{"id":14014,"date":"2015-05-21T00:00:00","date_gmt":"2015-05-20T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/finantzen-adn-soziala\/"},"modified":"2023-11-16T13:20:07","modified_gmt":"2023-11-16T11:20:07","slug":"finantzen-adn-soziala","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/finantzen-adn-soziala\/","title":{"rendered":"Finantzen ADN soziala"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Banka etikoa bere lekua egiten ari da bezero eta enpresen artean, asko nekaturik baitaude krisiaren hasieratik finantza-mundua zipriztindu duten erakunde batzuen praxi txarraz eta finantza-eskandaluez. Erakunde hauek <a href=\"https:\/\/www.eldiario.es\/economia\/multiplicado-ahorros-captados-comienzo-crisis_0_386712050.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">sei aldiz aurrezki gehiago erakarri dute <\/a>2008tik hona &ndash;1.500 milioi euro 2014an bakarrik&ndash;, eta gaur egun 190.000 bezero inguru dituzte.<\/p>\n<p>Banka etikoaren ADNa ekonomia erreala da, <strong>hiru ekintza-ardatz nagusiren<\/strong> inguruan antolatua: natura, ingurumena eta energia; gizarte- eta lankidetza-ekinbideak; eta kultura eta aisialdi arloa, helburu komun baten aterkipean: gizarte-eragin positiboa bilatzea, arau batzuen barruan, eta hor ez du edozerk balio etekina maximizatu ahal izateko.<\/p>\n<p><strong>Gardentasuna<\/strong>, bezeroak badaki non inbertitzen den erakundearen dirua; <strong>benetako ekonomia,<\/strong> finantza-espekulaziotik urrunduta; eta <strong>gizarte-errentagarritasuna<\/strong>, lankidetza eta garapen positiboa gizartearentzat, eta iraunkortasunarentzat: horra hor bere ezaugarri nagusiak.<\/p>\n<p ><iframe src=\"\/\/player.vimeo.com\/video\/33214888?title=0&amp;byline=0&amp;portrait=0&amp;color=8dc7dc\" width=\"600\" height=\"495\"><\/iframe><\/p>\n<p><strong>Banka etikoa Euskadin<\/strong><\/p>\n<p>Banka etikoa <a title=\"Fiare Banka Etika\" href=\"https:\/\/www.fiarebancaetica.coop\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fiare Banca &Eacute;ticaren<\/a> eskutik finkatu da Euskadin; banku-erakunde hau Banca Popolare Italiana eta Fiare elkartuta sortu zen, azken hau (kreditu-kooperatiba) Euskadin sortua hainbat gizarte- eta erlijio-talderen eskutik 2003an. 2014ko uztailaren 1ean, hasierako lankidetza- eta ordezkaritza-prozesu luze baten ondoren, banku-erakunde bihurtu ziren. 2015eko martxoaren bukaeran, Estatu osorako <a title=\"egoitza soziala\" href=\"https:\/\/www.economiasolidaria.org\/oficina_fiare_en_bilbo_sede_social_del_proyecto\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">egoitza soziala<\/a> ireki zuten Bilboko Alde Zaharrean. &nbsp;<\/p>\n<p>Europan banku etikoaren erreferente den <a title=\"Triodos Bank\" href=\"https:\/\/www.triodos.es\/es\/conozca-triodos-bank\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Triodos Bankek<\/a> ere Bilbon dauka estatu osoan banatuta dituen hogei bulegoetako bat. Estatuan finkatu zenetik banku-fitxa daukanez, ezarpen-prozesu tradizionalagoa garatu du. Triodos ibilaldi handiko eredu etikoa da, 1980an Holandan sortua, nahiz eta bazuen Fundazio bat 1971n. Europako hainbat herrialdetan dago eta, Banca Popolare Italiana-rekin batera, <a href=\"https:\/\/www.gabv.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Global Alliance for banking on values<\/a> aliantzako parte da. &nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/euskadi.oikocredit.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Oikocredit<\/a> 1975ean finkatu zen Herbehereetan Elizen Munduko Kontseiluaren ekinbide baten eskutik. 2004ean sartu zen Euskadin Fiare-ren eskutik. Oikocredit-ek pertsonen, bazkideen eta erakundeen aurrezkiak eduki soziala duten enpresa-proiektuak finantzatzera zuzentzen ditu garapen bidean dauden herrialdeetan, mikrokredituen bidez pobreziaren aurka borrokatzeko eta garapena bultzatzeko.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.coop57.coop\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Coop57<\/a> 1995ean sortu zen Katalunian Bruguera argitaletxeko 57 langileren eskutik, proiektu ekonomiko berriak sustatzeko eginkizunarekin, batez ere kooperatiba-eremuan eta jendea lan-munduan eta gizartean txertatzeko. Coop57 ez da ohiko kreditu-kooperatiba bat, pertsona fisikoek beren aurrezkiak gordailatu bakarrik egin ditzakete, finantzaketa-zerbitzuez baliatu gabe, baina aktiboki parte hartzen dute erakundearen funtzionamendu-erabakietan dagokien lurralde-batzarrean botoaren bidez. Hala ere, pertsona juridikoek bai, funtsak jarri nahiz finantzaketa jaso, biak egin ditzakete.<\/p>\n<p>2005ean sarean hedatzeko prozesuari ekin zion, eta sekzioak ireki zituen Aragoin, Madrilgo Erkidegoan, Andaluzian eta Galizian, eta erakundea ezartzeko prozesuan dago EAEn eta Nafarroan, Asturiasen eta Valentziar Erkidegoan.<\/p>\n<p><strong>Interesik gabeko banka<\/strong><\/p>\n<p><a title=\"Jak Proiektua\" href=\"https:\/\/proyectojak.blogspot.com.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">JAK proiektuak<\/a>, izen berarekin <a title=\"Suedia\" href=\"https:\/\/www.jak.se\/international\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Suediaian<\/a> duen arrakastaren eredua Madrilen kopiatzen saiatzen denak, eta <a href=\"https:\/\/www.casx.cat\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CASX<\/a> Sarean Gizarte Autofinantzaketarako Kooperatibak, Cooperativa Integral Catalana-ren barruan dagoenak,&nbsp; interesik gabeko banku etikozko sistema alternatiboa bultzatzen dute.<\/p>\n<p>Estatu mailan, elkarte eta tamaina txikiagoko <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Anexo:Finanzas_%C3%A9ticas_en_Espa%C3%B1a\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hainbat ekinbideren aukera zabala<\/a> dago, eta finantza etikoen zenbait esperientziaren garapena eta inplementazioa ari dira bultzatzen.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Banka etikoa bere lekua egiten ari da bezero eta enpresen artean, asko nekaturik baitaude krisiaren hasieratik finantza-mundua zipriztindu duten erakunde batzuen praxi txarraz eta finantza-eskandaluez. Erakunde hauek sei aldiz aurrezki gehiago erakarri dute 2008tik hona &ndash;1.500 milioi euro 2014an bakarrik&ndash;, eta gaur egun 190.000 bezero inguru dituzte. Banka etikoaren ADNa ekonomia erreala da, hiru ekintza-ardatz [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":14015,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14014","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14014","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14014\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14015"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14014"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14014"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14014"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14014"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}