{"id":13309,"date":"2014-09-18T00:00:00","date_gmt":"2014-09-17T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/nola-prestatu-eta-aurkeztu-proposamen-irabazle-bat-horizon-2020-n\/"},"modified":"2023-11-16T13:15:07","modified_gmt":"2023-11-16T11:15:07","slug":"nola-prestatu-eta-aurkeztu-proposamen-irabazle-bat-horizon-2020-n","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/nola-prestatu-eta-aurkeztu-proposamen-irabazle-bat-horizon-2020-n\/","title":{"rendered":"Nola prestatu eta aurkeztu proposamen irabazle bat Horizon 2020-n"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Oso lehiakorra den ingurune batean, proposamen bikainek, onenek, bakarrik dute Horizonte 2020-n, I+G+b finantzatzeko Europako Batzordearen programa berrian, parte hartzeko aukera. Horregatik, <a href=\"\/?section=cuaderno\"><strong>Nazioarteko I+G+b<\/strong><\/a><strong> Proiektuak Kudeatzeko III. Ikastaro Aurreratuak<\/strong> espezialistak prestatuko ditu ikuspegi tekniko eta ekonomikotik proiektuak egin eta kudeatzeko, nazioarteko ikuspegia eman dezaten. &nbsp;Garrantzitsua da erakundearen barruan estrategia argia izatea horren alde egiteko, eta langile prestatuak izatea parte hartzeko aukerak detektatu, proposamen irabazleak idatzi eta buruturiko proiektuak kudeatzeko.<\/p>\n<p>Ikastaroa, 48 ordukoa, Tecnaliak, IK4 Research Alliance-k, Spri taldeak eta Innobasquek antolatu dute, eta Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailaren lankidetza eta Basque Enterprise Europe Network-en (EEN) babesa ditu. Postu kopurua mugatua da eta izena emateko epea irailaren 30ean amaitu zen. Gainera, Innobasqueko bazkideek abantailak izango dituzte. 2015ean zehar kurtsoko edizio berriak antolatuko dira.<\/p>\n<p><strong>Onurak emaitza-kontuan<\/strong><\/p>\n<p>I+G+b finantzatzeko Europako proiektuetan parte hartzeak <a href=\"\/es\/article\/142\/participar-en-programas-europeos-impacta-en-la-cuenta-de-resultados#.VBq-9Pl_uYA\">zuzeneko eragina<\/a> izaten du parte hartzen duten erakundeen fakturazioan, langile kopuruaren hobekuntzan eta nazioarteko kokapenean. <a href=\"\/?section=programas_europeos\">Euskal I+G+b Europa<\/a>n Koaderno Estrategikoan agertzen denez, I+G+b finantzatzeko Europako Batzordearen aurreko VII. Esparru Programan parte hartu zuten enpresen %42k gehitu egin ditu bere langileak, europar proiektuen emaitzen ustiapenari esker. I+G-b nazioartekotzeak jakintza edo ezagutza sortzen eta erakartzen laguntzen du; horrek enpresa-ehunaren lehiakortasuna areagotzen du eta, beraz, enplegua eta gizarte- eta ekonomia-aberastasuna sortzen laguntzen du.<\/p>\n<p>Horizon(te) 2020 programaren aurrekontua 80.000 milioi eurokoa da, eta Europar Batasuneko ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak finantzatzeko tresna nagusia da, ekonomiarentzat benetako pizgarria. <strong>Helburu<\/strong> gisa euskal enpresa eta eragileen parte hartzea gehitzea eta 805 milioi euro lortzea ezarri du Euskadik, hau da, VII. Esparru Programan (2007-2013) lorturiko kopurua bikoiztea, orduko emaitzak <a href=\"\/es\/article\/120\/estrategia-vasca-de-internacionalizacion-de-la-i-d-i#.VBq_r_l_uYA\">arrakastatsuak izan zirelarik.<\/a> Izan ere, 301 euskal erakundek 304 proiektutan parte hartu zuten, guztira 460 milioi euroren bidez finantzatuak. Kopuru hori programa haren aurrekontu osoaren %0,92 da, eta euskal ekonomiaren pisua UE-28-ren barruan, bere BPGren arabera neurtuta, %0,5ekoa da.<\/p>\n<p>Europako Batzordeak ETEen parte-hartze handia lortu nahi du, eta enpresa hauetara bideratu nahi du bere aurrekontuaren %20 gutxienez, hau da, 8.650 milioi euro. Horizon(te) 2020 programak Europak aurrean dituen <strong>gizarte-erronka<\/strong> handiak konpontzera biratu du ikuspegia. Lehenengo aldiz, ez da mugatzen merkatuan produktu berriak jartzera, prozesuen eta sistemen garapena ere barne hartzen ditu, eta Europako beste indar-gune batzuk ere aitortzen ditu, adibidez, diseinua, sormena eta gizarte-berrikuntzaren garrantzi handia.<\/p>\n<p>Informazio hau guztia IK4 Research Alliance, Tecnalia, Mondragon Unibertsitate, European Enterprise Network eta <strong>Innobasque<\/strong>ko adituek zehaztuko dute, Eusko Jaurlaritzako, SPRI taldeko, foru-aldundietako eta Industria eta Teknologia Garapenerako Zentroko (CDTI) ordezkarien laguntzaz, <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=665&amp;idEvento=185\"><strong>Nazioarteko I+G+b<\/strong><strong> Proiektuak Kudeatzeko III. Ikastaro Aurreratuan<\/strong><\/a> hartuko baitute parte; ostiraletan izango da Innobasqueren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Oso lehiakorra den ingurune batean, proposamen bikainek, onenek, bakarrik dute Horizonte 2020-n, I+G+b finantzatzeko Europako Batzordearen programa berrian, parte hartzeko aukera. Horregatik, Nazioarteko I+G+b Proiektuak Kudeatzeko III. Ikastaro Aurreratuak espezialistak prestatuko ditu ikuspegi tekniko eta ekonomikotik proiektuak egin eta kudeatzeko, nazioarteko ikuspegia eman dezaten. &nbsp;Garrantzitsua da erakundearen barruan estrategia argia izatea horren alde egiteko, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":13310,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13309","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13309","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13309\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/13310"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13309"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13309"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13309"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13309"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}