{"id":13986,"date":"2015-05-11T00:00:00","date_gmt":"2015-05-10T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/langileak-inplikatzea-beren-lanbide-patuaren-lidergoan-enkarterri-bultzatzen\/"},"modified":"2023-11-16T13:19:57","modified_gmt":"2023-11-16T11:19:57","slug":"langileak-inplikatzea-beren-lanbide-patuaren-lidergoan-enkarterri-bultzatzen","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/langileak-inplikatzea-beren-lanbide-patuaren-lidergoan-enkarterri-bultzatzen\/","title":{"rendered":"Langileak inplikatzea beren lanbide-patuaren lidergoan: &ldquo;Enkarterri bultzatzen&rdquo;"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Langabeziari aurre egiteko <strong>pentsamoldea<\/strong> aldatzeko langileen inplikazioa lortzea beren lanbide-patuaren lidergoan: hori da <a href=\"https:\/\/grupo.urbegi.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Urbegi<\/a> Taldeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailak bultzaturiko&nbsp;<strong>&ldquo;Enkarterri Bultzatzen&rdquo; <\/strong>proiektuaren helburuetako bat, eta hori eskualdean enplegu arloan aldaketa positiboa lortu ahal izateko.<\/p>\n<p>Sei proiektu garatuko dira produkzio- eta industria-eremuan, enpresa bakoitzean zuzeneko 5 enplegu sortzeko ahalmenarekin. Proiektu bakoitzak eskualdean espiritu ekintzailea duten pertsonentzako <strong>babesa<\/strong> jasoko du enpresa-proiektuen <strong>sortze- eta sendotze<\/strong>-prozesuan; etengabeko <strong>prestakuntza eta laguntza<\/strong> eta aditu eta konpainien <strong>lankidetza<\/strong> merkatu, produktu eta zerbitzuen ezagutza-arloetan, baita ekonomia- eta finantzaketa-kudeaketari dagokionez ere.<\/p>\n<p>Ekinbidearen lehen fasea maiatzaren 18an hasiko da 15 ekintzaile potentzialekin harremanetan jarrita, eta hori &#8220;<strong>Enkarterri Bultzatzen&rdquo;<\/strong> eskualdeko udalerrietan aurkeztu eta proposamenak jaso ondoren izango da.<\/p>\n<p>Urbegi Fundazioko presidentea, <a href=\"https:\/\/www.linkedin.com\/pub\/javier-larra%C3%B1aga-aretxederra\/63\/110\/609\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Javier Larra&ntilde;aga<\/a>, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituztenak orientatzen, prestatzen eta lan-munduan txertatzen ari da lanean 2010. urtetik, eta sakon azalduko du <strong>&ldquo;Enkarterri Bultzatzen&rdquo; <\/strong>proiektua<strong>.<\/strong>&nbsp;<\/p>\n<p><strong>Zein dira ekinbidearen helburua, iraupena eta ardatz nagusiak?<\/strong><\/p>\n<p>Helburua 6 industria-enpresa berri eratzea da, lehenengo egunetik gutxienez 5 pertsonari lana emango dietenak, eta enplegu berriak sortzeko gaitasuna dutenak. Proiektuak hainbat fase ditu: lehenengoa, oinarrizko enpresa-prestakuntza, 8 astekoa; bigarren fasea, etorkizuneko enpresa bihur daitezkeen industria-prozesuen azterketa zehaztua; eta hirugarrena, enpresen eraketarekin hasiko da: Urbegiren parte-hartze minoritarioa izango du, eta lehenengo lan-hilabeteetan koordinazioa ere egingo du. Urbegiren parte-hartzeak proiektu hauetan 2 edo 3 urteko denbora-horizontea du, enpresa gisa sendotzen hasten direnean aukera izateko langileek enpresaren %100 jabetzan hartzeko.<\/p>\n<p><strong>Nola eragingo du ekinbide honek Enkarterrietako eskualdean?<\/strong><\/p>\n<p>Espiritu ekintzailea suspertzeko balio izatea espero dugu, duela hamarkada batzuk gure udalerrietan nabaria zen espiritua; adibidez Balmaseda 50 altzari-lantegi baino gehiago izatera iritsi zen.<\/p>\n<p><strong>Ekinbide hau zergatik dago batez ere industria-arlora zuzenduta?<\/strong><\/p>\n<p>Enkarterrietako industria Kadagua&nbsp; ardatzeko enpresa handietan oinarriturik zegoen, eta, hainbat arrazoi medio, ia desagertu dira horiek. Batzuetan, erabakitze-gunea eskualdetik urrundu zelako. Industria-arloa garatzea bilatzen dugu, gure eskualdeko herriak &ldquo;lotoki&rdquo; huts bihurtu ez daitezen eta tokian tokiko enpresa-ehun berria eskain dezaten, egungo ekonomia-jardueraren osagarri izango dena.<\/p>\n<p><strong>&ldquo;Enkarterri Bultzatzen&rdquo; zabaldu ote daiteke Bizkaiko beste alde batzuetara?&nbsp;<\/strong><strong>Eta horrela bada, zergatik?<\/strong><\/p>\n<p>Jakina, ekinbide honen ezaugarri bat da hainbat eskualdetan garatzeko modukoa izatea, ez baita garatzen Enkarterrietan eskualde honen ezaugarri bereziengatik, baizik eta Urbegiren egoitza soziala bertan dagoelako.<\/p>\n<p><strong>Zein dira profesional ekintzaile baten ezaugarri nagusiak?<\/strong><\/p>\n<p>Enkarterrietan gauzatuko dugun ekinbideak, lanbide-profil jakin batean oinarritzea baino gehiago, eskualdeko langabeen profilari erantzun nahi dio; izan ere, langabeziaren %50 baino gehiago 45 urtez gorako jendeak osatzen du eta %60k lehen mailako ikasketak bakarrik ditu. Gure eskualdeko langabeak laneratzea ahalbidetuko duten industria-prozesuak bilatzen ditugu, ez alderantziz.<\/p>\n<p><strong>Zure ikuspegitik, nola indartzen da ekintzailetza gazteen eta profesionalen artean?<\/strong><\/p>\n<p>Uste dut funtsezkoa dela eskualdeko jendeak ikustea nola lortzen duten lehenengo ekintzaileek beren patua aldatzea eta ongi doakiela eurak lider diren enpresetan. Hori ikusita, ondorengo edizioetan askoz gehiago animatuko dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Langabeziari aurre egiteko pentsamoldea aldatzeko langileen inplikazioa lortzea beren lanbide-patuaren lidergoan: hori da Urbegi Taldeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailak bultzaturiko&nbsp;&ldquo;Enkarterri Bultzatzen&rdquo; proiektuaren helburuetako bat, eta hori eskualdean enplegu arloan aldaketa positiboa lortu ahal izateko. Sei proiektu garatuko dira produkzio- eta industria-eremuan, enpresa bakoitzean zuzeneko 5 enplegu sortzeko ahalmenarekin. Proiektu bakoitzak eskualdean espiritu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5752,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-13986","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13986","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/13986\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5752"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=13986"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=13986"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=13986"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=13986"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}