{"id":14186,"date":"2015-10-16T00:00:00","date_gmt":"2015-10-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/medellingo-ruta-n-ek-eta-innobasquek-lankidetza-hitzarmena-egin-dute-berrikuntza-proiektuetarako\/"},"modified":"2023-11-16T13:21:18","modified_gmt":"2023-11-16T11:21:18","slug":"medellingo-ruta-n-ek-eta-innobasquek-lankidetza-hitzarmena-egin-dute-berrikuntza-proiektuetarako","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/medellingo-ruta-n-ek-eta-innobasquek-lankidetza-hitzarmena-egin-dute-berrikuntza-proiektuetarako\/","title":{"rendered":"Medellingo Ruta N-ek eta Innobasquek lankidetza-hitzarmena egin dute berrikuntza proiektuetarako"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p><strong>Medellingo Ruta N-k eta Innobasque-<\/strong>Berrikuntzaren Euskal Agentziak <strong>lankidetza-hitzarmena<\/strong> egin dute berrikuntza-politiken inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko, baita kultura berritzailean eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eraginaren neurketan aurrerapenak ere. Dokumentua Juan Camilo Quintero Medinak, Ruta N-ko zuzendari betearazleak, eta Txema Villatek, <strong>Innobasque<\/strong>ko zuzendari nagusiak, izenpetu dute, Antioquia eskualdearen hiriburuko Planetarioan egindako jardunaldi batean hartu dutelarik parte. Bertan, Berrikuntzaren Euskal Sistemaren ibilbidea eta Innobasqueren ekarpena eman dira ezagutzera, berrikuntzaren eragin sozio-ekonomikoa neurtzeko proposamen aurreratua aurkeztu da, eta berrikuntzaren eginkizuna aztertu da garapen eta lehiakortasunaren palanka gisa.<\/p>\n<p><strong>Ruta N<\/strong>-k<strong> Medellingo berrikuntza-ekosistema <\/strong>antolatzen du eta Antioquiaren etorkizuneko garapena gidatzen du berrikuntzaren arloan, bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Helburu horiek bat datoz <strong>Innobasque<\/strong>ren helburuekin, herri-onurako erakunde hau 1.000 gizarte-erakundek baino gehiagok osatzen dutelarik, <strong>Euskadin berrikuntza bultzatzeko<\/strong>. Ruta N-ren ikuspegia da Medellin Latinoamerikan berrikuntzaren erreferente bihurtzea, eta <strong>Innobasque<\/strong>rena Euskadi Europako erreferente bihurtzea berrikuntzan.<\/p>\n<p>Hitzarmen hau izenpetuta, bi erakundeen artean ezagutza edo jakintzaren transferentzia bilatzen da; zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eragina neurtzeko eredu berriak sortzea; eta Euskadiko eta Medellingo zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemetako eragileen interakzio edo elkarreragina erraztea. Zehatzago esanda, hitzarmenak ezartzen du sakon landuko direla:<\/p>\n<ul>\n<li><span >berrikuntza-politikak eta espezializazio-estrategia adimendunak, adib. RIS3;<\/span><\/li>\n<li><span >berrikuntzaren ebaluazioa <em>Indizea<\/em>-Berrikuntzaren indizearen ereduari jarraituz, berrikuntzak enpresa-produktibitatean duen eragina aztertzen duelarik;<\/span><\/li>\n<li><span >kultura berritzailearen ereduak;<\/span><\/li>\n<li><span >gazteen artean zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematikekiko (ingeleseko siglen arabera, STEAM) interesa sustatzea;<\/span><\/li>\n<li><span >berrikuntzaren eskaintza eta eskaera konektatzeko plataformak.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p>2013an, Wall Street Journal-ek eta Citigroup-ek Medellin aukeratu zuten &ldquo;munduko hiririk berritzaileen&rdquo; gisa, mugikortasunaren hobekuntzari esker, CO2 isurketak nabarmen gutxitu eta biztanleak elkar konektatu baitzituen; krimen kopurua asko jaitsi da (bi hamarkadatan %80 murriztu da), kultura-guneak sortu dira eta I+G+b-ren alde eginda argi eta garbi. Honela, Antioquiako hiriburuak birkokatu egin du bere hiri-marka, klaserik behartsuenak&nbsp; ere kontuan izan dituen eraldaketari esker. Horregatik, Elkin Echeverri, Ruta N-ko zientzia, teknologia eta berrikuntzako zuzendaria, Global Innovation Day-ren azken edizioan parte hartzera gonbidatu zuten; hori ekainaren 3an izan zen Bilbon, Innobasquek antolaturiko jardunaldian. Bisita hartan garbi geratu zen Ruta N-ren ahalmena; korporazio hau 2009an Medellingo Alkatetzak sortu zuen, UNE telekomuniazio-operadorearekin eta EPM-Medellingo Enpresa Publikoekin.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Medellingo Ruta N-k eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak lankidetza-hitzarmena egin dute berrikuntza-politiken inguruko ezagutza eta esperientziak partekatzeko, baita kultura berritzailean eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren eraginaren neurketan aurrerapenak ere. Dokumentua Juan Camilo Quintero Medinak, Ruta N-ko zuzendari betearazleak, eta Txema Villatek, Innobasqueko zuzendari nagusiak, izenpetu dute, Antioquia eskualdearen hiriburuko Planetarioan egindako jardunaldi batean hartu dutelarik parte. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6117,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14186","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14186","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14186\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6117"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14186"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14186"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14186"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14186"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}