{"id":13415,"date":"2014-10-30T00:00:00","date_gmt":"2014-10-29T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/era-net-2015-nazioarteko-lankidetzarako-aukerak-i-g-b-n\/"},"modified":"2023-11-16T13:16:00","modified_gmt":"2023-11-16T11:16:00","slug":"era-net-2015-nazioarteko-lankidetzarako-aukerak-i-g-b-n","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/era-net-2015-nazioarteko-lankidetzarako-aukerak-i-g-b-n\/","title":{"rendered":"ERA-NET 2015: nazioarteko lankidetzarako aukerak I+G+b-n"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=665&amp;idEvento=196\">ERA-NET deialdiek<\/a> enpresen parte-hartzea sustatzen dute nazioz gaindiko I+G+b proiektuetan. Europako Batasunaren ekinbide bat da Europako herrialde eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko berrikuntza, ikerketa eta garapen gaietan. Tresna paregabea da euskal ETEek lehen urratsak egin ditzaten I+G+b jardueren nazioartekotze-prozesuan. Hori azalduko da azaroaren 25ean egingo den <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=665&amp;idEvento=196\">jardunaldian<\/a>, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izango da, Enterprise Europe Network-ek, Spri Taldeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta Innobasquek antolatuta. Bertan izateko, izena eman behar da <a href=\"https:\/\/www.eventbrite.es\/e\/registro-jornada-era-net-convocatorias-era-net-2015-proyectos-idi-en-cooperacion-internacional-13844239493\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hemen<\/a>.<\/p>\n<p>Halaber, Carlos III Osasun Erakundearen, Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen (Osalan) ordezkariek ere hartuko dute parte jardunaldian, eta arrakasta-kasuak emango dira ezagutzera, adibidez, <a href=\"https:\/\/www.goizper.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Goizper<\/a> eta <a href=\"https:\/\/www.ajlsa.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">AJL Ophtalmic<\/a>. Bai ihinztatze, bioteknologia eta industriako kooperatibak eta bai begi-barneko inplanteak eta kirurgia-produktuak egiten dituen enpresak aholku praktikoak emango dituzte aurkezturiko proposamenak ongi burutzeko. Egia esateko, ERA-NET-i esker finantzaturiko proiektuen arrakasta-tasa %30ekoa da.<\/p>\n<p>Aurreko edizioetan parte hartu dutenen esperientziak erakusten du ETEetara oso egokitu edo moldaturiko tresna dela, eta honetan Europako herrialdeak eta eskualdeak nahasturik daudenez, aukera dago barne-kudeaketa errazeko partzuergoak sortzeko, euskal enpresak nazioarteko merkatuan kokatzen dituztenak. Gainera, gero tamaina handiagoko europar proiektuetan parte hartzera animatzen du.<\/p>\n<p>Halaber, jardunaldian jakinaraziko da, urriaren 1etik, zabalik dagoela hamargarren <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=665&amp;idEvento=190\">EuroTransBio<\/a> (ETB) deialdia, ERA-NET honek industria bioteknologikoaren garapena sustatzen duelarik, bere bazkide estrategikoak diren ETEen ikerketa intentsiboa bultzatuz. Orain arte egin diren 9 deialdietan 148 proiektu bioteknologiko finantzatu dira, 250 milioi euro baino gehiagoko aurrekontura iritsiz guztira. Deialdi bakoitzean gutxi gorabehera 30-40 proposamen aurkezten direla kontuan izanda, ERA-NET jakin honen arrakasta-tasa %45ekoa da.<\/p>\n<p>Gainera, H2020 Esparru Programak eskaintzen dituen aukera euskal enpresa guztien abantaila osoaz aprobetxatu ahal izan zaitezen, Innobasquetik banakako informazio-zerbitzu berri bat abian jarriko dugu. Europako I+G+b-ri buruzko informazioa interesa bazaizu, bete ezazu <a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/19t5Uc2fK4s5eI8jTIXurSZfEbHKZv8kZByPyZDHksRI\/viewform?pli=1&amp;edit_requested=true\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">formulario<\/a>&nbsp;hau.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ERA-NET deialdiek enpresen parte-hartzea sustatzen dute nazioz gaindiko I+G+b proiektuetan. Europako Batasunaren ekinbide bat da Europako herrialde eta eskualdeen arteko lankidetza sustatzeko berrikuntza, ikerketa eta garapen gaietan. Tresna paregabea da euskal ETEek lehen urratsak egin ditzaten I+G+b jardueren nazioartekotze-prozesuan. Hori azalduko da azaroaren 25ean egingo den jardunaldian, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izango da, Enterprise [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5134,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13415","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13415","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13415\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5134"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13415"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13415"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13415"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13415"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}