{"id":106909,"date":"2026-09-23T10:45:16","date_gmt":"2026-09-23T08:45:16","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=106909"},"modified":"2026-09-24T13:46:30","modified_gmt":"2026-09-24T11:46:30","slug":"inbertsio-estrategikoko-bide-azkar-berri","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/inbertsio-estrategikoko-bide-azkar-berri\/","title":{"rendered":"Inbertsio estrategikoko bide azkar berri batek leiho bat zabaldu die I+G+b arloko euskal proiektu handiei"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Irailaren 16an, Ministro Batzordeak <a href=\"https:\/\/www.boe.es\/diario_boe\/txt.php?id=BOE-A-2026-19327\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">731\/2026 Errege Dekretua<\/a> onartu zuen. Arau horrek Inbertsio Estrategikoen Batzordea (IEB) arautzen du eta Inbertsio Proiektu Estrategikoen adierazpena onartzeko prozedura garatzen du. Arau horrek martxoaren 29ko 7\/2026 Errege Lege Dekretuaren 29. artikulua garatzen du \u2013Ekialde Hurbileko Krisiari erantzuteko Plan Integralaren baitan onartu zen errege lege dekretu hori\u2013, eta, beraz, segurtasun ekonomikoari eta energetikoari loturik dago mekanismo berria, eta ez soilik politika industrialari loturik. Munta handiko inbertsio-proiektu bat duten euskal enpresentzat, funtsezko galdera ez da ea Errege Dekretuak eragiten dion, baizik eta Dekretuan jasotako zer bidetatik eduki dezakeen aukera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Zer da Inbertsio Estrategikoen Batzordea eta zer epe ditu?<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Prozedurak elkarren segidako bi fase ditu. Lehenbizikoan, Batzordeak hilabeteko epea du, eskabidea jasotzen denetik, aurretiazko adierazpena emateko. Fase horretan inbertsioaren bolumena eta proiektuak sortzen duen enplegu kualifikatua ebaluatzen du, maila nazionalean, eta maila horretara ez bada iristen, kokatzen den lurraldeko ekonomiaren baitan. Bigarrenean, Gai Ekonomikoetarako Gobernuaren Batzordeak behin betiko adierazpenaren inguruko erabakia hartzen du hiru hilabeteko epean, eskabidea egiten denetik. Horretarako, beste alderdi batzuen artean, honako hauek hartzen ditu aintzat: proiektuan berrikuntzaren arloan egiten duen ahalegina; I+Gko gastua; jabetza industrialaren bidezko babesa; fase aurre-komertzialetik ezarpen komertzialera teknologiak eskalatzeko gaitasuna, eta ikerketa-zentroekin dauden hitzarmenak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eskabideak aurkeztu aurretik, Batzordea eratu behar da eta Batzorde Delegatuak ebaluazio-baremoa onartu behar du, biak hilabeteko epean, araua indarrean sartu zen datatik; hau da, irailaren 18tik. Praktikan, prozedura urriaren erdi edo amaiera aldera egongo da zabalik, gutxi gorabehera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Zer aukera zabaltzen ditu I+G+b arloko euskal proiektu handientzat?<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Sarbide orokorreko langa oso goian dago: arauak inbertsio- eta bolumen-enplegu garrantzitsua eskatzen du nazio mailan, baina onartzen du, hori ez bada betetzen, proiektua kokatzen den lurraldearen ekonomiarako garrantzitsua izatea. Dena den, Errege Dekretuak bi bide gehigarri ere jasotzen ditu, eta bi-biak interesgarriak dira neurri nabarmeneko I+G+b arloko euskal proiektuentzat, edozein dela ere aurretiazko aintzatespena.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Lehena berariazko salbuespen bat da: Europako Segurtasun Ekonomikorako teknologia kritikoa garatzen duten proiektuak eta I+G+b arloaren garapenean duten izaera bereziagatik eta inpaktu handiagatik nabarmentzen direnak salbuetsita gera daitezke inbertsio- eta enplegu-atalase kualitatibo horietatik. Nolanahi ere, Batzordeak gutxieneko maila batzuk eskatu ahal izango dizkie I+G+b arloko inbertsioari eta langileen kontratazioari dagokienez.&nbsp; Zer hartuko den, zehazki, izaera berezitzat, hori ebaluazio-baremoan zehaztuko da, eta argitaratzeke dago oraindik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bigarrena, onarpen automatiko bat da. Baldintza hauek betetzen dituzten proiektuek aurretiazko adierazpena eskuratuko dute, ebaluazio gehigarririk gabe: Europako Interes Komuneko Proiektu Garrantzitsua (IPCEI) izatea; oinarrizko lehengaien edo zero emisio garbiko teknologien Europako legediei loturik egotea; edota Europako Batzordeak onartutako Estatuko laguntzen araubide berezitu bat izatea. Europako deialdietan jada lekua egina duten euskal zentro eta enpresentzat \u2013hidrogenoaren IPCEI proiektuentzat, esaterako\u2013, bide honek aukera ematen du hasierako balorazio fase hori oso-osorik saihesteko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bi bide horiez gain, Errege Dekretuak hirugarren eragin bat ere badu, Inbertsio Estrategikoko Proiektuaren behin betiko adierazpenaren bidez. Hain zuzen, <a href=\"https:\/\/www.boe.es\/buscar\/act.php?id=BOE-A-2026-6544\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">7\/2026 Errege Lege-dekretuak<\/a> aukera ematen dio Batzordeari, sustatzaileek eskatu eta justifikatutako laguntza-neurrien artean, honako hauek ere jasotzeko: garraio-sarearen plangintzan beharrezkoak diren azpiegitura elektrikoak lehenestea; azpiegitura eskumen estatalekoa denean baimena jasotzeko epeak erdira murriztea; eta proiektua beste kontsumitzaile batzuekin lehiatzen denean, sarearen korapiloetan sartzeko gaitasuna denbora epe jakin batean erreserbatzea. Modu zuzenagoan, arau bereko 13. artikuluak lehentasun handikotzat jotzen ditu, sarbidea eta sare elektrikorako konexioa lortzeko baimenen izapidetzeari begira, 29. artikuluarekin bat etorriz Inbertsioko Proiektu Estrategiko deklaratutako kontsumo industrial berriak, eta lehentasuna izango dute gaitasun bera eskuratzeko lehiatzen diren beste eskabide batzuen aurrean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Azkenik, bide horiez gain, bada elementu gehigarri bat, berez garrantzi gutxiagokoa baina oso kontuan hartzekoa: proiektuak autonomia-erkidegoan interes estrategikoko adierazpena badu jada (hasiera batean, <a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/proiektu-eraldatzaileak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Euskadi 2030 Industria Planeko Proiektu Eraldatzaileen<\/a> kasua izan daiteke), baldintza horrek puntuatu egingo irizpide gehigarri moduan aurretiazko adierazpenean, eta salbuetsi egingo du, aurrerago, autonomia-erkidegoak behin betiko fasean eman behar duen txostena aurkeztu behar izatetik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Zer komeni da egitea prozedura ireki baino lehen?<\/strong><strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Mekanismoa, finantzaketa-ildo berri bat baino gehiago, lehentasunak ezartzeko eta administrazio-izapideak arintzeko tresna bat da. Haren eragin nagusia epeak murriztea eta departamentuak koordinatzea da, eta ez funts zuzenak bideratzea. Horregatik, interesgarria da batez ere enpresa trakziogileentzat edo eskalatze industrialeko proiektuak edo munta handiko <em>deep tech<\/em> inbertsioak dituzten zentroentzat, eta ez Innobasqueko bazkide orokorrentzat.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Baremoa zehaztu arte ez da indarrean sartuko araua, eta, beraz, datozen asteetan komeni da espedientea prestatzeko lanak egitea: I+Gko gastua eta proiektuari lotutako jabetza industrialaren babesa kuantifikatzea; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroekin indarrean diren lankidetza-hitzarmenak dokumentatzea, eta egiaztatzea ea proiektua salbuetsi ote daitekeen I+G+b arloaren garapenagatik edo aintzat hartu ote daitekeen Europako onarpen automatikoan. Abantaila, azken batean, ez da onarpena Euskaditik irits dadin itxarotea, baizik eta proiektuak berez merezi duela erakustea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irailaren 16an, Ministro Batzordeak 731\/2026 Errege Dekretua onartu zuen. Arau horrek Inbertsio Estrategikoen Batzordea (IEB) arautzen du eta Inbertsio Proiektu Estrategikoen adierazpena onartzeko prozedura garatzen du. Arau horrek martxoaren 29ko 7\/2026 Errege Lege Dekretuaren 29. artikulua garatzen du \u2013Ekialde Hurbileko Krisiari erantzuteko Plan Integralaren baitan onartu zen errege lege dekretu hori\u2013, eta, beraz, segurtasun ekonomikoari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":107147,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[221,58],"ambitos":[],"class_list":["post-106909","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-analisia","area-berrikuntza","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/106909","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/106909\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":107627,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/106909\/revisions\/107627"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/107147"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=106909"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=106909"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=106909"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=106909"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}