{"id":13554,"date":"2014-12-16T00:00:00","date_gmt":"2014-12-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/onartu-da-euskadiko-zientzia-teknologia-eta-berrikuntza-plana-2020\/"},"modified":"2023-11-16T13:17:02","modified_gmt":"2023-11-16T11:17:02","slug":"onartu-da-euskadiko-zientzia-teknologia-eta-berrikuntza-plana-2020","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/onartu-da-euskadiko-zientzia-teknologia-eta-berrikuntza-plana-2020\/","title":{"rendered":"Onartu da Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gaur goizean onartu du Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 (ZTbP 2020), atzo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak aztertu eta I&ntilde;igo Urkullu lehendakariak aurkeztu zuena. Euskal gizartearen ongizatea, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta enplegua hobetzea da Planaren helburua, eta hori ikerketa- eta berrikuntza-politikaren bidez, espezializazio adimendunean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritua.<\/p>\n<p><strong>ZTbP<\/strong>ek <strong>11.100 milioi euroko inbertsio publiko-pribatua <\/strong>aurreikusten du 2014 eta 2020 artean. 3.677 milioi euro, inbertsio horren heren bat gutxi gorabehera, herri-administrazioen kontura izango da, eta horietatik 2.737 milioi euro Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu. Beste&nbsp;<strong>6.609 milioi euro<\/strong>, %60 gutxi gorabehera, <strong>enpresek jarriko dituzte<\/strong> enpresen ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak finantzatzeko. Eta gainerakoa, hau da, 814 milioi euro <strong>Europako funtsen<\/strong> bidez finantzatuko dira, eta enpresa <strong>multinazionalek <\/strong>Euskadin egindako I+G proiektuen atzipen bidez. Azken batean, 2014-2020 artean I+G+b-n inbertsio publiko-pribatua %44 gehitzea planteatzen du Planak.<\/p>\n<p>Plana egiteko erreferentzia-esparrua &ldquo;Europa 2020 Estrategia&rdquo; eta &ldquo;RIS 3 Estrategia&rdquo; europar programak izan dira, hiru lehentasun ezartzen dituztelarik: energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak-osasuna. Eta lau aukera-eremu: nekazaritzako elikagaien industria, lurralde-plangintza, aisialdia eta kultura eta ekosistemei buruzko jarduerak.<\/p>\n<p>Ildo estrategikoak <strong>6 helburutan<\/strong> hedatzen dira:<\/p>\n<ol>\n<li><span ><strong>I+G+b-ko baliabideak eta inbertsioak espezializazio-eremuetan kontzentratzea: <\/strong>%76tik %82ra igotzea RIS3 lehentasun estrategikoekin bat egiten duen ikerketaren ehunekoa.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Funtsezko ikerketa eta garapen esperimentala indartzea:<\/strong> I+G+b-ko jarduera-mixa %15era igotzea funtsezko inbertsioan, %30era industria-inbertsioan, eta %55era garapen esperimentalean (2012an erlazioa 14\/47\/39 zen).<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Emaitzetara bideratzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema:<\/strong> 4.500etik 7.500era igotzea zientzia-argitalpen indexatuak; 340tik 500era igotzea patente-eskabideak; eta %12,48tik %15era produktu berrien salmentak fakturazioan.&nbsp;<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Nazioarteko funts gehiago erakartzea I+G+b-rako: <\/strong>&nbsp;Atzerriko I+G+b-ren finantzaketa igotzea egungo %5etik %8ra 2020an.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Berrikuntza egiten duten enpresen kopurua gehitzea: <\/strong>%45,5etik %50era igotzea 10 enplegatu baino gehiago dituzten enpresa berritzaileen kopurua, guztizkoari buruz.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Langile ikertzaileen gaikuntza hobetzea:<\/strong> egungo %29tik %35era igotzea doktore diren ikertzaileen ehunekoa, langile ikertzaile guztiei buruz.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p><strong><span >a) Euskal parte-ha<\/span>rtzea bultzatzea H2020 programan<\/strong>: atzerriko I+G+b-ren finantzaketa egungo %5etik %8ra igotzea<\/p>\n<p><strong>b) I+G+b-ko Nazioarteko inbertsio pribatuak erakartzea<\/strong>: euskal finantzaketa 461 milioitik (%0,89) 805 milioira (%1) gehitzea esparru programako funts guztien gainean.<\/p>\n<p>Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 <strong>prozesu parte-hartzaile<\/strong> baten emaitza da Eusko Jaurlaritzako sailen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluan ordezkatuta dauden eragileen artean (foru-aldundiak, hiru euskal unibertsitateak, Tecnalia eta IK4 Research Alliance, enpresa-ordezkariak, Jakiunde, Ikerbasque eta Innobasque). ZZientzia, berrikuntza eta ikerketa eremuko europar pertsona ospetsu eta eragileen ekarpenak ere izan ditu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur goizean onartu du Eusko Jaurlaritzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana 2020 (ZTbP 2020), atzo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak aztertu eta I&ntilde;igo Urkullu lehendakariak aurkeztu zuena. Euskal gizartearen ongizatea, hazkunde ekonomiko iraunkorra eta enplegua hobetzea da Planaren helburua, eta hori ikerketa- eta berrikuntza-politikaren bidez, espezializazio adimendunean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren eraginkortasunaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5285,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13554","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13554","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13554\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5285"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13554"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13554"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13554"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13554"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}