{"id":13689,"date":"2015-02-05T00:00:00","date_gmt":"2015-02-04T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/emakumeen-kopurua-desizoztea-enpresa-kudeaketan\/"},"modified":"2023-11-16T13:18:04","modified_gmt":"2023-11-16T11:18:04","slug":"emakumeen-kopurua-desizoztea-enpresa-kudeaketan","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/emakumeen-kopurua-desizoztea-enpresa-kudeaketan\/","title":{"rendered":"Emakumeen kopurua \u201cdesizoztea\u201d enpresa-kudeaketan"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>&ldquo;Berdintasun-programak ezin dira hilabeteko programa bihurtu. Enpresen negozio-ereduaren parte izan behar dute&#8221;. &ldquo;Ezinezkoa da erakunde baten errendimendurik handiena lortzea bere langile guztiek ez badute lanbide-gaitasun edo ahalmen profesionala garatzea lortzeko aukerarik&rdquo;, horiek izan ziren Unilever multinazionalak Erresuma Batuan duen zuzendari nagusiak, Paul Polman-ek, <a href=\"https:\/\/www.weforum.org\/news\/leaders-urge-action-gender-parity-2015\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;Pobrezia murriztea berdintasunaren bidez&rdquo;<\/a> mintegian esandako hitzak; mintegi hori Davosen Munduko Ekonomia Foroaren jarduera-programan kokatu zen; aurten, bere 45. edizioan, urteko bilera urtarrilaren 21 eta 25 artean izan zen Suitzako hirian.<\/p>\n<p>Hitz horiek egin berri den lan baten ildo beretik doaz: <a href=\"https:\/\/www.ilo.org\/wcmsp5\/groups\/public\/---dgreports\/---dcomm\/---publ\/documents\/publication\/wcms_335674.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;Emakumea enpresa-kudeaketan: Indar hartzen&rdquo;<\/a> izenaz lan hori LANE-Lanaren Nazioarteko Erakundeko Enplegatzaileentzako Jarduera Bulegoak (ACT\/EMP) eman du argitara, eta oraindik emakumeek dituzten oztopoak nabarmentzeaz gain, genero-aniztasunak negozioetarako dituen onurak ere agerian utzi ditu.<\/p>\n<p>Azterlanak azpimarratzen du emakumeak lan-merkatuan duen presentziak gero eta garrantzi handiagoa duela ekonomiaren hazkunde eta garapenerako, munduko okupazioaren %40 baita, bai estatu-mailan eta bai enpresa-arloan. Nahiz eta bildutako datuek enpresaburu diren emakumeen gehikuntza handia nabarmendu, azken bi hamarkadetan zuzendaritza-karguetan eta zuzendaritza-batzordeetan emakumeen presentziaren aurrerapena &#8220;izoztutzat&#8221; jotzen dute adituek, eta uste dute, neurriak hartzen ez badira behintzat, enpresa-gailurrean parekotasuna lortzea 100-200 urte artean kosta daitekeela martxa honetan.<\/p>\n<p>Herrialde batzuetan, Norvegian adibidez, desizozte hori bizkortzeko zuzendaritza-batzordeetan emakumezkoen nahitaezko kupoak legez ezartzea erabaki dute. Estatu hartan munduan erreferentziazko proportzioa dago administrazio-kontseiluetan emakume zuzendariei dagokienez, %13,3 baitira. Gaur egun Europako Batasuna kopuru horiek kide guztiengana zabaltzea pentsatzen ari da. Beste herrialde batzuek, besteak beste Arabiar Golkoan daudenek eta Saudi Arabiak, neurriak hartu dituzte zuzendaritza-karguetan emakume gehiago egon dadin, adibidez, aniztasunari buruzko eskakizunak sartzea genero gaietan eta enpresa-gobernantzako kodeen arabera informazioa aurkeztea. Halaber, Ekialde Ertain, Ipar Afrika eta Hego Asiako eskualdeetan, emakumeak hezkuntzan eta ekonomian parte har dezan ekinbideak bultzatzen ari dira, honela sustatzeko enpresa-erantzukizunetan sartzea, baina familia-erantzukizunak errespetatzeko baldintzarekin betiere.<\/p>\n<p><strong>5% baino gutxiago<\/strong><\/p>\n<p>Aurrerapenak gorabehera, txostenak nabarmendu du korporazio global handienetan zuzendari betearazleen %5 baino gutxiago direla emakumezkoak (ELGA\/OCDEko kide diren herrialdeetako enpresetan). Europan kopurua %2,8koa da (2012), eta rankinean Txina da buru %5,6rekin. Bestalde, emakumezko enpresaburu eta administratzaileek kudeatzen dituzte konpainia independente edo besteren konturako konpainien %30, mikroenpresa eta enpresa txikietatik ertain eta handietaraino, baina mikroenpresa eta enpresa txikietan kontzentratuta, batez ere.<\/p>\n<p>Esan behar da, azterketaren arabera, emakumeak, zuzendari nagusi edo zuzendaritza-batzordeetako kide gisa, kargurik gorenetara iristea sustatzen duten enpresak izaten direla ikerketan, berrikuntzan eta teknologian nabarmen inbertitzen dutenak ere.<\/p>\n<p>Zuzendaritza-batzordeetan emakumeek duten presentziari dagokionez, 44 herrialdetatik lautan bakarrik (Finlandian, Norvegian, Suedian eta Erresuma Batuan) zuten emakumezko profesionalek %20koa baino presentzia handiagoa.<\/p>\n<p>LANE\/OITk gomendioak egin dizkie enpresei emakumezko profesionalak jar ditzaten gerentzia-postu gorenetan, honela lagunduz gaur egun dauden kristalezko sabaiak eta paretak apurtzen: amatasuna babesteko estaldura; kultura-hesiak gainditzeko eta sexu-jazarpenaren aurka borrokatzeko pentsamolde-aldaketa; zuzendaritza-karguetan emakumeen presentziari buruzko sentsibilizazio-kanpainak eta estereotipoen aurkako borroka; gerente-karguetan dauden emakumeak funtsezkoak eta estrategikoak diren karguetarako izendatzea, ez bakarrik Giza Baliabideen, finantzen, kudeaketa edo komunikazioaren eremuetan, batez ere lanpostu horietan baitaude gaur egun; karrerak formulatu eta planifikatzea; berdintasunari buruzko barne-politikak, eta emakume enpresaburuek aurkitzen dituzten oztopoei aurre egiteko politikak sustatzea (kreditu-zerbitzua lortzea, baliabideak, enpresa-garapenerako zerbitzuak, prestakuntza&#8230;, beste neurri batzuen artean).<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&ldquo;Berdintasun-programak ezin dira hilabeteko programa bihurtu. Enpresen negozio-ereduaren parte izan behar dute&#8221;. &ldquo;Ezinezkoa da erakunde baten errendimendurik handiena lortzea bere langile guztiek ez badute lanbide-gaitasun edo ahalmen profesionala garatzea lortzeko aukerarik&rdquo;, horiek izan ziren Unilever multinazionalak Erresuma Batuan duen zuzendari nagusiak, Paul Polman-ek, &ldquo;Pobrezia murriztea berdintasunaren bidez&rdquo; mintegian esandako hitzak; mintegi hori Davosen Munduko Ekonomia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5435,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13689","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13689","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13689\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5435"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13689"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13689"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13689"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13689"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}