{"id":111959,"date":"2026-11-04T11:46:41","date_gmt":"2026-11-04T09:46:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/?post_type=noticias&#038;p=111959"},"modified":"2026-11-05T11:49:36","modified_gmt":"2026-11-05T09:49:36","slug":"japoniako-enpresak-euskadi-berrikuntza-eredua","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/japoniako-enpresak-euskadi-berrikuntza-eredua\/","title":{"rendered":"Japoniako korporazio handietako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du bertako berrikuntza-eredua ezagutzeko"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div>\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Euskadik gaur hartu du CTO Forumeko Japoniako ordezkaritza baten bisita. Japan Management Associationek (JMA) sustatutako ekimena da CTO Forum, eta Asiako herrialdeko korporazio handietako arduradun teknologikoak biltzen ditu. Topaketa honen baitan, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaok euskal berrikuntza-ereduaren ezaugarri nagusiak, haren bilakaera eta erakundeen, enpresen eta zientzia- eta teknologia-eragileen arteko lankidetzaren gakoak azaldu dizkie.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">14 lagunek osatzen dute ordezkaritza, eta, besteak beste, Panasonic, TDK, Shimizu Corporation, Asahi Kasei Homes, JATCO, SANKI Engineering eta SCREEN Holdings enpresetako ordezkariak daude bertan. Bisita berrikuntzaren bidezko hiri-berroneratzean eta hiri-garapenean oinarritutako nazioarteko ibilbide baten barruan kokatzen da. Aurtengo ibilbideak Bartzelona eta Euskadi hartzen ditu barne.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Japoniako ordezkaritzak Euskadirekiko duen interesaren jatorria lurraldeak industria-, ekonomia- eta gizarte-eraldaketan egindako ibilbidean dago, baita enpresen lehiakortasuna, garapen teknologikoa eta ongizatea uztartzeko duen gaitasunean ere. Helburua ez da ekimen zehatzak ezagutzea soilik, baita berrikuntza-ekosistema sendo bat eraikitzea ahalbidetu duten lankidetza-harremanak ere.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Euskadi, industria-ekosistema aurreratua eta berrikuntza-gunea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Aurkezpenean, Leire Bilbaok zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren alde lurraldean egindako apustu iraunkorra azaldu du, lehiakortasunaren eta garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Bilbaok, halaber, azken hamarkadetan garatutako industria-, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-politiken bilakaera azaldu du, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemak betetzen duen zeregina ere. Ekosistema horretan, enpresak, unibertsitateak, teknologia-zentroak, ikerketa-zentroak, administrazio publikoak eta beste eragile batzuk biltzen dira, ezagutza aukera ekonomiko eta sozial bihurtzeko elkarlanean.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\"><strong>Harremanak estutzeko topaketa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">CTO Forumaren bisita azaroaren 4tik 6ra egiten ari da Euskadin, eta bi lurraldeek partekatzen dituzten hainbat gairen inguruan sakontzeko aukera eskaintzen du. Besteak beste, teknologiak ongizateari egiten dion ekarpena, talentua erakartzea eta atxikitzea, hiri-eraldaketa eta enpresen, erakundeen eta ezagutza-eragileen arteko lankidetzaren garrantzia landuko dira.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"wp-block-paragraph\">Horrela, topaketak Euskadiko eta Japoniako berrikuntza-ekosistemen arteko elkar-ezagutza indartzen laguntzen du, eta etorkizunean teknologia-, enpresa- eta berrikuntza-arloetan lankidetzarako aukerak identifikatzeko oinarriak ezartzen ditu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadik gaur hartu du CTO Forumeko Japoniako ordezkaritza baten bisita. Japan Management Associationek (JMA) sustatutako ekimena da CTO Forum, eta Asiako herrialdeko korporazio handietako arduradun teknologikoak biltzen ditu. Topaketa honen baitan, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Leire Bilbaok euskal berrikuntza-ereduaren ezaugarri nagusiak, haren bilakaera eta erakundeen, enpresen eta zientzia- eta teknologia-eragileen arteko lankidetzaren gakoak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":111909,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[58],"ambitos":[],"class_list":["post-111959","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","area-berrikuntza","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/111959","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/111959\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":111965,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/111959\/revisions\/111965"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/111909"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=111959"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=111959"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=111959"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=111959"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}