{"id":94633,"date":"2026-01-29T13:15:51","date_gmt":"2026-01-29T11:15:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=nota-prensa&#038;p=94633"},"modified":"2026-01-29T13:42:44","modified_gmt":"2026-01-29T11:42:44","slug":"cdti-innobasque-igb-laguntzak","status":"publish","type":"nota-prensa","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/cdti-innobasque-igb-laguntzak\/","title":{"rendered":"I+G+b\u00a0proiektuetarako dauden laguntza publikoen berri eman diete CDTI-K eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak 70 euskal entitateri\u00a0"},"content":{"rendered":"\n<ul class=\"wp-block-list\">\n<li><strong>Enpresen, eragile zientifiko-teknologikoen eta berrikuntzaren euskal ekosistemako beste eragile batzuen 80 ordezkari baino gehiago bildu dira gaur goizean berrikuntza proiektuetarako laguntzak lortzeko tresnak ezagutzeko<\/strong>\u00a0<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) koordinatzen duen berrikuntzari buruzko doako aholkularitza puntuen sareak (PIDI Sarea) antolatutako saioetako bat izan da goizekoa. Innobasque ere sare horretako kide da iaztik<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>INNOBASQUE, 2026eko urtarrilaren 29a.<\/strong> Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) eta Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziak jardunaldi bat egin dute gaur goizean, eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak Ministerioaren egiturako zentroak&nbsp;I+G+b&nbsp;proiektuak finantzatzeko zer tresna publiko dauden jakinarazi die 70 euskal entitateri.&nbsp;Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI) koordinatzen duen berrikuntzari buruzko doako aholkularitza puntuen sareak (PIDI&nbsp;Sarea) antolatutako saioetako bat izan da goizekoa. Innobasque ere sare horretako kide da iaztik.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gotzon Bernaolak zabaldu du jardunaldia, Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentziako Enpresa Berrikuntzako koordinatzaile nagusiak, eta Euskadin berrikuntza bultzatzeko laguntza publikoek duten garrantzia azpimarratu du.&nbsp;Sarrerako hitzaldian,&nbsp;CDTIren&nbsp;laguntzek Euskadin duten inpaktua aipatu du: \u201c<em>Laguntza horien bidez,&nbsp;2025ean,&nbsp;74,9 milioi euro bideratu dira&nbsp;I+G+b&nbsp;proiektuetarako. Finantzaketa zuzena 54,1 milioi eurokoa izan da, eta laguntzaren batez besteko intentsitatea %72koa. Euskadiko 67 entitate izan&nbsp;dira laguntza horien onuradun, horietatik %58 ETEak, eta 237 enplegu sortu dira&nbsp;laguntza horiei esker. Beste finantzaketa-iturri batzuk gehituz gero, hala nola FEDER 2021-2027,&nbsp;Eurostars&nbsp;funtsa eta Europako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa, 2025ean 106,1 milioi euro mobilizatu dira, guztira, Euskadin\u201d.<\/em>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bernaolak&nbsp;azpimarratu duenez, \u201c<em>erabat operatiboak diren tresnak dira, euskal enpresa-ehunak jada erabiltzen dituenak arriskuak gutxitzeko eta beren berrikuntza-prozesuetan aurrera egiteko\u201d.<\/em>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Laguntzen aurkezpena eta aholkularitza zuzena<\/strong>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Garapen fase desberdinetan dauden enpresetako ordezkariek, eragile zientifiko-teknologikoen eta berrikuntzaren euskal ekosistemako beste eragile batzuen 80 ordezkari baino gehiago\u00a0leporaino bete dute Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzako aretoa, Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkean. Informazio-saioan, aukera izan dute, lehen eskutik,\u00a0I+G+b\u00a0proiektuak bultzatzeko Espainian nahiz nazioartean zer finantzaketa-tresna,\u00a0programa publiko eta deialdi dauden jakiteko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Juan Luis&nbsp;Romera&nbsp;Santiagok egin du aurkezpena,&nbsp;CDTIko&nbsp;teknikari eta aholkulariak, eta organismo horrek&nbsp;I+G+b&nbsp;proiektuak bultzatzeko enpresen eskura jartzen dituen tresna eta laguntza-lerroen xehetasunak&nbsp;azaldu&nbsp;ditu.&nbsp;Zehazki, honako hauek aipatu ditu: partzialki itzul daitezkeen laguntzak, hala nola Berrikuntzarako Lerro Zuzena (LIC) eta Hedapenerako Lerro Zuzena (LICA) programak; indarrean diren diru-laguntzak, besteak beste,&nbsp;Neotec,&nbsp;Eurostars, Zientzia eta Berrikuntza Misioak eta&nbsp;Innoglobal; eta&nbsp;Innvierte&nbsp;programaren bidez enpresen kapitalean zuzenean eta zeharka inbertitzera bideratutako funtsak. Era berean, merkaturatu aurreko erosketa publikoen lizitazioei loturik dauden aukeren berri ere eman du, horietako hainbatetan partaide baita CDTI.&nbsp;Bestalde, enpresei eta entitateei informazioa bideratzeko eta haien zalantzak argitzeko&nbsp;CDTIk&nbsp;zuzenean eta modu jarraituan indarrean dituen bide eta kanalen berri ere eman du organismoaren ordezkariak. Tresna eta kanal horien guztien bidez, eskueran dauden programa eta deialdien inguruko aholkularitza espezializatua ematen die&nbsp;CDTIk&nbsp;enpresei.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Gaurko jardunaldian ere modu praktikoan bideratu da orientabide hori; izan ere, bertaratu direnek aukera izan dute beren ikerkuntza- eta berrikuntza-proiektuen gainean zituzten zalantza zehatzak argitzeko&nbsp;CDTIko&nbsp;adituarekin izan dituzten alde biko bileretan.&nbsp;<em>Networking<\/em>-eko<em>&nbsp;<\/em>denbora bat izan da saioan, bilera horiek egiteko.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Innobasque,&nbsp;PIDI Sarearen informazio-puntua<\/strong>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">PIDI Sarea 2006an sortu zuen&nbsp;CDTIk, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateak Ministerioaren egiturako entitate publikoak, eta 2024-27 plan estrategikoan sare horri beste bultzada bat ematea erabaki zuen, sarera bildutako entitate kopurua handituz eta dibertsifikatuz.&nbsp;Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, joan den urtean sartu zen, eta gaur egun sare horretako 74 informazio-puntuetako bat da.&nbsp;I+G+b&nbsp;proiektuen finantzaketa publikorako dauden ildoei buruz aholkularitza emateko Innobasquek duen&nbsp;gaitasuna berresten du horrek.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskal enpresek eta entitateek aukera dute doako zerbitzu hori eskatzeko. Horretarako, aski dute\u202f<a href=\"mailto:Innobasqueren%20webgunean\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Innobasqueren webgunean<\/a>\u202feskura dagoen inprimakia betetzea edo\u202f<a href=\"mailto:innobasque@redpidi.es\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">innobasque@redpidi.es<\/a>&nbsp;helbide elektronikora idaztea.&nbsp;Lantalde espezializatu batek aztertuko du kasu bakoitza eta aholkularitza pertsonalizatua eskainiko die enpresei.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"featured_media":94639,"template":"plantillanotasprensa.php","categories":[1],"tags":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-94633","nota-prensa","type-nota-prensa","status-publish","has-post-thumbnail","category-sin-categorizar","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa\/94633","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/nota-prensa"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/nota-prensa"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/94639"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=94633"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=94633"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=94633"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=94633"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=94633"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}