{"id":13458,"date":"2014-11-15T00:00:00","date_gmt":"2014-11-14T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/datorren-astean-albiste-izango-da\/"},"modified":"2023-11-16T13:16:18","modified_gmt":"2023-11-16T11:16:18","slug":"datorren-astean-albiste-izango-da","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/datorren-astean-albiste-izango-da\/","title":{"rendered":"Datorren astean albiste izango da\u2026"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Informazio-leiho honen bidez, astero, berrikuntza-arloan ondorengo 7 egunetan albiste izango diren joerak erakutsiko dizkiegu irakurleei.<\/p>\n<p><span ><strong>Astelehena, azaroaren 17a<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Basque Ecodesign Meeting 2014 <\/strong><\/p>\n<p><strong>BEM 2014<\/strong> nazioarteko ekitaldiaren laugarren edizioak 300 profesional eta 80 hizlari bilduko ditu Ekodiseinuaren inguruan, eta sektorean lider diren enpresak bilduko dira Euskalduna jauregian.<\/p>\n<p>BEM 2014 ekitaldiari buruz argibide gehiago eta programa osoa eskuragai <a href=\"https:\/\/www.basqueecodesigncenter.net\/Paginas\/Ficha.aspx?IdMenu=6e6a30a9-bb42-4e67-a7c0-8bf44742c998\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hemen.<\/a><\/p>\n<p><strong>`Gazte Role Model Saria&rsquo;. Bego&ntilde;azpi Ikastola<\/strong><\/p>\n<p>&lsquo;Gazte Role Model Saria 2014&rsquo; Novia Salcedo fundazioaren sortzaileari, Txomin Bereziartuari, eta Mercedes de Miguel moda-diseinatzaileari emango zaie. Saria emateko gala Bego&ntilde;azpi Ikastolan izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta bertan izango dira I&ntilde;igo Urkullu lehendakaria eta Angel Mari Unzueta bikario nagusia.<\/p>\n<p><span ><strong>Asteartea, azaroaren 18a<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Trendinn<\/strong><\/p>\n<p>Bi hileroko <em>Trendinn<\/em> newsletterrak oraingo edizioak <em>smart factory<\/em>-ei buruzko erreportajea izango du, berrikuntza irekira hurbilketa Open Basque-ren eskutik, Indiara ere joango gara, &ldquo;frugal innovation&rdquo;en unibertsora, eta <em>Haciendo negocios en 2015<\/em> txostena aurkeztuko da, bizi-zikloan zehar enpresei aplikatzen zaizkien arauketak bilduko dituena, beste artikulu interesgarri batzuen artean.<\/p>\n<p>Harpidetu eta aldizka newsletterra jasotzeko, eman izena hemen.<\/p>\n<p><span ><strong>Asteazkena, azaroaren 19a<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Merkataritza Multikanalaren Foroa eta EEC Launch <\/strong><\/p>\n<p>Europar Batasuneko Merkataritza Multikanalaren Foroa Euskalduna jauregian izango da, eta bertan estrategia multikanaletan oinarrituriko esperientziak landuko dira. Halaber, EEC Launch-en V. edizioaren finala aurkeztuko da, eremu digitalean enpresa-proiekturik berritzaileenei ikusgaitasuna eman nahi dien start-up lehiaketa.<\/p>\n<p><span ><strong>Azaroaren 20a, osteguna<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>EEC14 BILKURA NAGUSIA NEGOZIO DIGITALARI BURUZ<\/strong><\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundi eta Bilboko Udalarekin lankidetzan, hitzaldi-ziklo honen zortzigarren edizioak ingurune digitalean mundu osoan erreferente diren konpainietako nazioarteko hizlariak bilduko ditu, eta negozio digitalen erronkak landuko dira. Bertaratuko direnen artean aipagarriak dira Niall Wass, Uber-en EMEA eta ASPA nazioarteko lehendakariordea, edo Patrick Robinson, Airbnb-eko Gai Publikoetako arduraduna Europan eta Kanadan.<\/p>\n<p><span ><strong>Azaroaren 21a, ostirala<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>VIII Brunch &amp; Learn:&nbsp;Neuromarketina, zure bezeroek zer sentitzen duten jakiteko beste era bat<\/strong><\/p>\n<p>Neurozientzia aplikatuek azken hamarkada hauetan izan duten bilakaerak aukera eman du emozioen eta garunaren mundu ezezagunean barneratu ahal izateko. Innobasqueko bazkideak diren Banpro-k eta&nbsp;Ope Consultores-ek batera jarriko dute neuromarketin-teknikei&nbsp; \u2500enpresa baten balio-proposamenaren garapen orokorrari aplikaturikoei\u2500 buruz dakiten guztia.<\/p>\n<p>VIII. Brunch &amp; Learn-en argibide gehiago eta programa osoa <a href=\"\/es\/article\/311\/por-que-compramos#.VGXVBTSG9A0\">hemen.<\/a><\/p>\n<p><strong>Nazioarteko Lankidetzarako aukerak &#8211; ERA-NET 2015<\/strong><\/p>\n<p>ERA-NET deialdiak tresna hobezinak dira nazioartekotzeko politiketan sartzen has daitezen ETEak. Euskal enpresak H2020 Esparru Programaz baliatu ahal izan daitezen, Innobasquek informazio-zerbitzu pertsonalizatua jarri du martxan. &nbsp;Europako I+G+b sektoreari buruz egungo albisteak jasotzeko interesa baldin badu zure erakundeak, bete ezazu inprimaki hau.<\/p>\n<p>ERA- NET deialdiei buruzko argibide gehiago <a href=\"\/es\/article\/237\/era-net-2015-oportunidades-de-cooperacion-internacional-en-i-d-i\">link<\/a> honetan ikus daitezke.<\/p>\n<p><strong><em>First Lego League<\/em><\/strong><strong> FLL azken txanpan<\/strong><\/p>\n<p>Hilabete baino gutxiago falta da <em>First Lego League FLL<\/em> lehiaketako 35 talde finalistak bildu daitezen abenduaren 13an Euskaltelek Derion duen egoitzan, nazioarteko lehiaketa honen euskal finalaren barruan; edizio honetan ikasteko prozesuak dira erronka. Talde finalistek orduan neurtuko dituzte beren asmamena, berrikuntza eta sormena, edizio honetako txapeldunak zein diren erabakitzeko.<\/p>\n<p>FLL-ri buruz azken orduko berri izateko, sartu <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=1269\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">link<\/a>&nbsp;honetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Informazio-leiho honen bidez, astero, berrikuntza-arloan ondorengo 7 egunetan albiste izango diren joerak erakutsiko dizkiegu irakurleei. Astelehena, azaroaren 17a Basque Ecodesign Meeting 2014 BEM 2014 nazioarteko ekitaldiaren laugarren edizioak 300 profesional eta 80 hizlari bilduko ditu Ekodiseinuaren inguruan, eta sektorean lider diren enpresak bilduko dira Euskalduna jauregian. BEM 2014 ekitaldiari buruz argibide gehiago eta programa osoa [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5180,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13458","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13458","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13458\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5180"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13458"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13458"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13458"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13458"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}