{"id":54702,"date":"2022-05-10T00:00:00","date_gmt":"2022-05-09T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/nota-prensa\/manuel-salaverria-berrikuntzaren-euskal-agentziako-presidentea-nueva-economia-tribuna-euskadi-forumean-aurreko-krisiari-baino-hobeto-ari-gara-honi-aurre-egiten-joera-aldaketa-dago-berrik\/"},"modified":"2022-05-10T00:00:00","modified_gmt":"2022-05-09T22:00:00","slug":"manuel-salaverria-berrikuntzaren-euskal-agentziako-presidentea-nueva-economia-tribuna-euskadi-forumean-aurreko-krisiari-baino-hobeto-ari-gara-honi-aurre-egiten-joera-aldaketa-dago-berrik","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/manuel-salaverria-berrikuntzaren-euskal-agentziako-presidentea-nueva-economia-tribuna-euskadi-forumean-aurreko-krisiari-baino-hobeto-ari-gara-honi-aurre-egiten-joera-aldaketa-dago-berrik\/","title":{"rendered":"MANUEL SALAVERRIA, BERRIKUNTZAREN EUSKAL AGENTZIAKO PRESIDENTEA, NUEVA ECONOM\u00cdA-TRIBUNA EUSKADI FORUMEAN:  \u201cAURREKO KRISIARI BAINO HOBETO ARI GARA HONI AURRE EGITEN: JOERA-ALDAKETA DAGO BERRIKUNTZAN\u201d"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li><strong>Emiliano L\u00f3pez Atxurra<\/strong><strong>k, Petronorreko presidente eta Innobasqueko Batzorde Betearazleko kideak, aurkeztu du Salaverria.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Salaverriak berretsi egin du Euskadin berrikuntzaren egoeran joera-aldaketa dagoela:<\/strong> <strong>\u201clehenengoz, Europako batez bestekoaren gainetik gaude berrikuntzaren arloan\u201d<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Aurre egin beharreko erronkak ere identifikatu ditu: ETEen berrikuntza eta euskal gazteen prestakuntza zientifiko-teknologikoa<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><\/strong><\/p>\n<p><em>Bilbon, 2022ko maiatzaren 10ean. \u201cBerrikuntzaren arloan 2008ko krisiari baino hobeto ari gara aurre egiten honi\u201d. <\/em>Hori esan du gaur goizean Manuel Salaverriak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteak, \u201cF\u00f3rum Europa. Tribuna Euskadi&#8221;ren gosari informatiboko protagonistak. Nueva Econom\u00eda F\u00f3rum-ek antolatu du ekitaldia BBKren laguntzarekin, Bilboko Ercilla hotelean.<\/p>\n<p>Salaverriak nahiago du \u201c<em>hondamendira eramango gintuzketen optimismo konpultsiboetatik eta pesimismo suntsitzaileetatik ihes egin<\/em>\u201d, baina berrikuntzaren arloan Euskadin joera-aldaketa dagoela baieztatu du, eta honako datu hauek eman ditu, besteak beste:<\/p>\n<ul>\n<li>I+G arloko inbertsioak maximo historikoa lortu zuen: 1.490 milioi euro<\/li>\n<li>Jatorri publikoko nahiz pribatuko I+G arloko inbertsioa hazi da<\/li>\n<li>Enpresak izan dira inbertsio horren hartzaile nagusiak (%\u00a057)<\/li>\n<li>I+G egiten duen enpresa-kopurua hazi egin da: 2014an 1.400 enpresa ziren eta gaur egun, 1.600 dira<\/li>\n<li>Euskadi Europako 240 eskualdeetatik bederatzigarrena da berrikuntza eta ikerketa arloko proiektuak finantzatzeko funtsen bolumenik handiena lortzen: Horizon 2020 programako 869 milioi euro lortu dira<\/li>\n<li>Europako Batzordeak Berrikuntzaren Europako Adierazleen Koadroan egiten duen sailkapenean 132. postutik 93.era igaro da Euskadi (guztira 240 dira) eta Euskadi \u201cberrikuntza handiko eskualdea\u201d eta \u201cbikaintasun\u2011poloa\u201d dela adierazi du.<\/li>\n<li>Berrikuntzaren Euskal Agentziak uste du I+G arloko inbertsioak hazten jarraituko duela 2022ra arte, 1.630 milioi euro gainditu arte; 2021ean baino %\u00a05 gehiago.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Innobasqueko presidenteak euskal berrikuntzan aurre egin beharreko erronka nagusiak ere azpimarratu ditu: ETEen jarduera berritzailea eta gazteen prestakuntza zientifiko-teknologikoa.<\/p>\n<p><strong>Berritzeko beharra<\/strong><\/p>\n<p>Euskal enpresa nagusietako I+G arloko arduradunen pertzepzioaren berri ere eman du Salaverriak; haien esanetan <em>\u201cberritzeko egiazko beharra dago\u201d<\/em>, trantsizio sozio\u2011sanitarioak, ingurumen arlokoak eta trantsizio digitalak eragiten ari diren <em>\u201cdisrupzio mailarekin harrituta daude\u201d.<\/em> <em>\u201cEtorkizunez betetako\u201d<\/em> inguru honetan errebindikatu du <em>\u201cberrikuntza, inoiz baino gehiago, eraldatzeko, etorkizun anitzak kontuan izateko, aukerak hautemateko eta protagonista non izan nahi dugun aukeratzeko\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Zentzu horretan, gogoratu du Berrikuntzaren Euskal Agentziaren 2021-2024 aldirako jarduera honakoetara bideratuko dela: berritzen duten euskal ETE kopurua haztera, euskal I+G+b arloaren nazioarteko presentzia haztera, gazteen zientzia eta teknologia arloko interesa sustatzera (bereziki neskena) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema tresna aurreratuekin hornitzera berrikuntza sustatzeko jardueren esperimentazio-laborategia izan dadin. Innobasque, ia mila erakundez eratutako irabazi\u2011asmorik gabeko elkarte publiko-pribatua, Euskadiko Berrikuntza-ekosistemako eragileekin lankidetzan dabil, xede hori lortu ahal izateko. Horretarako Innobasquek ekintzak proposatzen dituela adierazi du talentua, ETEak, sozializazioa, berrikuntza disruptiboa eta ekosistema finantzarioaren integrazioa sustatzeko. <em>\u201cEz dago kikiltzeko betarik&#8221;<\/em> ondorioztatu du Salaverriak, <em>\u201cEuskadin sortu ahal izango dugun berrikuntza-maila izango da gakoa\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Euskadiko enpresa munduko, mundu akademikoko, instituzioetako eta gizarteko jende ugari izan da ekitaldian.<\/p>\n","protected":false},"featured_media":54703,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-54702","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/54702","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/54703"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=54702"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=54702"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=54702"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=54702"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=54702"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}