{"id":13636,"date":"2015-01-25T00:00:00","date_gmt":"2015-01-24T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/nola-gaztetxo-berritzaile-batek-salba-ditzakeen-milaka-bizitza\/"},"modified":"2023-11-16T13:17:42","modified_gmt":"2023-11-16T11:17:42","slug":"nola-gaztetxo-berritzaile-batek-salba-ditzakeen-milaka-bizitza","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/nola-gaztetxo-berritzaile-batek-salba-ditzakeen-milaka-bizitza\/","title":{"rendered":"Nola gaztetxo berritzaile batek salba ditzakeen milaka bizitza"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>15 urterekin, <strong>Jack Andraka <\/strong>bigarren hezkuntzako ikasle estatubatuarrak paperezko sentsore bat asmatu zuen, bost minutuan hiru minbizi mota \u2500pankrea, obario eta biriketako minbiziak\u2500 detektatzeko gai zena.<\/p>\n<p>Baina harrigarriena da proba honek <strong>dolarraren 3 zentaboko<\/strong> kostua duela, hau da, minbizia detektatzeko 26.000 aldiz merkeagoa, 168 aldiz lasterragoa eta 400 aldiz sentiberagoa dela egungo metodoak baino, eta gainera ez da inbasiboa.<\/p>\n<p>13 urte zituenean hasi zen Andrakaren historia. Familiako lagun bat, berak osaba gisa zeukana, pankreako minbiziaz hil zen. Orduan jakin zuen detekzio-metodo goiztiar, laster eta kostu txikikoa ez egoteak eragin handia zuela honelako gaitzak zituztenen biziraupen-tasa apaletan. Beraz, diagnosirako detekzio goiztiarreko proba baten bila hasi zen ikertzen.<\/p>\n<p>Bere lana 200 irakasleri bidali zien eta horietako 199k baztertu egin zuten, Johns Hopkins Medikuntza Eskolako <strong>Anirban Maitra<\/strong> doktoreak bakarrik onartu zuen erronka eta ateak ireki zizkion bere ideia garatzeko eta hobetzeko.<\/p>\n<p>Andraka-ren emaitza iraultzaileek nazioarteko aitorpen eta ezagutza ekarri diote, adibidez, Intel ISEF Gordon Moore Award 2012 edo Jefferson Award 2014 sariak, azken hau Estatu Batuetako ospetsuena. National Geographic-ek ere beka eman zion iaz bere ikerketekin jarraitzeko.<\/p>\n<p><em>&laquo;Gizarteak dituen arazoetako asko konpontzen lagun dezake zientziak&raquo;<\/em>, dio gazteak. Orain 17 urte ditu eta Jack Andraka zientzialari gazteak bere aurkikuntza iraultzailearen atzean dagoen istorioa azalduko du 2015eko martxoan argitaratuko den liburuan: <a href=\"https:\/\/www.harpercollins.com\/9780062369659\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;Breakthrough: How One Teen Innovator Is Changing the World&rdquo;<\/a>.<\/p>\n<p><iframe src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/g-ycQufrgK4\" width=\"425\" height=\"350\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>15 urterekin, Jack Andraka bigarren hezkuntzako ikasle estatubatuarrak paperezko sentsore bat asmatu zuen, bost minutuan hiru minbizi mota \u2500pankrea, obario eta biriketako minbiziak\u2500 detektatzeko gai zena. Baina harrigarriena da proba honek dolarraren 3 zentaboko kostua duela, hau da, minbizia detektatzeko 26.000 aldiz merkeagoa, 168 aldiz lasterragoa eta 400 aldiz sentiberagoa dela egungo metodoak baino, eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5382,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13636","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13636","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13636\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5382"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13636"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13636"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13636"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13636"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}