{"id":111907,"date":"2026-11-05T11:16:35","date_gmt":"2026-11-05T09:16:35","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=111907"},"modified":"2026-11-05T11:38:35","modified_gmt":"2026-11-05T09:38:35","slug":"adimen-artifiziala-euskadi-enpresak-erabilera","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/adimen-artifiziala-euskadi-enpresak-erabilera\/","title":{"rendered":"Adimen artifiziala aurrerapausoak ematen ari da Euskadin, baina hamar enpresatik seik oraindik ere ez dute planteatzen erabiltzea"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2026ko hasieran, 10 langile edo gehiagoko Espainiako hiru enpresatatik batek <a href=\"https:\/\/ine.es\/dyngs\/Prensa\/ETICCE20251T2026.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">adimen artifizialeko teknologiaren bat erabiltzen zuen<\/a>. AAren ezarpena azkar doa aurrera, baina hirutik bik ez dute erabiltzen oraindik. Euskadin, enpresa erabiltzaileen proportzioa %28,7koa da, baina gakoa ez da ezarri dutenek AA nola baliatzen duten lanerako, ez, gakoa da oraindik baliatzea planteatu ez duten enpresa asko daudela.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>AA zabaltzen ari da, baina erabiltzea eta negozio-ereduan txertatzea ez dira gauza bera<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">EINen datuetan oinarrituta Cotec Fundazioak eginiko urteroko analisian jasotzen denez, enpresa erabiltzaileen proportzioa <a href=\"https:\/\/cotec.es\/informes\/uso-de-la-ia-en-las-empresas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2025eko hasieran % 21,1ekoa izatetik 2026an %33,6 izatera igaro da<\/a>; serieko jauzirik handiena izan da azken urtekoa. Alderaketak muga nabarmen bat du: EINek ohartarazi du jardueren sailkapenean izan den aldaketaren eta inkestaren esparrua zabaldu izanaren ondorioz, <a href=\"https:\/\/ine.es\/dyngs\/Prensa\/ETICCE20251T2026.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">datuak ez direla zehatz-mehatz konparagarriak<\/a> aurreko urteetakoekin.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Europak antzeko ibilbideari jarraitzen dio. Eurostaten arabera, Europar Batasunean AA erabiltzen duten enpresak <a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/eurostat\/databrowser\/view\/isoc_eb_ain2\/default\/table\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2024an %13,5 izatetik 2025ean %20 izatera igaro ziren<\/a>. Espainia maila horretan berean ageri zen (%20,3), baina lider diren herrialdetatik nahikoa urrun: Danimarka (%42) eta Finlandia (%37,8). Espainiako Bankuak ere bere inkesta egin du, eta horren arabera, <a href=\"https:\/\/www.bde.es\/wbe\/es\/noticias-eventos\/blog\/asi-adoptan-la-ia-las-empresas-espanolas-como-ven-el-impacto-actual-y-a-futuro.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ETE-en %30-35 inguruk<\/a> ezarri dute jada AA beren lantokietan, eta batez ere aldian behin edo modu esperimentalean erabiltzen dute. Aldiz, enpresa handien %70ek jada ezarri du teknologia hori.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Emaitzetan alde nabariak daude. Estatu Batuetako, Erresuma Batuko, Alemaniako eta Australiako ia 6.000 enpresa zuzendariri eginiko inkesta bat zabaldu du NBER bulegoak, eta horren arabera, <a href=\"https:\/\/www.nber.org\/digest\/202605\/global-evidence-business-use-ai?page=1&amp;perPage=50\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">enpresen %89k ez du eraginik sumatu produktibitatean<\/a> azken hiru urteotan, baina datozen hiruetan izatea espero du. Aldiz, Nazioarteko Ordainketen Bankuak (BIS) eta Europako Inbertsio Bankuak (EIB) eginiko azterlan baten arabera, <a href=\"https:\/\/www.bis.org\/publ\/work1325.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">produktibitatean %4 inguruko hobekuntza<\/a> izan da AA ezarri duten Europako enpresetan. Eraginik nabarmenena, nolanahi ere, enpresa ertain eta handienetan nabarmentzen da, eta AA ezartzeaz gain, softwarean, datuetan eta formakuntzan inbertsioak egiten dituztenetan.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Euskadi: ezarpen txikiagoa, baina bertako teknologia eta garapen handiagoa erabiltzaileen artean<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Zuhurtasun berarekin, Euskadin, AAren erabilera <a href=\"https:\/\/ine.es\/dyngs\/Prensa\/ETICCE20241T2025.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">%20,6koa<\/a> izatetik %28,7koa izatera igaro da, Espainiako batez bestekotik behera eta Kataluniatik (%40,5) eta Madrildik (%40,1) urrun. Cotec-en arabera, Euskadi <a href=\"https:\/\/cotec.es\/informes\/uso-de-la-ia-en-las-empresas\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">\u00abgeldialdian dauden liderretako bat\u00bb<\/a> da, Errioxarekin batera. Lurralde horiek batez bestekotik gora zeuden 2022an, baina AAren ezarpena batez bestekoa baino gutxiago hazi da geroztik. Sektorearen arabera, Espainiarekiko alderik handiena <a href=\"https:\/\/www.ine.es\/dynt3\/inebase\/index.htm?padre=14065&amp;capsel=14066\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">zerbitzuetan dago (%33,4 Euskadin eta %38,2 Espainian)<\/a>, eta, aldiz, industrian txikiagoa da (%27,2 Euskadin eta %29,1 Espainian).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Eustatek establezimenduak neurtzen ditu eta beste metodologia bati jarraitzen dio. Hala, Eustaten neurketaren arabera, 2026an <a href=\"https:\/\/es.eustat.eus\/elementos\/ele0027200\/ti_sociedad-de-la-informacion-en-las-empresas-de-la-ca-de-euskadi-2026\/not0027228_c.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">10 lagunetik gorako enpresen %21ek erabiltzen du AA<\/a>; 2025ean, aldiz, <a href=\"https:\/\/es.eustat.eus\/elementos\/not0024683_c.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">%17,4k<\/a> baliatzen zuen. Eustaten mailak ez dira EIN-en datuekin konparagarriak, baina goranzko joera bat dator bien adierazleetan.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-full is-resized\"><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" width=\"909\" height=\"377\" src=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/wp-content\/uploads\/2026\/11\/image.gif\" alt=\"\" class=\"wp-image-111942\" style=\"aspect-ratio:2.414342629482072;width:606px;height:auto\" title=\"\"><\/figure>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><em>Hamar langile edo gehiago izan eta AA erabiltzen duten enpresak (%). EIN: enpresak egoitza sozialaren arabera; Eustat: establezimenduak. Serieak ez dira konparagarriak elkarren artean..<\/em> <em><\/em><em>EINek 2026ko datuak, ez dira zehatz-mehatz konparagarriak aurreko urteetakoekin<\/em><em><\/em><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Dagoeneko AA erabiltzen duten enpresen artean, Euskadikoek teknologia gehiago konbinatzen dute eta bertan garatutako teknologia gehiago baliatzen dute. EINen datuak oinarri hartuta, Innobasqueren kalkuluen arabera, Euskadiko enpresek, batez beste, 3,3 teknologia erabiltzen dituzte, eta Espainiakoek, 3.0. Gainera, %28,4k enpresako bertako langileek garatutako sistemak erabiltzen ditu, eta Espainian %19,8k egiten du hori.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">2024 datuetan oinarrituta, Orkestrak, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, honela ezaugarritzen zuen Euskadiko AA: <a href=\"https:\/\/doi.org\/10.18543\/FIPW5222\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">produkzio eta eragiketa-prozesuetan zentratutako teknologia<\/a>. 2026an, euskal enpresa erabiltzaileen artean, AAren helburu nagusia enpresa kudeatzea da (%45,5), produkzio-prozesuen eta zerbitzuen gainetik (%30,2).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Oraindik AA erabiltzea planteatu ez duten enpresetara iristeko erronka<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskadin, 10 langile edo gehiago dituzten <a href=\"https:\/\/www.ine.es\/jaxi\/Tabla.htm?tpx=82404&amp;L=0\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">enpresen %62,7k<\/a> ez du erabiltzen AA eta ez du planteatu teknologia hori baliatzerik, EINen datuen oinarrituta Innobasquek eginiko kalkuluen arabera. Espainian, %57,6koa da datu hori. Duela urte bat, ehuneko hori bi herenekoa zen hala Euskadin nola Espainian, eta Eurostaten arabera EB osoan ere parekoa zen neurria. Euskadiko bereizgarritasuna ez da AA erabiltzea aintzat hartzen ez duten enpresa asko daudela, multzo hori polikiago murrizten dela baizik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">AA erabili ez baina noizbait erabiltzea aintzat hartu duten Euskadiko enpresak <a href=\"https:\/\/www.ine.es\/dynt3\/inebase\/index.htm?padre=14065&amp;capsel=14066\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">%8,7 dira<\/a>. EINek horiei bakarrik galdetzen die ez erabiltzeko oztopoei eta mugei buruz. Talde horren barnean, jakintza falta arrazoi sendoagoa da Espainian baino (%96,0 vs %79,6), eta ia enpresa bakar batek ere ez du uste AA alferrekoa denik. Inkestak laguntzen du ulertzen zergatik egiten duten atzera noizbait erabiltzea planteatu duten enpresek, baina ez du argitzen gehiengoak zergatik ez duen oraindik planteatu teknologia hori erabiltzerik.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Dagoeneko AA erabiltzen duten enpresak sendotzeaz gain eta oztopoak eta mugak ezabatzeaz gain, ulertu egin behar da beste batzuek zergatik ez duten planteatu eta erakutsi egin behar zaizkie aplikazio zehatzak, batez ere zerbitzuetan eta ETE-etan. Langileek beren aldetik erabiltzea izan daiteke aurretiko urratsa enpresako erabaki bat hartu aurretik. 2024ko amaieran eta 2025eko hasieran, <a href=\"https:\/\/doi.org\/10.2760\/9406086\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">EBko langileen %30ek<\/a> jada erabilia zuen AA bere lanean, batez ere pertsonak berak baliatutako elkarrizketa bidezko laguntzaileen bidez. Litekeena da enpresa horietako batzuetan hainbat pertsonak beren kabuz AA erabiltzea, baina Europako datuak ez du aukera ematen Euskadin gauza bera gertatzen denik berresteko.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Ikastaro motz eta malguak tresna egokiak izan daitezke lehendik baliatzen duten enpresetan AAri buruzko ezagutza zabaltzeko. Europako Batzordearen Ikerketa Zentro Bateratuak (JRC) adierazi du <a href=\"https:\/\/data.europa.eu\/doi\/10.2760\/7588639\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">formatu horiek gutxi garatu direla<\/a> EBn. Adibide modura, Finlandiako ekimen bat aipatu du, zeinak AAri buruzko 2.000 saio praktiko eman dizkien ETE-ei. Enpresei bidean laguntzeko prozesu horretan aintzat hartu behar da datuen kudeaketa ere: <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/gobierno-vasco\/-\/noticia\/2026\/la-inteligencia-artificial-se-consolida-euskadi-y-abre-nueva-etapa-centrada-su-impacto-industrial\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BAICen diagnostikoak<\/a> erakusten du datuaren estrategian alde nabarmena dagoela enpresa handien eta ETE-en artean (%57,6 vs %44,3).<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/contenidos\/informacion\/pcti_euskadi_2030\/es_def\/adjuntos\/PCTI-Euskadi-2030_mail.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskadi 2030 ZTBP<\/a>-ren arabera berrikuntzako AA da \u00abEuskadirako aukera erlatibo gehien\u00bb dituen esparrua, tresnen kostua txikia delako eta horiek eskuratzea nahiko erraza, bereziki ETE-entzat eta ekintzaileentzat. Tresna eskuragarriak izatea ez da aski: aukera hori gauzatzeko, AAren erabilgarritasunak enpresa guztietara iritsi behar du, batez ere oraindik erabiltzea planteatu ez duten horietara.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2026ko hasieran, 10 langile edo gehiagoko Espainiako hiru enpresatatik batek adimen artifizialeko teknologiaren bat erabiltzen zuen. AAren ezarpena azkar doa aurrera, baina hirutik bik ez dute erabiltzen oraindik. Euskadin, enpresa erabiltzaileen proportzioa %28,7koa da, baina gakoa ez da ezarri dutenek AA nola baliatzen duten lanerako, ez, gakoa da oraindik baliatzea planteatu ez duten enpresa asko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":111921,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[58],"ambitos":[],"class_list":["post-111907","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-berrikuntza","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/111907","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/111907\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":111947,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/111907\/revisions\/111947"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/111921"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=111907"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=111907"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=111907"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=111907"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}