{"id":14320,"date":"2016-01-19T00:00:00","date_gmt":"2016-01-18T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/5-giltzarri-euskal-ekonomia-ulertzeko-2016an\/"},"modified":"2023-11-16T13:22:08","modified_gmt":"2023-11-16T11:22:08","slug":"5-giltzarri-euskal-ekonomia-ulertzeko-2016an","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/5-giltzarri-euskal-ekonomia-ulertzeko-2016an\/","title":{"rendered":"5 giltzarri euskal ekonomia ulertzeko 2016an"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Egoera Ekonomikoari buruzko txostenak, Confebask-Euskal Enpresaburuen Konfederazioak eginak, &ldquo;hazkunde neurritsua izango duen krisi-ondoko egoera&rdquo; planteatzen du Euskadirentzat 2016. urtean:<\/p>\n<ol>\n<li><span ><strong>Enplegua:<\/strong> Enpleguak hazten jarraituko du, eta langabeziak jaisten, baina 2015ean baino gutxixeago. Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri izango dira, eta langabezia-tasa %13raino jaitsiko da. 2015. urtea %14,5ekin amaitu zen.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Hazkundea:<\/strong> Euskal ekonomiaren %2,6ko hazkundea aurreikusten du Confebaskek. 2015ean bigarren urtez ekonomia eta enplegua suspertu egin dira. Hazkunde horren alde egingo dute petrolioaren prezio apalak, euroaren kotizazio apalak eta finantzaketa-baldintzen hobekuntzak. Hazkunde handiagoa eragotziko dutenak, berriz, Espainiako ekonomiaren dezelerazioa, inbertsio-maila apala Europan, enpleguaren hazkunde txikia eta herri-finantzei jartzen zaizkien kortse edo muga estuak.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Berrikuntza:<\/strong> Funtsezkoak dira apustu hauek: industriaren alde egitea, galdutako ehuna berreskuratzea, lehiakortasuna sendotzea, I+G+b arloan egiten den ahalegina bultzatzea, eta 4.0 industriara igarotzeko jendea prestatzea.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Kontsumoa:<\/strong> Kontsumo pribatuak hazten jarraituko du, baina 2015ean baino gutxiago, eta kontsumo publikoan ere hazkundea apaldu egingo da defizit-helburuak betetzeko.<\/span><\/li>\n<li><span ><strong>Inbertsioa:<\/strong> Hazkundea %2,3raino azeleratuko da, ekipo-ondasunetan egindako inbertsioari esker, aurten %6,5 haziko baita finantzaketa-baldintzen hobekuntzagatik eta arin bada ere hazten ari den eskariari erantzun beharragatik.<\/span><\/li>\n<\/ol>\n<p>Confebaskek aurreratu duenez, <strong>nazioarteko ekonomian<\/strong> hazkundearen azelerazio arina espero da 2016ean, hazkundea %3,5eraino hobetuko duelarik, 2015ean baino lau hamarren gehiago. Estatu Batuek, Europak eta Japoniak arin hobetuko dute beren hazkunde-erritmoa: %2,8, %1,8 eta %1,1, hurrenez hurren. Munduko merkataritza ahul haziko da, iaz baino gehixeago (%3,7, eta iaz %2,6 izan zen).<\/p>\n<p>Txinak bere hazkundea apalduko du, eta hala ere %6,5 haziko da, 2015ean 6,8 hazi zelarik. Indiak hobetu egingo ditu bere datuak, eta %7,4raino haziko da. Bestalde, Errusiak eta Brasilek atzeraldian jarraituko dute, baina maila apalagoan.<\/p>\n<p><strong>Europa<\/strong>rentzat azelerazio arina espero da aurten. Inflazioa 2015ean baino handiagoa izango da, baina oraindik oso txikia, %1 ingurukoa, lehengaien prezio apalengatik. Interes-tasak gutxienekoetan mantenduko dira, Europako Banku Zentralaren diru-politika hedakorragatik.<\/p>\n<p>Azkenik, <strong>Espainia<\/strong> %2,5 haziko da, iaz baino puntu-erdi gutxiago, eta langabezia ere murriztu egingo da eta 1,8 puntu jaitsi; urteko batez bestekoa %20,4koa izango da, tasarik apalena 2010etik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Egoera Ekonomikoari buruzko txostenak, Confebask-Euskal Enpresaburuen Konfederazioak eginak, &ldquo;hazkunde neurritsua izango duen krisi-ondoko egoera&rdquo; planteatzen du Euskadirentzat 2016. urtean: Enplegua: Enpleguak hazten jarraituko du, eta langabeziak jaisten, baina 2015ean baino gutxixeago. Gizarte Segurantzan 18.000 afiliatu berri izango dira, eta langabezia-tasa %13raino jaitsiko da. 2015. urtea %14,5ekin amaitu zen. Hazkundea: Euskal ekonomiaren %2,6ko hazkundea aurreikusten du [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6343,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14320","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14320","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14320\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6343"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14320"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14320"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14320"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14320"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}