{"id":13261,"date":"2014-09-03T00:00:00","date_gmt":"2014-09-02T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/euskadin-ebko-herrialdeen-batez-bestekoa-gainditzen-du-i-g-inbertsioak\/"},"modified":"2023-11-16T13:14:46","modified_gmt":"2023-11-16T11:14:46","slug":"euskadin-ebko-herrialdeen-batez-bestekoa-gainditzen-du-i-g-inbertsioak","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/euskadin-ebko-herrialdeen-batez-bestekoa-gainditzen-du-i-g-inbertsioak\/","title":{"rendered":"Euskadin EBko herrialdeen batez bestekoa gainditzen du I+G inbertsioak"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Euskadik eutsi egiten dio hazkunde-erritmoari, eta, 2012ko azken datu ofizialen arabera, euskal enpresen inbertsio teknologikoa hazi egin da Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2,12 izateraino. Euskal Autonomia Erkidegoak hirukoiztu egin ditu EBko hazkunde-erritmoak eta kontinenteko batez bestekoa gainditu du, hau %2,02koa baita. Gainera, gehitu egin du Espainiarekiko duen aldea, honek atzera egin baitu BPGren %1,3raino.<\/p>\n<h2>Kontinentea erritmo apalagoetan mugitzen da<\/h2>\n<p>Europako iparraldeko herrialdeak liderrak dira %3,5 inguruko ratioekin, eta ondoren Alemania eta Austria datoz, %3 baino gutxixeagorekin. Euskadi bigarren taldera hurbildu da, non Frantzia baita herrialde nagusia, %2,29rekin.<\/p>\n<p>Oro har, herrialde handietan I+G arloko gastua Euskadin baino gutxiago hazi da, non 2008. urtetik inbertsioa 0,25 gehitu baita BPGri buruz.<\/p>\n<h2>Kenkariak berrikuntza egiteagatik<\/h2>\n<p>Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jarduerak bultzatzeko ahaleginean, jardunbide hauek 2016. urtetik aurrera kuota osoaren kenkaria izango dutela iragarri du Espainiako Gobernuak. Honela agertzen da Sozietateen gaineko Zergaren lege-proiektuan; abuztuaren 1ean onartu zen eta irailetik aurrera bideratuko da Kongresuan 2015eko urtarrilaren 1ean indarrean sartzeko helburuarekin.<\/p>\n<p>Arau honek %25eko kenkaria ezartzen du I+G proiektuetarako egindako gastuetatik, hauek neurri honen zergaldiaren aurreko bi urteetan egindakoen batez bestekoa baino handiagoak direnean.<\/p>\n<p>Enpresei dagokienez, negozio-zifraren %10 baino kopuru handiagoak erabiltzen dituztenak &#8216;sarituko&#8217; ditu Gobernuak. Hori betetzen badute, konpainiek 3 milioi eurotik 5 milioira igo ahal izango dute kenkariaren zenbateko monetizagarria. Testuan, Gobernuak berrikuntza teknologikoaren kontzeptuari, animazio eta bideojokoekin loturiko hasierako erakustaldiko (pilotua) proiektu-jarduerak erantsi dizkio.<\/p>\n<h2>Euskadik 805 milioi euro lortu nahi ditu H2020 programatik<\/h2>\n<p>Ekainean aurkeztu zen <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2029&amp;js=1\">Euskal I+G+b Europan, 2014-2020<\/a> Koaderno Estrategikoa.&nbsp; Bertan Euskadiren posizioa definitzen da Horizon(te) 2020 programaren erronken aurrean, eta hor parte hartzeko helburuak markatzen ditu; Horizon(te) 2020 Europako Batasunaren esparru-programa berria da Europan ikerketa, garapena eta berrikuntza finantzatzeko, ia 80.000 milioi euroz hornitua. Euskadiren erronka Europako I+G+b-ko 2.100 proiektutan parte hartzea da, eta 805 milioi euroko finantzaketa lortzea Horizon(te) 2020 programatik.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=20&amp;idNoticia=5692&amp;mostrar=P\">Europako programetan parte hartzeak eragin zuzena du enpresen fakturazioan, <\/a>&nbsp;langile kopuruaren finkatze eta hazkundean, baita nazioarteko kokapenean ere. <strong>&ldquo;<\/strong><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/Modulos\/DocumentosVisor.aspx?docId=2029&amp;js=1\">Euskal I+G+b Europan, 2014-2020 Koaderno Estrategikoa<\/a><strong>&rdquo;<\/strong> delakoan agertzen denez, I+G+b finantzatzeko Europako Batzordearen VII. Esparru Programan parte hartu zuten enpresen %42k gehitu egin du bere langile kopurua, bere europar proiektuen emaitzen ustiapenari esker. Gehienek ia %2 gehitu zituzten langileak beren erakundeetan. Horietatik, erdiek finkatu egin zuten enplegua beren I+G+b sailetan, eta guztien artean beste 252 lanpostu sortu dituzte azken 7 urteetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadik eutsi egiten dio hazkunde-erritmoari, eta, 2012ko azken datu ofizialen arabera, euskal enpresen inbertsio teknologikoa hazi egin da Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2,12 izateraino. Euskal Autonomia Erkidegoak hirukoiztu egin ditu EBko hazkunde-erritmoak eta kontinenteko batez bestekoa gainditu du, hau %2,02koa baita. Gainera, gehitu egin du Espainiarekiko duen aldea, honek atzera egin baitu BPGren %1,3raino. Kontinentea [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":4980,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13261","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13261","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13261\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/4980"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13261"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13261"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13261"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13261"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}