{"id":14132,"date":"2015-09-04T00:00:00","date_gmt":"2015-09-03T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/exoeskeletoak-urrats-txiki-bat-gizakiarentzat-baina-jauzi-handi-bat-gizateriarentzat\/"},"modified":"2023-11-16T13:20:55","modified_gmt":"2023-11-16T11:20:55","slug":"exoeskeletoak-urrats-txiki-bat-gizakiarentzat-baina-jauzi-handi-bat-gizateriarentzat","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/exoeskeletoak-urrats-txiki-bat-gizakiarentzat-baina-jauzi-handi-bat-gizateriarentzat\/","title":{"rendered":"Exoeskeletoak: urrats txiki bat gizakiarentzat, baina jauzi handi bat gizateriarentzat"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Naturak armaduraz hornitu ditu bizidun asko beren habitat-etan babestu daitezen. Adibidez, koralek, moluskuek eta artropodoek exoeskeletoa dute, estali eta ingurunetik babesten dituena.<\/p>\n<p>Giza adimenak ere gizabanakoen bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du. Bilakaera honek ahalbidetu du gaur egun <strong><span >exoeskeleto<\/span> <\/strong>robotikoak erabili ahal izatea, gorputzari itsatsiak, jendearen mugitzeko eta kargatzeko gaitasuna hobetu eta areagotzen dutenak.<\/p>\n<p>Tokion, <span >Hanedako aireportuan<\/span>, ekipajea garraiatzeko arduradun guztiek <strong><span >exoeskeletoa<\/span> <\/strong> erabiltzen dute, abiadura jakin batean pakete astunen karga jasateko bereziki diseinatua. Baina ez dira bakarrak, <span >Sumitomo Mitsui banku-korporazioak<\/span> 8 exoeskeleto alokatu ditu diru pila handiak, eskudirutan, leku batetik bestera mugitzeko zereginean enplegatu zaharrenei laguntzeko.<\/p>\n<p>Konpainia asko ari dira exoeskeletoen fabrikazioan lanean. Panasonic-en, sorbaldan finkatzen den <strong>sei kilo<\/strong>ko jantziak erabiltzailearen karga-gaitasuna 15 kilo inguru gehitzen du; Audi automobilgintzako erraldoi alemana Noonee izeneko enpresa baten gailu eramangarria ari da probatzen, eta horrek <strong>euskarri<\/strong> <strong>lunbarra<\/strong> ematen die makurtzeko mugimendua sarri errepikatu behar duten langileei.<\/p>\n<p>Hala ere, exoeskeletoak ez dira bakarrik langileei pisu astunak jasotzen laguntzeko, baita ere lagungarriak izango dira osasunaren eta gizarte-ongizatearen eremuan.<\/p>\n<p>Joan zen uztailean aurkeztu zen <strong>ReWalk-<\/strong>en azken bertsioa, <strong>orno-muineko lesioak<\/strong> dituztenentzako exoeskeletorik aurreratuena oraingoz. Amig Goffer israeldar medikuak sortua da, eta 1997tik proiektu honetan lanean aritu da, zirkulazioko istripu batek gurpildun aulkian utzi zuenetik.<\/p>\n<p><iframe src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/2Xd27c-pz4Y\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p>Ez daukagu hain urrutira joan beharrik ezaugarri hauek dituen gailu mekaniko bat bilatzeko. Espainian, Elena Garc&iacute;ak, CSICeko ikertzaile eta <strong><span >Marsi Bionics<\/span><\/strong>-en bazkide sortzaileak, haur tetraplegikoentzat munduan dagoen lehen exoeskeletoa garatu zuen. Duela bi urte, prototipoak kontzeptu-proba igaro zuen 9 urteko neskatila tetraplegiko batekin.<\/p>\n<p>Exoeskeletoak produktu medikoak dira eta, beraz, produktu hauei dagozkien segurtasun, arrisku eta bateragarritasun elektromagnetikoko araudia bete behar dute. Horregatik, <span >Marsi Bionics<\/span>-en <strong>martxako exoeskeleto bionikoak<\/strong> finantzaketa bilatzen du crowdfunding kanpainaren bidez. Dagoeneko lortu dituzte <strong>200.000&euro;<\/strong>, eta 300.000 lortu nahi dituzte gailua ziurtatu eta merkaturatzen hasi ahal izateko.<\/p>\n<p>Has gaitezen, beraz, etorkizuneko bizimodua irudikatzen, hemen dago-eta.<\/p>\n<p><iframe src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/_8VhW9JIwUk\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Naturak armaduraz hornitu ditu bizidun asko beren habitat-etan babestu daitezen. Adibidez, koralek, moluskuek eta artropodoek exoeskeletoa dute, estali eta ingurunetik babesten dituena. Giza adimenak ere gizabanakoen bizi-kalitatea hobetzea bilatzen du. Bilakaera honek ahalbidetu du gaur egun exoeskeleto robotikoak erabili ahal izatea, gorputzari itsatsiak, jendearen mugitzeko eta kargatzeko gaitasuna hobetu eta areagotzen dutenak. Tokion, Hanedako aireportuan, [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14132","noticias","type-noticias","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14132","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14132\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14132"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14132"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14132"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14132"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}