{"id":104143,"date":"2026-07-23T18:26:40","date_gmt":"2026-07-23T16:26:40","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=104143"},"modified":"2026-07-23T23:48:29","modified_gmt":"2026-07-23T21:48:29","slug":"euskadiko-inbertsioa-ign-2025-2026","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/euskadiko-inbertsioa-ign-2025-2026\/","title":{"rendered":"Euskadin I+G arloan eginiko inbertsioak % 6,1 egin zuen gora 2025ean, eta 2026an ere eutsi egingo dio hazkundeari"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) Ikerketa eta Garapen Esperimentaleko 2025eko <a href=\"https:\/\/eu.eustat.eus\/elementos\/ele0027200\/ti_ikerketa-zientifikoa-eta-garapen-teknologikoa-ig-euskal-aen-2025eko-datuen-aurrerapena\/not0027219_e.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">datuen aurrerapena<\/a><a href=\"#_ftn1\">[1]<\/a> \u00a0argitaratu du. Behin behineko informazio horren arabera, I+Gko barne gastua %6,1 hazi zen iaz, eta jarduera horietan aritzen den langileen ehunekoa ere, dedikazio osoko baliokidetzan (DOB) neurtuta, %3 handitu zen. Sektore publikoaren eta enpresa sektorearen dinamismoak bultzatu zuen, batez ere, hazkunde hori.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aurrerapen hori aintzat hartuta, Euskadin I+G arloan eginiko guztizko inbertsioa 2.243 milioi eurokoa litzateke 2025ean, segida historikoan inoizko handiena.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"851\" height=\"434\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image-4.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-104153\" title=\"\"><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Emaitza horiek eta <a href=\"https:\/\/es.eustat.eus\/elementos\/ele0003300\/producto-interior-bruto-de-la-ca-de-euskadi-por-territorio-historico-segun-trimestres-precios-corrientes-miles-de-euros\/tbl0003354_c.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eustatek hazkunde ekonomikoari<\/a> buruz eginiko azken estimazioak kontuan izanda, I+G arloan eginiko ahalegina BPGd-aren %2,17koa litzateke 2025ean. Aurreko urtean, 2024an, %2,15 izan zen. (EINek datu hobeak ematen ditu Euskadirako). Beraz, Euskadi EB-27ko batez bestekotik oso gertu legoke (%2,24 2024an), eta Espainia osoko batez bestekoa (%1,5) baino nabarmen gorago, Eurostateko datuen arabera.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full\"><img decoding=\"async\" width=\"851\" height=\"438\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/07\/image-5.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-104157\" title=\"\"><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Datuak ikerkuntza-jarduera gauzatu duten sektoreen arabera xehakatuta, enpresa-esparruak %6,1 handitu zuen I+Gko barne gastua, eta langileen ehunekoa, berriz, %3. Enpresen sektore horretan sartzen dira zentro teknologikoak, ikerkuntza kooperatiboko zentroak eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak. Administrazio publikoan, gastua %9,1 hazi zen, eta I+G arloan jardun zuen langileen ehunekoa, %6,7. Azkenik, goi-mailako irakaskuntzan, gastua %4,8 handitu zen, eta I+G arloan jardun zuen langileen ehunekoa, % 0,1.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/nota-prensa\/ig-arloko-inbertsioa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Innobasquek eginiko aurreikuspenen<\/a><a href=\"#_ftn2\">[2]<\/a> arabera, joera horrek jarraipena izango du 2026an. I+Gko inbertsioa %5,8 handituko da, ziurgabetasun geopolitikoak eta Europako programen arteko trantsizioak baldintzatutako testuinguru batean. Hala, enpresen I+Gko inbertsioa %5,2 haziko da, ziurgabetasun globalak eta euskal industriako sektore estrategiko batzuen moteltzeak eraginda. Bestalde, administrazio publikoen finantzaketa %8,5 milioi euro haziko da, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak izan duen hazkundeari eta Europako Next Generation funtsen exekuzioari esker. Aldiz, nazioarteko finantzaketa %4,9 murriztuko da, arrazoi nagusi hauek direla medio: Europako Esparru Programa berriranzko (FP10) trantsizioa; I+G arlorako funtsak eskuratzeko lehia gero eta handiagoa, eta Euskadiko gaitasun zientifiko-teknologikoak eta Europako deialdiak ez hain lerrokatuta egotea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Innobasqueren aurreikuspenak eta Eusko Jaurlaritzak <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/eaeko-ekonomiaren-hiruhilabetekaria\/web01-a2ogaeko\/eu\/#\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">hazkunde ekonomikoari buruz eginiko azken estimazioak<\/a> betetzen badira, I+Gko inbertsioa BPGd-ren %2,22ra iritsiko da 2026an; horrenbestez, Europar Batasuneko (EB-27) batez bestekoaren parera iritsiko da Euskadi.<\/p>\n\n\n\n<hr class=\"wp-block-separator has-alpha-channel-opacity\"\/>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"#_ftnref1\">[1]<\/a><em>Eustatek jasotako I+Gko gastu osoaren % 87,6 osatzen duten erakundeen datuen behin-behineko emaitzak. Behin betiko datuak 2026ko azaroan argitaratuko dira.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"#_ftnref2\">[2]<\/a><em>Euskadin I+G arloan 2026an egingo den inbertsioaren estimazioa, eredu matematiko batean oinarritua. Ikerkuntzarako eta Teknologiarako Euskal Aliantzaren (BRTA) eta euskal I+G arloko enpresa-finantzaketa osoaren %43 batzen duten 19 konpainia trakziogileren datuetan oinarritzen da eredu hori.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) Ikerketa eta Garapen Esperimentaleko 2025eko datuen aurrerapena[1] \u00a0argitaratu du. Behin behineko informazio horren arabera, I+Gko barne gastua %6,1 hazi zen iaz, eta jarduera horietan aritzen den langileen ehunekoa ere, dedikazio osoko baliokidetzan (DOB) neurtuta, %3 handitu zen. Sektore publikoaren eta enpresa sektorearen dinamismoak bultzatu zuen, batez ere, hazkunde hori. Aurrerapen hori [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":104177,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[58],"ambitos":[],"class_list":["post-104143","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-berrikuntza","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/104143","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/104143\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":104171,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/104143\/revisions\/104171"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/104177"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=104143"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=104143"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=104143"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=104143"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}