{"id":105309,"date":"2026-09-10T16:03:11","date_gmt":"2026-09-10T14:03:11","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=105309"},"modified":"2026-09-10T16:04:38","modified_gmt":"2026-09-10T14:04:38","slug":"estatu-batuetako-estrategia-zientifiko-berria-intereseko-hiru-tresna-euskadirako","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/estatu-batuetako-estrategia-zientifiko-berria-intereseko-hiru-tresna-euskadirako\/","title":{"rendered":"Estatu Batuetako estrategia zientifiko berria: intereseko hiru tresna Euskadirako"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>\u201cScience: A New Golden Age\u201d estrategiak finantzaketa dibertsifikatzea, ebaluazio-eredu berriekin esperimentatzea eta adimen artifiziala AEBetako politika zientifikoaren erdigunean jartzea proposatzen du..<\/em> <em><\/em><em>Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemari begira, inportatzeko eredu bat baino gehiago, zenbait erreferentzia baliagarri eskaintzen ditu, baita zuhurtziaz hartzeko hainbat alderdi ere.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2026ko uztailaren 21ean, <a href=\"https:\/\/www.whitehouse.gov\/science\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Etxe Zuriaren Politika Zientifiko eta Teknologikorako Bulegoak Science: <em>A New Golden Age<\/em> estrategia argitaratu zuen<em>.<\/em><\/a> Aurrez Vannevar Bushek argitara emandako <em>Science, the Endless Frontier<\/em> hartatik AEBetako politika zientifikoan egin den berrikusketa zabalena da. Berez, estrategia bat da, ez erabat hedatutako erreforma bat, baina estrategiari <a href=\"https:\/\/www.whitehouse.gov\/releases\/2026\/07\/45470\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">atxikitako memorandumak<\/a> I+G arloan aurrekontu handiena duten agentzia federalei 90 eguneko epea eman die estrategia horretan jasotako hainbat gomendio aplikatzeko planak aurkez ditzaten.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Txostenak hainbat neurri planteatzen ditu: sistema zientifikoa indarberritzea, teknologia kritikoetan lidergoa ziurtatzea, adimen artifizialaren (AA) bidez zientzia azkartzea eta horren onurak herritar guztiei zabaltzea. Estrategiaren ikuspegiak irakurketa kontrajarriak sortu ditu: <a href=\"https:\/\/www.statnews.com\/2026\/07\/24\/science-new-golden-age-report-draws-mixed-reaction\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">industria teknologikoari eta AAri emandako garrantzi handiagoaren aurrean<\/a>, hainbat analisik ohartarazi dute <a href=\"https:\/\/www.nature.com\/articles\/d41586-026-02384-w\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">zientzia sozialek, osasun publikoak eta humanitateek garrantzi gutxiago<\/a> hartzen dutela. Era berean, estrategia horrek <a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/news\/international-news\/us-golden-age-science-strategy-what-europeans-need-know\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Atlantikoaz gaindiko lankidetzan izan ditzakeen ondorioen<\/a> gainean ere kezka azaldu dute analisi horiek. Estrategian jasotako proposamenen artean, hiru mekanismo dira bereziki aintzat hartzekoak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Finantzaketarekin esperimentatzeko hiru modu<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lehena ikerketa-ibilbideak finantzatzean datza, eta ez proiektu itxiak edo erakundeak soilik. Txostenak <a href=\"https:\/\/www.hhmi.org\/programs\/investigators\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Howard Hughes Medical Institute<\/a> hartzen du erreferentziatzat, zeinaren laguntza ereduak hiru ezaugarri hauek uztartzen dituen: epealdi luzeak, burujabetza zientifiko zabala eta jarraipenerako baldintza arin samarrak. Alde horretatik, <a href=\"https:\/\/commonfund.nih.gov\/pioneer\/award-overview\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">NIH Director\u2019s Pioneer Award<\/a> aurrekari federal parekagarria da partzialki, ikerketa berritzaileetarako eta arrisku handikoetarako. Atzean dagoen galdera da ea finantzaketa publikoak pertsonen gaitasunaren alde apustu sendoagoa egin behar duen emaitzen aurreikuspen zehatzaren alde baino.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bigarren proposamenaren xedea da arriskuaren aurrean arintasun eta tolerantzia handiagoa sartzea. Ebazpen azkarreko laguntzez gain (<em>fast grants<\/em>), <em>golden tickets<\/em> deritzenak nabarmentzen dira: horien bidez, ebaluatzaile bakoitzak salbuespenezko boto bat erabil dezake adostasuna lortu ez duen proposamen ez-konbentzional eta apurtzaile baten alde egiteko. Eredu hori <a href=\"https:\/\/www.nsf.gov\/tip\/about-tip\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Estatu Batuetako Zientzietako Fundazio Nazionalak<\/a> gidatzen du, eta <a href=\"https:\/\/villumfonden.dk\/en\/content\/significance-anonymous-application\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Danimarkako fundazio batek probatu du aurrenekoz<\/a>. Gutxiengo batzuentzako bide bat izan daiteke, arrisku handiko apustu zientifikoen alde egiteko, ohiko ebaluazio arrunta ordezkatu gabe.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hirugarren mekanismoa metazientzia instituzionala da: ikerketa-metodoak aplikatzea zientziaren finantzaketan bertan. Txostenak hainbat barne gaitasun proposatzen ditu, tresnak konparatzeko, deialdietako datuak aztertzeko, proba pilotu kontrolatuak egiteko eta zerk funtzionatzen duen eta zerk ez argitaratzeko. <a href=\"https:\/\/www.whitehouse.gov\/science\/#chapter-1-at-a-time-of-urgent-scientific-need\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Erreferentzia<\/a> gisa honako hauek aipatzen ditu: <a href=\"https:\/\/www.ukri.org\/what-we-do\/browse-our-areas-of-investment-and-support\/uk-metascience-unit\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Erresuma Batuko metazientzia-unitatea<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.forskningsradet.no\/en\/Portfolios\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Norvegiako zorro tematikoen<\/a> ikuspegia. Horrenbestez, ez da katalogo berria osotasunean, beste sistema batzuetan jada ezarrita dauden praktikak esperimentatzeko eta zabaltzeko proposamen bat baizik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Ikerketaren Segurtasuna eta AA, zeharkako ardatz gisa<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Dokumentuak ikerketaren segurtasuna indartzen du, baita transferentzia teknologikoaren kontrola ere, eta horretarako, <a href=\"https:\/\/www.whitehouse.gov\/science\/#chapter-1-regaining-leadership\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">diagnostiko politiko<\/a> hau hartzen du oinarri: AEBek nazioarteko talentuari ateak irekitzeak ez du beti bermatu izan itzulkin industriala herrialdean geratzea. Euskadi eta Europarako, hauxe da erronka: jakintza, datuak eta azpiegiturak babestea, nazioarteko lankidetza ahuldu gabe eta talentuaren jatorria susmorako faktore bihurtu gabe.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">AA, gainera, zeharkako azpiegitura gisa agertzen da. 2025ean martxan jarri eta 2026ko uztailean indartutako <a href=\"https:\/\/www.whitehouse.gov\/science\/#chapter-5-the-genesis-mission\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Genesis Misioak<\/a> superkonputazioa, AA ereduak, datu zientifikoak eta instalazio esperimentalak barne-biltzea du xede, I+G arloko AEBetako ekoizpena bikoizteko helburu aitortuarekin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Irakurketa, Euskaditik<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskadirako interesa izan dezake estrategiak, baina ez AEBetako eredu politikoa ezartzeko, baizik eta hango tresnak eta <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/noticia\/2026\/el-gobierno-vasco-aprueba-reformulacion-del-plan-ciencia-tecnologia-e-innovacion-2030-consejo-gobierno-19-05-2026\/web01-ejeduki\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskadi 2030 ZTBP birformulatuan<\/a> jasota dauden lehentasunak kontrastatzeko: talentuari ematen zaion laguntza, abangoardiako zientzia, inpaktua sortzera bideratutako berrikuntza eta Berrikuntza Itsasargiak hainbat esparrutan \u2013AA, teknologia kuantikoak, zibersegurtasuna, deskarbonizazioa edota osasuna\u2013.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hiru ildo bereziki aintzat hartzekoak dira, itxura batean: iraupen luzeagoko, autonomia gehiagoko eta zama administratibo txikiagoko deialdiak probatzea ibilbide kontrastatua duten pertsona eta lantaldeentzat; deialdi jakin batzuen ehuneko txiki bat <em>golden ticket<\/em>-en antzeko mekanismo baterako gordetzea, ebaluatzaile independenteekin eta interes-gatazkei loturiko arau zorrotzekin; eta laguntza-programen ebaluaziorako metazientzia-funtzio egonkor bat ezartzea, modu sistematikoan ikasteko zer diseinuk sortzen duen kalitate, aniztasun eta inpaktu handiagoa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskal sistemaren eskalak eta hurbiltasun instituzionalak ekimen pilotu azkarragoak bidera ditzake administrazio handiek bideratutakoen aldean. Edozein esperimentu modu mugatuan abiatu beharko litzateke, irizpideak eta emaitzak argitaratu beharko lirateke eta kanpoko norbaitek berrikusi beharko luke zabaldu aurretik. AEBetako proposamenaren ikasbide erabilgarriena ez da errezeta jakin bat, baizik eta zientzia finantzatzeko politika beste era batera hartzea komeni dela ulertzea, eta politika hori ere esperimentatu, neurtu eta hobetu egin daitekeela ohartzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cScience: A New Golden Age\u201d estrategiak finantzaketa dibertsifikatzea, ebaluazio-eredu berriekin esperimentatzea eta adimen artifiziala AEBetako politika zientifikoaren erdigunean jartzea proposatzen du.. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemari begira, inportatzeko eredu bat baino gehiago, zenbait erreferentzia baliagarri eskaintzen ditu, baita zuhurtziaz hartzeko hainbat alderdi ere. 2026ko uztailaren 21ean, Etxe Zuriaren Politika Zientifiko eta Teknologikorako Bulegoak Science: [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":105315,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[221,58],"ambitos":[],"class_list":["post-105309","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-analisia","area-berrikuntza","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/105309","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/105309\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":105348,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/105309\/revisions\/105348"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/105315"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=105309"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=105309"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=105309"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=105309"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}