{"id":14018,"date":"2015-05-22T00:00:00","date_gmt":"2015-05-21T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/ibilgailu-adimendunak-etorkizunetik-itzultzen-ari-dira\/"},"modified":"2023-11-16T13:20:08","modified_gmt":"2023-11-16T11:20:08","slug":"ibilgailu-adimendunak-etorkizunetik-itzultzen-ari-dira","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/ibilgailu-adimendunak-etorkizunetik-itzultzen-ari-dira\/","title":{"rendered":"Ibilgailu adimendunak etorkizunetik itzultzen ari dira"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Automobil adimendunak, <a href=\"\/es\/article\/451\/y-si-el-piloto-fuera-un-robot-y-si-los-aviones-se-pilotaran-desde-tierra\">lehorretik gidaturiko hegazkinak<\/a>, bakarrik gidatzen diren kamioiak&hellip; Teknologiak aurrera egiten du eta egungo ekonomia-egoerak katalizatzaile gisa balio du berrikuntzarako industria askotan, adibidez mugikortasunean, gaur egun gora egiten ari den eta noski etengabeko garapenean dagoen industrian.<\/p>\n<p><em>Mobility-as-a-Service<\/em> terminoa garraioaren eta logistikaren mundua eraldatzen eta software-industria bihurtzen ari da. Baina zer esan nahi du &ldquo;automobil adimendunak&#8221;? Teknologia berri honek beste aldaketa bat ekar dezake ingurunearekiko eragin-truke edo interakziorako, telefono adimendunekin gertatu zen bezala.<\/p>\n<p><strong>Apple<\/strong> eta <strong>Google<\/strong> erraldoi teknologikoek ere automobilgintzaren industrian sartu nahi dute. Sagarraren konpainia automobil elektrikoan ari da lanean eta geolokalizazio eta mapetan diharduen <em>startup<\/em> bat erosi du, ezaugarri nagusi sistema konbentzionalak baino askoz zehaztasun handiagoko maila eskaintzeko gaitasuna duelarik; Interneteko erraldoia gidaririk gabeko ibilgailuan zentratzen da, eta duela gutxi esan du bere automobilek 11 istripu &#8220;txiki&#8221; bakarrik izan dituztela probaldian, 2,7 milioi kilometro egin dituztelarik.<\/p>\n<p>Googleren proiektuarentzat etapa berria ireki da. Duela gutxi<strong> Googleren Automobil Autonomoaren proiektuaren zuzendariak,<\/strong> <strong>Chris Urmson<\/strong>-ek, elkarrizketa batean Reuters-i azaldu dionaren arabera, konpainia teknologikoa <strong>automobilgile garrantzitsuekin negoziatzen<\/strong> aritu da, horien artean daudelarik, besteak beste, <strong>General Motors, Ford, Toyota, Daimler AG <\/strong>eta<strong> Vollkswagen.&nbsp;<\/strong><\/p>\n<p><strong>Funtzionamendua eta etekina hobetzeko asmoz, sistema bat patentatu du oztopoak detektatzeko, horien izaera kalibratzeko eta, behar izanez gero, horiek saiheste aldera neurriak hartzeko.<\/strong> Algoritmo honek zirkulazio-arauak ere gainditu ahal izango lituzke aldi batez, adibidez, errepidea zeharkatzen ari den behi taldea saihestu eta beren bideari jarraitu ahal izan diezaioten.<\/p>\n<p>Automobilgintzaren iragarpenen arabera, 2020 eta 2030 artean kokatzen da automobil autonomoa. Hala ere, ibilgailu autonomoei buruz <strong>indarrean dagoen legeria<\/strong> ez dago garai berrietara egokituta: herrialde batzuetan baimenduta daude edo aztertzen ari dira, eta beste batzuetan guztiz debekaturik daude.<\/p>\n<p>Baina ez daude automobil autonomoak bakarrik. Ipar Amerikako Nevada estatuak lehen baimena eman du kamioi autonomo bat bide publikoan ibili ahal izateko. <a href=\"https:\/\/www.daimler.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Daimler<\/a> konpainia alemanak&nbsp; sortu du software batek gidaturiko kamioi hau, <a href=\"https:\/\/www.freightlinerinspiration.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Freightliner Inspiration<\/a> gisa izendatua, non gidaria beharturik dagoen autopistatik irteterakoan ibilgailuaren kontrola hartzera, eta <strong>errepide lokaletatik <\/strong>eskuz gidatzera<strong>.<\/strong><\/p>\n<p><iframe src=\"\/\/www.youtube.com\/embed\/HdSRUG4KTPA\" width=\"425\" height=\"350\"><\/iframe><\/p>\n<p>Hala ere, ez dira lehenengoak gurpila asmatzen, zeren eta Australiako Rio Tinto meategietan autogidatzen diren kamioiak erabiltzen baitituzte, langilerik behar ez duten daratuluak, tren automatizatuak&hellip; Etorkizuna geratzeko dator.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Automobil adimendunak, lehorretik gidaturiko hegazkinak, bakarrik gidatzen diren kamioiak&hellip; Teknologiak aurrera egiten du eta egungo ekonomia-egoerak katalizatzaile gisa balio du berrikuntzarako industria askotan, adibidez mugikortasunean, gaur egun gora egiten ari den eta noski etengabeko garapenean dagoen industrian. Mobility-as-a-Service terminoa garraioaren eta logistikaren mundua eraldatzen eta software-industria bihurtzen ari da. Baina zer esan nahi du &ldquo;automobil [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":5791,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14018","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14018","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14018\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/5791"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14018"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14018"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14018"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14018"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}