{"id":14149,"date":"2015-09-25T00:00:00","date_gmt":"2015-09-24T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/inaki-goenaga-zentro-teknologikoen-fundazioen-azken-agurra\/"},"modified":"2023-11-16T13:21:02","modified_gmt":"2023-11-16T11:21:02","slug":"inaki-goenaga-zentro-teknologikoen-fundazioen-azken-agurra","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/inaki-goenaga-zentro-teknologikoen-fundazioen-azken-agurra\/","title":{"rendered":"I&ntilde;aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioen azken agurra"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Gaur arratsaldean, ehunen bat pertsona elkartu dira Bilbon I&ntilde;aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioaren 20. urteurrena ospatzeko eta, honela, amaiera emateko 2 hamarkadatan egindako lanari: zientzia- eta teknologia-prestakuntzarako 2.481 beka sortu eta kudeatu ditu Euskadiko gazte ikertzaileentzat. &ldquo;Fundazioaren espiritua bizirik mantenduko da bera osatu duten pertsona guztien konpromisoaren bidez&rdquo;, adierazi du Alex Bengoak, erakundeko presidenteak. Ekitaldiari hasiera Estibaliz Hern&aacute;ez-ek eman dio, <strong>Eusko Jaurlaritza<\/strong>ko Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordeak; honek &ldquo;ikertzaileek gure herrialdearentzat duten garrantzi kritikoa&#8221; nabarmendu du, zeren eta &ldquo;Euskadik ikertzaileak behar ditu, euskal berrikuntzaren protagonista bereziak, bere oinarri direnak. Gure lehiakortasunerako ezagutza handiagoa sartu behar dugu geure ekoizpen-prozesuetan&rdquo;. Bengoa eta Hern&aacute;ez-ez gain, azken agurreko ekitaldian izan dira Juan Manuel Pagalday, <strong>Ikerlan IK4<\/strong>-ko Ikerketa-arduraduna; Jon San Sebastian<strong>, <\/strong>talentua erakarri eta kudeatzen aditua; Marta Acilu, <strong>Noray Bio Taldearen <\/strong>sortzailea eta lehendakariordea; eta Raquel Fern&aacute;ndez del R&iacute;o, <em>Marie Curie<\/em> ikertzailea <strong>Birmingham-eko Unibertsitatean<\/strong>. Azkeneko bi hauek ikerketa-beka hauen onuradun ohi gisa egon dira bertan, gero beraien bide profesionala ikerketa aplikatuaren mundurantz zuzendu zelarik, enpresara kasu batean eta ikerketa akademikora bestean.<\/p>\n<p>Ekitaldia, <em>Ikertzaileen Gauaren<\/em> esparruan kokatua (eta hau Europar Batasun osoan egiten da profesional hauen lana aitortzeko), baliagarria izan da Fundaziotik igarotako ia <strong>2.500 bekadunen<\/strong> figura balioesteko, baita <strong>Patronatua<\/strong> ere (IK4 Research Alliance, IK4 Tekniker, Tecnalia Fundazioa, Euskal Herriko Industria Ingeniarien Kontseilua, eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia), eta azkenik <strong>Giza Baliabideetako arduradunak<\/strong>, lizentziadun berriak zentro teknologikoetara sartzeko orduan talentu hori kudeatu dutenak. I&ntilde;aki Goenaga, Fundazioari izena ematen diona, ere omendu dute, Eusko Jaurlaritzak 80ko urteetan Euskadin babesturiko lehenengo zentro teknologikoetan egindako aitzindari-lanagatik.<\/p>\n<p>Urtean 2 milioi euro inguruko aurrekontuarekin, Fundazioak bere historian 45 milioi euroko aurrekontua kudeatu du, 48 zentro kolaboratzaileko sarea sortu du eta espezializazio, doktoretza eta berrikuntzako beka-programak kudeatu ditu 50 titulaziotan, eskatuena industria-ingeniaritza izanik, eta ondoren Zientzia Fisiko eta Kimikoetako lizentziaturak.<\/p>\n<p>Hastapenean, beka hauen helburua lizentziadun berriak zentro teknologikoetan jakintza-arlo espezifikotan espezializatzea zen, lehenik euskal zentroetan bakarrik eta gero nazioartekoetan ere bai. Geroago, berrikuntza- eta doktoretza-bekak ere eman ziren. Honela, Fundazioaren lanak pixkanaka indartu eta goratu egin du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren maila. Adibidez, Tecnaliako ikertzaileen heren bat (3,6tik 1) I&ntilde;aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioko bekadun izana da. Baita ere, urte hauetan, emakumearen presentzia teknologiaren eremuan gehituz joan da, eta gaur egun bekadunen %45 dira.<\/p>\n<p>Azkeneko agur honek bi hamarkada hauetako balantzea egiteko eta emaitzak <a href=\"https:\/\/www.fundacioncentrostecnologicos.org\/gestor\/recursos\/archivos\/20fig-es-eu.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Memorian<\/a> jasotzeko ere balio izan du; bertaratuen artean banatu den Txosten honetan profesional oso ezagunak agertzen dira, bere garaian bekadun izanak, adibidez, Josu Jon Imaz, Repsol-eko egungo kontseilari ordezkaria; honek eskatu du &ldquo;enpresen konpromisoa estutzea ikertzaileekin. Industriak profil ikertzailea duten pertsona gehiago kontratatu behar lituzke, baita doktore gehiago ere&#8221;, zeren eta hauen ekarpena &#8220;oso onuragarria izaten baita enpresa-kudeaketaren beste alderdi batzuetan&#8221;, esan du. Raquel Fern&aacute;ndez del R&iacute;o-k, Birmingham-eko Unibertsitatean <em>Marie Curie<\/em> ikertzailea denak, gaur egun zirrosia eta gibeleko minbizia aztertzera bideratzen ditu bere ahaleginak; biomarkatzaileak aurkitu nahi ditu, gaixotasun hauen detekzio goiztiarra eta ez inbaditzailea ahalbidetzeko. Marta Aciluk, bestalde, Espainiako lehenengo&nbsp; hamar enpresa bioteknologikoetako bat sortu du: Noray Bio.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur arratsaldean, ehunen bat pertsona elkartu dira Bilbon I&ntilde;aki Goenaga Zentro Teknologikoen Fundazioaren 20. urteurrena ospatzeko eta, honela, amaiera emateko 2 hamarkadatan egindako lanari: zientzia- eta teknologia-prestakuntzarako 2.481 beka sortu eta kudeatu ditu Euskadiko gazte ikertzaileentzat. &ldquo;Fundazioaren espiritua bizirik mantenduko da bera osatu duten pertsona guztien konpromisoaren bidez&rdquo;, adierazi du Alex Bengoak, erakundeko presidenteak. Ekitaldiari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6049,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14149","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14149","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14149\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6049"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14149"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14149"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14149"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14149"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}