{"id":107889,"date":"2026-10-01T15:00:08","date_gmt":"2026-10-01T13:00:08","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=107889"},"modified":"2026-10-01T15:06:45","modified_gmt":"2026-10-01T13:06:45","slug":"teknologia-eskalatzeko-arrisku-kapitala","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/teknologia-eskalatzeko-arrisku-kapitala\/","title":{"rendered":"Europak bere teknologia bultzatzeko eta eskalatzeko kapitala bilatuko du, eta Euskadik jada ekin dio berea mobilizatzen"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Europar Batzordeko presidenteak, Ursula von der Leyenek, irailaren 16an Europar Batasunaren egoerari buruz egin zuen diskurtsoan, nabarmendu zuen teknologia sakoneko (<em>deep-tech<\/em>) Europako <em>startup-ak<\/em> <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/commission\/presscorner\/detail\/en\/speech_26_1868\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">arriskuko kapitalaren inoizko inbertsio handiena erakartzeko bidean direla 2026an<\/a>. Alabaina, diskurtsoari loturiko balantzeak apaldu egiten du baikortasun hori: sarri, etorkizun oparoena duten enpresek jarraitzen dute <a href=\"https:\/\/commission.europa.eu\/document\/download\/367af55c-0045-46f1-a7fc-98418e209ad3_en?filename=State%20of%20the%20Union%202026%20-%20From%20promise%20to%20progress%20second%20year%20in%20office.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Europatik kanpo bilatzen hazteko behar duten kapitala, eta, horrek berekin dakar inbertsioa, talentua eta jabetza intelektuala ere kanpora joatea<\/a>. Horrenbestez, arazorik handiena ez da enpresa berritzaileak sortzea, baizik eta horiek Europatik haz daitezen lortzea.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Europari zergatik kostatzen zaio bere enpresa teknologikoak eskalatzea?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Batzordearen dokumentuaren arabera, horren arrazoia arrakala aski ezagun hau da: Europak lehen mailako ikerkuntza sortzen du, baina hortik, gero, produktu edo enpresa berri gutxi sortzen dira. Konpainia horiek hedapen fase batera iristen direnean, muga nagusia finantzaketari loturikoa da: Europako Inbertsio Funtsaren estimazioen arabera, Europaren eta Estatu Batuen artean <a href=\"https:\/\/www.eif.org\/flagship-initiatives\/european-tech-champions-initiative\/etci-1-progress\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">fase aurreratuko arriskuko kapitalean dagoen arrakala urtean 70.000 milioi ingurukoa da<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Enpresa berritzaileenak eskalatzeko, beraz, arriskuko kapitala falta da, baina hori horrela izanik ere, Marc Lema\u00eetre jaunak, Batzordeko Ikerkuntza eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak, zehaztu du <a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/news\/eu-budget\/eu-investors-pact-aims-channel-european-savings-innovation\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Europako pentsio funtsek, urtean 3 bilioi euro inguru kudeatzen badute ere, apenas bideratzen dutela horren % 0,01 arrisku kapitalera<\/a>. Beste metodo batzuekin eginiko beste estimazio batzuen arabera, proportzio hori zertxobait handiagoa da, baina oro har, bat datoz guztiak: arrisku kapitalera bideratzen dena hutsaren hurrengoa da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Zer irtenbide bilatzen ari da Europa?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horri emandako azken erantzuna Inbertsio Instituzionalen Europako Ituna da: <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/commission\/presscorner\/detail\/es\/ip_26_1937\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Batzordeak eta Europako Inbertsio Bankuaren Taldeak (BEI) irailaren 22an kaleratu zuten Itun hori<\/a>. Izatez, borondatezko esparru bat da ituna, eta ez da funts publiko gehiago baliatzen. Aitzitik, itun horren helburua da konpainia aseguratzaileak eta pentsio funtsak lehendik dauden tresna batzuekin konektatzea. Funtsean, bi hauek dira lehendik dauden tresnak: <em>European Tech Champions Initiative<\/em> (ETCI 2.0) funtsaren bigarren fasea \u2013funtsen funts bat da, eta <a href=\"https:\/\/www.eif.org\/press\/all\/europe-launches-investment-alliance-to-mobilise-eur80-billion-for-tech-scale-ups\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">horren helburua da 15.000 milioi biltzea<\/a>\u2013, eta <em>Scaleup Europe Fund<\/em>, zuzenean enpresetan inbertitzen duen funtsa eta <a href=\"https:\/\/eic.ec.europa.eu\/eic-fund\/scaleup-europe-fund_en\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">5.000 milioi biltzeko helburua duena<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ituna lehen urrats on bat da, zenbait herrialdetako eredu nazionalak Europara eramateko; esaterako, Frantziako Tibi ekimena. Mekanismo horri esker, <a href=\"https:\/\/www.reuters.com\/business\/media-telecom\/france-mobilises-13-billion-tech-sovereignty-funding-push-2026-06-19\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Frantziak inbertitzaile instituzionalen 31.000 milioi euro inguru mobilizatu ditu 2020. urtetik<\/a>. Nolanahi ere, <a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/news\/eu-budget\/eu-investors-pact-aims-channel-european-savings-innovation\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">orain arte Europan 13 inbertitzaile instituzionalek soilik adierazi dute parte hartzeko asmoa, eta horiek baino gehiago erakarri beharko dira<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Zer gertatzen ari da Euskadin?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Dealroom enpresak Up!Euskadi lanean jasotako datuen arabera, euskal <em>startup<\/em>-ek <a href=\"https:\/\/startup.spri.eus\/dashboard\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">2026an 604 milioi euro jaso dituzte, inoizko gehien<\/a> \u2013aurreko urteko 329 milioiak nabarmen gaindituta\u2013 eta ezohiko neurriko errondak eskuratu dituzte: 2026ko uztailean, Multiverse Computing-ek <a href=\"https:\/\/multiversecomputing.com\/resources\/multiverse-computing-announces-series-c-fundraising-targeting-up-to-usd570m-eur500m-to-power\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">500 miloi arteko erronda bat iragarri zuen<\/a>.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Hala ere, oraindik badago hobetzeko tartea. Multiverse kontuan izan gabe, 2021 eta 2025 artean inbertsioa % 79 hazi zen, eta, aldiz, B Serieko errondak 2021eko maila berean daude eta <em>pre-seed<\/em> (haziaren aurreko kapitala) urtean 6,5 milioi euro ingurukoa da geroztik. Premiazkoa da tarte horiek indartzea, hala hasierakoak nola erdibidekoak, proiektuen fluxua berritzeko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Arriskuko kapital gehiago eskuratu ahal izateko bidean, Euskadi hasi da jada bere erantzuna eraikitzen. 2025eko martxoan, Eusko Jaurlaritzak eta bederatzi finantza-entitatek \u2013horien artean BGAEn Federazioak\u2013 Euskal Finantza Aliantza sinatu zuten, <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/-\/noticia\/2025\/el-gobierno-vasco-impulsa-alianza-financiera-vasca-objetivo-movilizar-colaboracion-publico-privada-4-000-millones-transformacion-economica-e-industrial-euskadi\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">4.000 milioi euroko inbertsioa mobilizatzeko helburuarekin<\/a>, horietatik 3.000 milioi kapital eta aurrezki pribatutik eratorriak. Testuinguru horretan sortu dira Hazten Scale Up funtsa, <a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/es\/news\/109677-gobierno-vasco-constituye-con-millones-euros-fondo-capital-riesgo-hazten-scale-para-acelerar-crecimiento-las-start-ups-vascas\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">50 milioirekin hornitua, kapital pribatuarekin batera inbertitzeko<\/a>, eta Eskalagarritasunean Inbertitzeko Programa. Azken honek <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/-\/noticia\/2026\/el-gobierno-vasco-selecciona-cuatro-fondos-inversion-impulsar-escalabilidad-empresarial-60-millones-euros\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">60 milioi euro arteko inbertsioa bideratzen du<\/a> lau gestora pribaturen bitartez, baldintza batekin: jasotakoaren erdia gutxienez euskal enpresetan inbertitzea. Horri gehitu behar zaio BGAEn dekretuaren erreforma \u2013gaur egun izapidetze fasean\u2013, zeinak behartu egingo dituen entitate horiek <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/-\/noticia\/2026\/el-gobierno-vasco-da-nuevo-paso-reforma-epsv-impulsar-su-papel-economia-y-empleo-calidad-euskadi\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">32.000 milioi eurotik gorako ondarea badute, Euskadiko ekonomia produktiboan inbertitzeko aukera berariaz aintzat hartzera<\/a> edo, bestela, zergatik ez duten egiten arrazoitzera.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskal arkitekturak eskualde mailan berritzen du Europako itunaren logika. Erronka, tresnak eskueran izatea baino gehiago, horiek handiago egitea eta Europako antzeko funts batzuekin konektatzea da. Esaterako, Hazten funtsa, 50 milioirekin, eta beste zenbait, urrun geratzen dira oraindik <a href=\"https:\/\/www.eif.org\/equity-products\/all\/etci-2-0-fundraising\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">ETCI 2.0 aliantzak funts ertainetarako finkatu duen 300 milioi euroko langa horretatik<\/a>. Euskal aurrezki instituzionalak lagundu dezake tokiko gestorek neurri handiagoa har dezaten eta Europako tresnetan parte har dezaten. Helburua ez da kapitalari etxean eustea, baizik eta euskal enpresen hazkundea, gero eta gehiago, Euskaditik eta Europatik finantzatzea.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Europar Batzordeko presidenteak, Ursula von der Leyenek, irailaren 16an Europar Batasunaren egoerari buruz egin zuen diskurtsoan, nabarmendu zuen teknologia sakoneko (deep-tech) Europako startup-ak arriskuko kapitalaren inoizko inbertsio handiena erakartzeko bidean direla 2026an. Alabaina, diskurtsoari loturiko balantzeak apaldu egiten du baikortasun hori: sarri, etorkizun oparoena duten enpresek jarraitzen dute Europatik kanpo bilatzen hazteko behar duten kapitala, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":107147,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[221,58],"ambitos":[],"class_list":["post-107889","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-analisia","area-berrikuntza","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/107889","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/107889\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":107895,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/107889\/revisions\/107895"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/107147"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=107889"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=107889"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=107889"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=107889"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}