{"id":109107,"date":"2026-10-22T15:40:55","date_gmt":"2026-10-22T13:40:55","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=109107"},"modified":"2026-10-22T15:46:21","modified_gmt":"2026-10-22T13:46:21","slug":"ikerkuntzaren-segurtasuna-gaitasun","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/ikerkuntzaren-segurtasuna-gaitasun\/","title":{"rendered":"Ikerkuntzaren segurtasuna gaitasun estrategiko bihurtu da, eta euskal berrikuntza-katea jartzen du proban"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">\u00abMugarik gabeko ikerkuntza-eremu batean ezin du kate-maila ahulik egon\u00bb. Ekaterina Zaharievak, Startup, Ikerkuntza eta Berrikuntzako Europako goi-mandatariak, esaldi horrekin <a href=\"https:\/\/research-and-innovation.ec.europa.eu\/news\/all-research-and-innovation-news\/commission-announces-new-measures-strengthen-research-security-2025-10-28_en\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">iragarri zuen 2025ko urrian Batzordeak lehen aldiz ikerkuntzaren segurtasuna Europako legedira eramango duela<\/a>. Ikerkuntzako Europako Eremuaren etorkizuneko Legearen bidez egingo du (ERA Act), nahiz eta oraindik ez den lege horren proposamenik aurkeztu. Orain arte, <a href=\"https:\/\/eur-lex.europa.eu\/eli\/C\/2024\/3510\/oj\/eng\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">EBko Kontseiluak 2024an onartutako gomendio batek<\/a> arautzen zuen ikerkuntzaren esparrua, baina gomendioak ez zuen izaera loteslerik. Babes maila aldatzeak asko adierazten du bizi dugun uneari buruz. Galdera jada ez da ea ikerkuntza babestu behar den ala ez, baizik eta nola egin behar den, zientzia elikatzen duen nazioarteko lankidetza geldiarazi gabe.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><strong>Sentsibilizazio-kanpainetatik arauetara<\/strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aurrez <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/segurtasuna-ekonomia-arriskuak\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">segurtasun ekonomikoari<\/a> buruz idatzitako artikulu batean jaso genuen moduan, ikerkuntzako segurtasunari loturiko neurriak hamar aldiz biderkatu dira 2018tik. Baina gehien aldatu dena babesaren izaera da. Yoran Beldengr\u00fcn eta Carthage Smith ELGAko analistek <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/blogs\/2025\/11\/what-is-research-security-and-why-does-it-matter-for-global-science.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">2025eko azaroan argitaratutako artikulu batean<\/a> azaldu zuten moduan, gobernuek, hasieran, sentsibilizazio-kanpainak eta herrialdeen arteko konparazio-ariketak egin zituzten, eta azkenerako, estrategiak, araudiak <em>softlaw<\/em> edo arau ez lotesleak eta ikuskapenerako organismoak onartu eta ezarri dituzte. <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/blogs\/2025\/11\/what-is-research-security-and-why-does-it-matter-for-global-science.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Arlo horretan ekimenak abiatu dituzten herrialdeen % 70 inguruk jada era horretako tresnak dituzte<\/a>. Sakoneko ideia da jakintza eta teknologia kritikoak babestu egin behar direla, behar ez den lekura iritsi ez daitezen, eta horretarako neurri egokiak hartu behar direla, nazioarteko lankidetzari eutsiz eta ELGAk jasotako formularen arabera: \u00abahal den bezain modu irekienean eta behar den bezain modu hertsian\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Joera horren atzean gero eta muga lausoago bat dago zientziaren, ekonomiaren eta segurtasun nazionalaren artean. ELGAren <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/publications\/oecd-science-technology-and-innovation-outlook-2025_5fe57b90-en.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\"><em>STI Outlook 2025<\/em><\/a> lanak aurrekontuetan islatzen du hori: 2020 eta 2024 artean, <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/publications\/oecd-science-technology-and-innovation-outlook-2025_5fe57b90-en.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">antolakundeko herrialdeetan defentsara bideratutako I+Gko funts publikoak % 17 handitu ziren, 111.170 milioi dolarrera iristeraino<\/a>. Aldi berean, inbertsio publikoa adimen artifizialean, kuantikan, bioteknologian eta halako esparruetan kontzentratzen da, horietan lortzen diren emaitzek aplikazio zibilak eta militarrak izan baititzakete. Erabilera bikoitz hori dela eta, gero eta proiektu eta antolakunde gehiago daude segurtasuneko arriskuen mehatxupean. Ann-Mari Finemanek, Suediako Vinnova berrikuntza agentziako kideak, honela laburtu zuen <a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/events\/rethinking-research-security-europe-controls-capabilities\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Science|Business eta Digital Science erakundeak iragan urriaren 14an antolatutako webinarrean<\/a>: eremu teknologiko oso gutxi geratzen da erabilera bikotzeko ahalmenik gabe.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ondorioak nabaritzen hasiak dira lankidetza zientifikoan. <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/publications\/2025\/10\/oecd-science-technology-and-innovation-outlook-2025_bae3698d\/full-report\/reconfiguring-scientific-co-operation-in-a-changing-geopolitical-environment_73f32116.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Hainbat herrialdetako egileek sinatutako argitalpenen proportzioa nabarmen handitu zen ELGAn 2013tik 2023ra, % 22tik % 27ra, hain zuzen<\/a>, baina azken datuek adierazten dute joera hori moteldu egin dela. Estatu Batuetan eta EBn, tasa apenas mugitu den 2018tik, eta Txinan indarrez jaitsi da 2020tik, batez ere AEBekin dituen lankidetzak gutxitu egin direlako. Blogaren egileen iritziz, bi dira moteltze horren arrazoiak: Estatuek ikuskapen zorrotzagoa egiten dutela eta sentsibilitate geopolitiko handiagoa dagoela. Onartzen dute zuhurtziazko neurri horietako asko bidezko kezken ondorio direla, baina ohartarazten dute horien ondorioz kolokan jartzen direla zientzia irekiaren printzipioak.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><strong>Kontroletik gaitasunera<\/strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Arau gehiago izateak ez du esan nahi dena izapide gehiagorekin ebatzi behar denik. ELGAk berak dio <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/blogs\/2025\/11\/what-is-research-security-and-why-does-it-matter-for-global-science.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">unibertsitateen eta ikerkuntzako erakundeen gaitasuna sendotu behar dela, arriskuak ebaluatzeko eta kudeatzeko<\/a>, eta segurtasuna txertatu behar dela zientzia irekiaren barnean, eta ez haren kontra.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">J\u00fcrgen Wastl, Digital Science konpainiakoa, urrats bat aurrerago joan zen <a href=\"https:\/\/sciencebusiness.net\/events\/research-security-europe-building-resilience-without-creating-barriers\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">enpresa horrek Science|Business-ekin uztailaren 23an antolatu zuen webinarrean<\/a>. Haren iritziz, arduraz jokatzea edo egiaztapen zerrenda bat izatea ez da aski. <em>Research intelligence<\/em> delakoa behar da (ikerkuntzaren beraren gaineko adimena): jakite zer ezagutza sortzen duen erakunde bakoitzak, non dauden erakunde horren gaitasun kritikoak eta zer mendekotasun sortzen den kanpoko bazkideekin. Suediak norabide horretan jo du. 2026ko martxoan, Suediako Ikerkuntza Kontseiluak eta Vinnova agentziak <a href=\"https:\/\/www.vinnova.se\/en\/news\/2026\/03\/new-guidelines-for-how-swedish-organisations-should-take-responsibility-in-international-collaborations\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">nazioartekotze arduratsurako zuzentarau nazional<\/a> batzuk argitaratu zituzten, gidalerro moduko batzuk, unibertsitate bakoitzak bereak garatu ditzan. Espainian, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako Ministerioak <a href=\"https:\/\/www.ciencia.gob.es\/Noticias\/2026\/mayo\/web-ciencia-segura-investigacion.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">\u00abZientzia segurua\u00bb ataria abiarazi zuen maiatzean<\/a>, hainbat gidalerrorekin, unibertsitateek eta ikerkuntza-zentroek nazioarteko lankidetzaren arriskuak azter ditzaten.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong><strong>Euskadirako jokoan dagoena<\/strong><\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskal sistema irekitasun nabarmenetik abiatzen da. <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/pcti-2030\/\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">Euskadi 2030 ZTBParen<\/a> arabera, 312 milioi euro eskuratu zituen Horizonte Europa programatik 2021ean eta 2022an, eta nazioarteko lankidetzaren arloan eginiko argitalpenak 2019an 1.669 izatetik 2023an 1.971 izatera igaro ziren. Eusko Jaurlaritzak berak jada ikerkuntzako segurtasuna aipatzen du, Europako testuingurua berrikusteari eskainitako atalean. Euskal berezitasuna transferentzia-katean dago. Jakintzaren zati handi bat askotariko ikerkuntza-zentroetan sortzen da (BERC, CIC, zentro teknologikoak eta osasun ikerkuntzako institutuak) eta, ondoren, arrisku horiek kudeatzeko azpiegitura gutxi duten <em>spin-off<\/em>, <em>start-up<\/em> eta ETE-etara iristen da. \u00abEz badute baliabiderik, kate guztia puskatuko da\u00bb, ohartarazi zuen Finemanek urrian.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskadiren kasuan, zeregin nagusia ez da kontrolak gehitzea, baizik eta bere mapa hobeto ezagutzea: jakitea zer gaitasun dituen jakintzari eta teknologia kritikoei dagokienez, nor dituen lankide eta non izan daitekeen ahulago. Beste zeregin nagusietako bat horretarako baliabide gutxien dutenei laguntzea da. ELGAko ikerlariek ondorioztatzen duten moduan, <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/blogs\/2025\/11\/what-is-research-security-and-why-does-it-matter-for-global-science.html\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">ikerkuntza babesteak ez du esan nahi ateak ixtea<\/a>. Ondo kudeatuta, segurtasunak ez dio baliorik kentzen nazioarteko lankidetzari; aitzitik, sendotu egiten du,<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abMugarik gabeko ikerkuntza-eremu batean ezin du kate-maila ahulik egon\u00bb. Ekaterina Zaharievak, Startup, Ikerkuntza eta Berrikuntzako Europako goi-mandatariak, esaldi horrekin iragarri zuen 2025ko urrian Batzordeak lehen aldiz ikerkuntzaren segurtasuna Europako legedira eramango duela. Ikerkuntzako Europako Eremuaren etorkizuneko Legearen bidez egingo du (ERA Act), nahiz eta oraindik ez den lege horren proposamenik aurkeztu. Orain arte, EBko Kontseiluak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":109120,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[221],"ambitos":[],"class_list":["post-109107","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-analisia","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/109107","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/109107\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":109128,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/109107\/revisions\/109128"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/109120"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=109107"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=109107"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=109107"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=109107"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}