{"id":13668,"date":"2015-01-31T00:00:00","date_gmt":"2015-01-30T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/otsaila-berrikuntza-tantekin-hasiko-da\/"},"modified":"2023-11-16T13:17:55","modified_gmt":"2023-11-16T11:17:55","slug":"otsaila-berrikuntza-tantekin-hasiko-da","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/otsaila-berrikuntza-tantekin-hasiko-da\/","title":{"rendered":"Otsaila berrikuntza-tantekin hasiko da"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Otsailak berrikuntzari irekiko dizkio ateak. Besteak beste, jardunaldiak, sariak, deialdiak&hellip; izango dira urteko hilabeterik laburrenaren jarduera-programan.<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 2a, astelehena<\/strong><\/p>\n<p><strong>Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoari buruzko VII. Kazetaritza Saria <\/strong><\/p>\n<p>Azti-Tecnalia, Astondo Bidea, 609. eraikina, Bizkaiko Teknologia Parkea, Elexalde Derio<\/p>\n<p>Ordutegia: 13:30 &ndash; 14:00<\/p>\n<p>Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoaren Zabalkundeari ematen zaion VII. Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazleak datorren astelehenean emango dira jakitera Azti-Tecnalian egingo den ekitaldian. <em>&ldquo;Berrikuntza egitea etorkizuna eraikitzea da&rdquo;<\/em> goiburuarekin antolatu da sariketa; iritzi publikoan ikerketa eta berrikuntza zabaltzeko eta herritarren artean eta oro har gizartean zientzia-kultura sustatzeko komunikazioko profesionalek egindako lana aitortzera zuzenduta dago.<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 3a, asteartea<\/strong><\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=666&amp;idEvento=201\">M-ERA.NET 2015<\/a><\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.m-era.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>M-ERA.NET 2015<\/strong><\/a> nazioz gaindiko deialdiak datorren asteartean, otsailaren 3an, irekiko du ofizialki izena emateko prozesua. Ekinbideak I+G+b nazioarteko proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen die euskal enpresei, hainbat gairekin lotuta: konputazio-material integratuen ingeniaritza; interfaze, azal eta estaldura berrien diseinua; errendimendu handiko biocomposite sintetikoak; energia-teknologia iraunkor eta eskuragarrietarako materialak, karbono gutxikoak; osasun-aplikazioetarako azal bioaktiboak egitea; eta fabrikazio aditiborako materialak.<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 4a, asteazkena<\/strong><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.soilmontana.net\/circular\/index.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Agroekosistemen Osasun Txartelei buruzko jardunaldia: bioaniztasun edafiko eta landarezkoaren kontserbazioa bazkaleku menditarretan eta haran-barrenetan <\/strong><\/a><\/p>\n<p>NEIKER-Tecnalia, Ur-Lur aretoa, Bizkaiko Teknologia Parkea, 812. Lursaila. Berreaga kalea, 1. Derio.<\/p>\n<p>Ordutegia: 12:00 &ndash; 14:00<\/p>\n<p>NEIKER-Tecnaliak antolaturiko ekitaldi honen helburua, bazkaleku edo larreak kontserbatzeko zenbait jardunbideren eragina balioestearen emaitzak transferitzea da, Agroekosistemen Osasun Txartelen metodologia erabiliz; <em>SOILMONTANA: Agroekosistemen Osasun Txartelak<\/em> proiektuaren testuinguruan garatu dira txartelak, zentroak ere hartu baitu parte horretan.<\/p>\n<p>Gardentasunaren azken jardunaldia abeltzain, teknikari eta politikariei zuzenduta dago, baita publikoari oro har ere, bioaniztasunaren kontserbazioarekin, eta bereziki mendiko agrosistemekin, interesatuta edo erlazionaturik daudenei.<\/p>\n<p><strong>Otsailaren 6a, ostirala.<\/strong><\/p>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/www.galbaian.com\/uncategorized-eu\/lizentzia-bidezko-teknologiaren-merkaturatzea-gaiari-buruzko-kurtsoa-otsailaren-6an-innobasquen\/?lang=eu\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ikastaroa: &ldquo;Teknologia merkaturatzea lizentzia bidez&rdquo;<\/a><\/strong><\/p>\n<p>Innobasque, Laida, 214, Zamudio (Bizkaia). Ordutegia: 09:00 &ndash; 17:30.<\/p>\n<p>&ldquo;Teknologia merkaturatzea lizentzia bidez&rdquo; ikastaroak jabetza industrial eta intelektualaren eta horren lizentziamenduaren ikuspegi orokorra eskaintzen du. Jardunaldiak \u2500Licensing Executive Society-k (LES) antolatua, GALBAIANek babestua eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntza duenak\u2500 hizlarien eta entzuleen artean saio elkarreragileetan oinarrituriko programa izango du, gaiari buruzko berariazko aplikazio-adibideekin eta ariketekin osatuta egoteaz gain.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.fundacionlilly.com\/es\/actividades\/premios-fundacion-lilly\/convocatoria-actual-premios-de-investigacion-biomedica.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>Ikerketa Biomediko Prekliniko eta Klinikorako Lilly Fundazioaren sariak-2015<\/strong><\/a><\/p>\n<p>Azken eguna: otsailaren 15a<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.fundacionlilly.com\/es\/actividades\/premios-fundacion-lilly\/convocatoria-actual-premios-de-investigacion-biomedica.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ikerketa Biomediko Prekliniko eta Klinikorako Lilly Fundazioaren 2015eko sarietarako deialdia egin<\/a> da, estatuan Biomedikuntza eta Osasunaren Zientzien garapenean ekarpen esanguratsua egin duten ikertzaileentzat, eta maila zientifiko onartua duen ikerketa-lana egiten dutenentzat.<\/p>\n<p>Kategoria bakoitzeko 40.000 euroz hornituriko sarietarako hautagaiak izaera preklinikoa eta klinikoa duten ikertzaileak izan daitezke, beren jarduera osasun-zentroetan edo\/eta ikerketa-zentro publiko edo pribatuetan egiten dutenak. Hautagaiek Biomedikuntzaren zientzia-eremuko edo Osasunaren zientzietako pertsona edo erakundeek proposatu ahal izango dituzte.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Otsailak berrikuntzari irekiko dizkio ateak. Besteak beste, jardunaldiak, sariak, deialdiak&hellip; izango dira urteko hilabeterik laburrenaren jarduera-programan. Otsailaren 2a, astelehena Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoari buruzko VII. Kazetaritza Saria Azti-Tecnalia, Astondo Bidea, 609. eraikina, Bizkaiko Teknologia Parkea, Elexalde Derio Ordutegia: 13:30 &ndash; 14:00 Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoaren Zabalkundeari ematen zaion VII. Tecnalia Kazetaritza Sariaren irabazleak datorren astelehenean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5414,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13668","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13668","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13668\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5414"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13668"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13668"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13668"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13668"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}