{"id":13660,"date":"2015-01-28T00:00:00","date_gmt":"2015-01-27T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/7-erronka-euskal-ekonomiarentzat-2015ean\/"},"modified":"2023-11-16T13:17:52","modified_gmt":"2023-11-16T11:17:52","slug":"7-erronka-euskal-ekonomiarentzat-2015ean","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/7-erronka-euskal-ekonomiarentzat-2015ean\/","title":{"rendered":"7 erronka euskal ekonomiarentzat 2015ean"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Confebask-ek egin berri duen txostenaren arabera, euskal ekonomia %1,9 haziko da 2015ean, eta hazkundea &ldquo;neurrizkotzat&rdquo; jotzen du. &ldquo;Intentsitate apaleko&rdquo; suspertze honek, sendotzeko, 7 erronka gainditzea eskatzen du:<\/p>\n<ol>\n<ol>\n<ol>\n<li><span >Ekonomian eskaria eta jarduera <strong>suspertzea<\/strong>, eta enpresa- eta gizarte-ehuna sendotzea.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Finantzaketa<\/strong> arlo pribatura iritsiko dela ziurtatzea, prezio eta kopuru aldetik baldintza egokietan.<\/span><\/li>\n<li><span >Jokabideen eta gauzak egiteko moduen berritze <strong>etikoa<\/strong>, erakundeekiko eta gizarte-eragileekiko <strong>konfiantza<\/strong> berreskuratzeko xedeaz.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Enpresaburuaren<\/strong> eta enpresaren <strong>eginkizuna<\/strong> aitortu eta balioan jartzea, hazkundea, enplegua eta gizarte-garapena sortzen baitute.<\/span><\/li>\n<li><span >Enpresen <strong>lehiakortasuna<\/strong> ziurtatzeko eta enplegua sortzen laguntzeko (energia, finantza, zerga&hellip;) erreformen aplikazioan sakontzea.<\/span><\/li>\n<li><span >Enpresa osatzen dutenen artean <strong>lankidetza<\/strong> ziurtatuko duen giroa sortzea, enpresaren lehiakortasuna eta bideragarritasuna sendotzeko, eta enplegu, kalitate eta egonkortasunaren gainean ekonomia suspertzeak duen eragina handiagotzeko. &nbsp;<\/span><\/li>\n<li><span >Gure ekonomiaren eta ekoizpen-sarearen (enpresa-dimentsio, fabrikazio aurreratu, lanbide-heziketa, nazioartekotze eta berrikuntzaren) etorkizuna finkatzeko funtsezkoak diren politiken garapena bultzatzen jarraitzea.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<\/ol>\n<\/ol>\n<p>Confebasken iritziz, &ldquo;euskal ekonomia irten da atzeralditik eta enpresak eta enplegua sortzen hasita dago, baina oraindik erritmo motelean; 2015ean bizkortuz joatea espero da, hazkunde sozio-ekonomiko handiagoko eszenatokia lortu beharko litzatekeelarik&rdquo;. BPGn %1,9ko hazkundea aurreikusten du Elkarteak, 17.000 enplegu berri sortzea, eta langabezia-tasa %13,5era jaistea.<\/p>\n<p><span ><strong>Nazioarteko testuingurua<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Txostenak munduko gainerako ekonomien datu makroekonomikoak ere ematen ditu:<\/p>\n<p><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" class=\"img-left\" src=\"\/images\/articles\/Previsiones_2014_de_la_UE_ok.jpg\" alt=\"\" width=\"198\" height=\"309\" title=\"\"><\/p>\n<ol>\n<ol>\n<ol>\n<li><span >Munduko ekonomia %3,8 haziko da<\/span><\/li>\n<li><span >Europa eta Japonia hazkunde apalenekoak izango dira, nahiz eta eurogunea hobetuko den apur bat, %1,1eko hazkundea ikusten baita aurrez<\/span><\/li>\n<li><span >AEBek %3,1eraino igoko dute hazkundea<\/span><\/li>\n<li><span >Munduko merkataritzan hobekuntza aurreikusten da, %4,7ra gehituko baita<\/span><\/li>\n<li><span >Europako Batasunean interes-tasek gutxieneko historikoetan jarraituko dute<\/span><\/li>\n<li><span >Espainiako ekonomia %2 haziko da 2015ean, 2014an baino 7 hamarren gehiago, eta eurogunean baino ia puntu bat gehiago.<\/span><\/li>\n<li><span >Espainiako langabezia-tasa 1,5 puntu jaitsiko da, %23raino urteko batez bestekoan &nbsp;<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<\/ol>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Confebask-ek egin berri duen txostenaren arabera, euskal ekonomia %1,9 haziko da 2015ean, eta hazkundea &ldquo;neurrizkotzat&rdquo; jotzen du. &ldquo;Intentsitate apaleko&rdquo; suspertze honek, sendotzeko, 7 erronka gainditzea eskatzen du: Ekonomian eskaria eta jarduera suspertzea, eta enpresa- eta gizarte-ehuna sendotzea. Finantzaketa arlo pribatura iritsiko dela ziurtatzea, prezio eta kopuru aldetik baldintza egokietan. Jokabideen eta gauzak egiteko moduen berritze [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5406,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13660","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13660","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13660\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5406"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13660"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13660"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13660"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13660"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}