{"id":13950,"date":"2015-04-27T00:00:00","date_gmt":"2015-04-26T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/haz-daiteke-dirurik-gabe-monetizatu-gabeko-ekonomia-aurkezten-dugu\/"},"modified":"2023-11-16T13:19:44","modified_gmt":"2023-11-16T11:19:44","slug":"haz-daiteke-dirurik-gabe-monetizatu-gabeko-ekonomia-aurkezten-dugu","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/haz-daiteke-dirurik-gabe-monetizatu-gabeko-ekonomia-aurkezten-dugu\/","title":{"rendered":"Haz daiteke dirurik gabe? Monetizatu gabeko ekonomia aurkezten dugu"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Monetizatu gabeko ekonomia-sistema bat garatzea, <strong>hazkunde iraunkorrago, burutsuago eta inklusiboagoaz<\/strong> hiriei on egiteaz gain, behar gehien duten pertsonen <strong>bizi-kalitatea<\/strong> hobetuko duena: horixe da <a href=\"https:\/\/www.crossproject.eu\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CROSS proiektuaren<\/a> helburu garrantzitsuena, Europar Batasunak kofinantzaturiko ekinbidea, bertan parte hartzen duelarik&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Tecnalia<\/a> korporazio teknologikoak ere.<\/p>\n<p>CROSS plataforma digitala estu loturik dago <strong>borondatezko lanarekin<\/strong>, lokarri izanik, besteak beste, herri-administrazio, gizarte-erakunde eta erabiltzaileen beren artean. Gainera, pertsonen sinergien, transakzioen eta truke ez-monetarioen artean sorturiko balio ekonomikoaren neurgailu gisa dihardu.<\/p>\n<p><iframe  src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/mzyilE6Qj70\" width=\"425\" height=\"350\"><\/iframe><\/p>\n<p>Ekosistema berritzaile hau <strong>lau arlo nagusitan<\/strong> lan egiteko pentsatuta dago, arazoei pentsamolde berri batez aurre egiteko filosofiarekin:<\/p>\n<ul>\n<li><span >Pertsona nagusiak zaintzeko zerbitzuak.<\/span><\/li>\n<li><span >Behartsuak eta etorkinak gizarteratzea.<\/span><\/li>\n<li><span >Eskola uzteko arriskuan dauden gazteei laguntzea eta kultura sustatzea<\/span><\/li>\n<li><span >Ezgaituentzako laguntza<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Lankidetza edo elkarlana<\/strong><\/p>\n<p>CROSSeko parte aktibo diren taldeek &ndash;informatikariek, borondatezko langileen erakundeek eta herri-administrazioek&ndash; <strong>elkarlana<\/strong> egiten dute, beren <strong>trebetasun <\/strong>eta<strong> esperientzien<\/strong> bidez, komunikazioa eta <strong>trukea<\/strong> errazteko tresna garatzeko, erakundeen barruan parte-hartzea pizteko eta sektorean duten <strong>esperientzia<\/strong> emateko, baita pertsona eta elkarteek, borondatezko lanaren truke, hiriko zerbitzu publikoen onura izango dutela bermatzeko ere.<\/p>\n<p>Egitasmo honek 230.000 erabiltzaile bildu nahi ditu 2016an. Horretarako lau proiektu pilotu garatuko dira hiri esanguratsuetan: Erroma, Turin, Manchester eta Sevillan. Sevilla hiriburuak duela gutxi aurkeztu du jarduera ez monetarioak <a href=\"https:\/\/crossproject.eu\/es\/noticias-y-eventos\/call-for-app-2015--cross-nodo-sevilla\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">kudeatzeko web plataforma<\/a>&nbsp;garatzeko lizitazioa.<\/p>\n<p>Lau hiri pilotuek markatzen dute pausoa erakusteko, garai zailetan ere, posible dela monetarioa ez den ekonomia-sistema integratzaile bat martxan jartzea, gizartearen ekonomia, gizarte eta kulturaren garapenean laguntzeko.<\/p>\n<p>Jes&uacute;s de la Quintanak, Tecnaliako Hiri Konponbidetan sortzen ari diren Ekinbideen liderrak, <a href=\"https:\/\/www.innobasque.eus\/home.aspx?tabid=20&amp;idNoticia=5844&amp;mostrar=P\">Innobasqueren Astearteak<\/a>&nbsp;programako saio batean azaldu zuen zertan datzan proiektu hau:<\/p>\n<p><iframe  src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/6vnmiABpDyo\" width=\"425\" height=\"350\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Monetizatu gabeko ekonomia-sistema bat garatzea, hazkunde iraunkorrago, burutsuago eta inklusiboagoaz hiriei on egiteaz gain, behar gehien duten pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duena: horixe da CROSS proiektuaren helburu garrantzitsuena, Europar Batasunak kofinantzaturiko ekinbidea, bertan parte hartzen duelarik&nbsp;Tecnalia korporazio teknologikoak ere. CROSS plataforma digitala estu loturik dago borondatezko lanarekin, lokarri izanik, besteak beste, herri-administrazio, gizarte-erakunde eta erabiltzaileen beren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13950","noticias","type-noticias","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13950","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13950\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13950"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13950"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13950"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13950"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}