{"id":13735,"date":"2015-02-19T00:00:00","date_gmt":"2015-02-18T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/elkarlaneko-zuzenbidea-akordioan-oinarrituriko-justiziarantz\/"},"modified":"2023-11-16T13:18:20","modified_gmt":"2023-11-16T11:18:20","slug":"elkarlaneko-zuzenbidea-akordioan-oinarrituriko-justiziarantz","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/elkarlaneko-zuzenbidea-akordioan-oinarrituriko-justiziarantz\/","title":{"rendered":"Elkarlaneko zuzenbidea: akordioan oinarrituriko justiziarantz"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Beren desadostasunak erabakitzeko auzitegietara jotzen duten pertsona, profesional edo familiarren arteko harremanak berreraikitzea prozesu traumatiko bihur daiteke, egungo sistema judizial konplexuaren ondorioz. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE\/OCDE) arabera, bere kideen artean Espainia hirugarren tokian dago gatazka kopuruari dagokionez; kasuen %67 sistema judizialean amaitzen dira eta %33k lege-bidea saihesten dute aurrez aldeen artean akordioa lortuta.<\/p>\n<p>&nbsp;&ldquo;Elkarlaneko zuzenbidea gatazkak konpontzeko metodo alternatibo bat da, berritzailea eta adiskidetsua; defentsa juridikoa eta justizia ulertzeko era berria da, printzipio eta balio batzuetatik abiatuta&#8221; esaten du post honetan Gotzon Bernaolak, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzian Gizarte Berrikuntza Programen zuzendariak. &nbsp;Elkarrizketa, lankidetza eta elkar ulertzea dira bere ezaugarri edo berezitasunak, aldeen arteko adostasuna sustatzen dutenak.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.derechocolaborativo.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskadi<\/a>ko Elkarlaneko Zuzenbidearen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren eta <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=177\">Innobasque<\/a>ko Gizarte Berrikuntza arloaren babesarekin, Euskadin elkarlaneko zuzenbidearen inplementazioa sustatzen du. Gizarte-ekinbide aitzindaria da, 20 urte baino gehiagoz garatu dena, adibidez, Amerikako Estatu Batuetan, eta Euskadin adostasun zabala duena eremu politikoan, Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren babes esplizituarekin.<\/p>\n<p><span ><strong>Profesional berriak<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Konfrontazio-justiziatik akordioaren justiziara igarotzea errazteko metodologia-aldaketak berekin dakar ez bakarrik pentsaera-aldaketa gizartean, baita lanbide-profil berri bat ere. Elkartean dagoeneko 105 kide baino gehiago dira, eta ikastaro bereziak antolatu dira munduan erreferente den <a href=\"https:\/\/www.collaborativepractice.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">International Academy of Collaborative Professionals (IACP<\/a>) erakundeko profesional ospetsuekin. Erakunde hau guztiz osatzen dute hainbat gaitako eta estatubatuar nazionalitatea duten adituen panelek, eta joan zen abendutik <em>Standars Committe<\/em>koa da Ana Armesto, bilbotar abokatua, Gatazkak Konpontzeko sistema alternatiboen aldekoa eta horien dibulgatzailea.<\/p>\n<p>Zabalkunde- eta sentsibilizazio-lana aldaketaren funtsezko zutabea da. Talde sustatzaileak hainbat saio koordinatzen ditu, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Abokatuen Elkargoekin, baita Madrilgo Abokatuen Elkargoarekin, lankidetzan.&nbsp; Dinamika honen barruan kokatzen da <a href=\"https:\/\/www.derechocolaborativo.es\/eventos\/el-experto-en-la-resolucion-de-conflictos\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;El experto en la resoluci&oacute;n de conflictos&rdquo;<\/a> (Aditua gatazka-konponketan), abokatutza eta zuzenbidearen eremuko pertsona askoren parte-hartzea izango duen ekitaldia; datorren otsailaren 26an arratsaldeko 18:00etatik 19:30era Bilboko Domine hotelean izango da; Forestpartners-ek antolatu du, eta Euskadiko Elkarlaneko Zuzenbide Elkartuaren eta Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren laguntza du.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Beren desadostasunak erabakitzeko auzitegietara jotzen duten pertsona, profesional edo familiarren arteko harremanak berreraikitzea prozesu traumatiko bihur daiteke, egungo sistema judizial konplexuaren ondorioz. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen (ELGE\/OCDE) arabera, bere kideen artean Espainia hirugarren tokian dago gatazka kopuruari dagokionez; kasuen %67 sistema judizialean amaitzen dira eta %33k lege-bidea saihesten dute aurrez aldeen artean akordioa lortuta. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5482,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13735","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13735","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13735\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5482"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13735"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13735"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13735"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13735"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}