak: Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektorea; eta Nuria Gisbert, CIC EnergiGUNEko zuzendari nagusia. Honako hauek ere bertaratu dira: Ramiro Gonz\u00e1lez, Arabako diputatu nagusia; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea; Gotzone Sagardui, Osasun sailburua; Cristina Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako ordezkaria; eta Innobasqueko Batzorde Betearazleko kideak.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>COVID\u201119aren osteko testuinguru berde eta digitalean, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Plan Estrategikoak lan\u2011arlo berriak hartzen ditu barne, emaitzengana bideratuagoa dago eta 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren helburuei ekarpen handiagoa egitea du xede. Horizonte Europa eta NextGenerationEU programen esparruan, ibilbide\u2011orri honek euskal enpresen sarearen, eta bereziki ETEen, berrikuntza bultzatzeko ahalegina jartzen du erdigunean. Tresna horren helburua da esfortzuak eta sinergiak batzea gainontzeko eragile pribatu eta publikoekin I+G+Baren aldeko euskal apustuan elkarrekin aitzindari izateko.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Plan Estrategikoaren ikurritza \u00a0\u201cEzina, ekinez egina\u201d da eta sei helburu nagusi ditu, bi bloketan banatuta: Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistemak gauzatzeke dituen erronkekin lerrokatutakoak eta izaera instrumentala dutenak. Gobernantza errazteko aginte\u2011taula bat hartzen du barne, deskribatzen dituen ekintzen jarraipen eta ebaluazio egokia lortze aldera, etengabe neurtuta helburu estrategikoei lotutako adierazleak, lau urteetan zehar. <strike><\/strike><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p><strong>Helburu estrategikoak<\/strong><\/p>\n<p>Innobasquek hiru helburu ezarri ditu berrikuntzako euskal ekosistema hobetzeko: Euskadiko ETEen berrikuntza handitzea sustatzea, euskal gazteek zientzian zein teknologian duten interesa sustatzea, bereziki emakumeen artean, eta euskal I+G+Baren nazioarteko presentzia handitzea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Nazioarteko merkatuetan arrakastaz diharduten Euskadiko korporazio handiek I+G+B ildo estrategiko ondo definituak dituzte, baina ETEek, batez ere sektore aurreratuetako parte direnek, bultzada handia eman behar diote berrikuntzari. Plan berriak aurreikusten dituen lau urteetan, Innobasquek 5.172 enpresa inplikatu nahi ditu agentziak bere berrikuntza\u2011palanken bidez sustatzen dituen jardueretako batean.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Plan Estrategiko honen helburua da sektore aurreratuetako EAEko ETEen %\u00a050k Innobasquen aholkua jasotzea edo hurrengo lau urteetan berrikuntza\u2011jardueraren bat egitea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Innobasqueren beste helburu handietako bat STEAM (Science, Technology, Engineering and Mathematics) hezkuntza sustatzea da. Zehazki, agentziak euskal gazteek zientzia eta teknologiarekiko duten interesa sustatu nahi du, bereziki emakumeen artean. Epe horretarako helburua da euskal eskolen %\u00a040k zientzia eta teknologiako hezkuntza sustatzeko prestakuntza\u2011jarduerak egin izana.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Horizon Europe ikerketa eta berrikuntzarako programa eta NextGenerationEU funtsek aukera ezin hobea ematen dute euskal I+G+B nazioartean handitu eta kokatzeko. Innobasqueren asmoa da lortzea 2024an jada I+G egiten duten euskal erakundeen %\u00a030ek Innobasqueren arlo horretako nazioarteko laguntza\u2011programetan aholkuak edo prestakuntza jasotzea.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>2021\u20112024 Plan Estrategikoa bat dator Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin, baita ekonomia suspertzeko eta enplegua sustatzeko Berpiztu programarekin ere.<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><strong>Erantzuteko gaitasuna handitzea<\/strong><\/p>\n<p>Hurrengo lau urteetarako ibilbide\u2011orriak beste hiru helburu instrumental ditu, horien artean Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sistemari plangintza\u2011 eta kudeaketa\u2011tresna aurreratuak ematea, erabakiak hobe hartu ahal izateko. Beste helburuetako bat da bazkide diren erakundeen laguntzarekin, berrikuntza\u2011beharrak identifikatzea eta esperimentazio\u2011laborategi bat izatea, Innobasqueko bazkideen %\u00a0100 agentziaren jardueraren batean inplikatuta egon dadin.<\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n<p>Azken helburu nagusia da barruko lantaldearen gaitasunak eta erakundean berritzeko sistematika indartzea, diru\u2011sarreren %\u00a05 Innobasqueren berrikuntza kudeatzeko jardueretan inbertitu dadin, eta, gutxienez, taldearen arduraldiaren %\u00a05 prestakuntza\u2011jardueretarako erabili dadin.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54668,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54667","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54667","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54668"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54667"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54667"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54667"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54667"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54667"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}