{"id":14370,"date":"2016-02-15T00:00:00","date_gmt":"2016-02-14T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/2020ko-industriak-gehien-eskatuko-dituen-2-lanbideak\/"},"modified":"2023-11-16T13:22:28","modified_gmt":"2023-11-16T11:22:28","slug":"2020ko-industriak-gehien-eskatuko-dituen-2-lanbideak","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/2020ko-industriak-gehien-eskatuko-dituen-2-lanbideak\/","title":{"rendered":"2020ko industriak gehien eskatuko dituen 2 lanbideak"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Zein dira hemendik 2020ra etorkizun handieneko bi lanpostuak? Datu-analista eta saltzaile espezialista. Lehenengoak teknologia disruptiboek sorturiko datu-uholdeari zentzua ematen lagunduko die enpresei; bigarrenak, enpresek bezeroei eskaintzen dieten horretan salmenta-indar espezializatuak izateko duten premiari erantzuten dio. Proiekzioa izango duten beste espezialitate batzuk hauek dira: Giza Baliabide mota berriak eta antolaketa-garapenean espezialistak; ingeniaritzako espezialitateak (materialak, biokimikoak, nanoteknologia eta robotika); gobernu- eta erregulazio-harremanetan espezialistak, geoespazioko informazio-sistemetan adituak, eta industria- eta merkataritza-diseinatzaileak. &nbsp;<\/p>\n<p>Munduko Ekonomia Foroak &ldquo;Enpleguaren etorkizuna&rdquo; txostena eman du argitara, munduko 15 ekonomia nagusietan eta 9 industria-arlotan egina, eta 13 milioi enplegatu ordezkatzen dituena (munduko lan-indarraren %65); bertan aztertu du langileei eskaturiko gaitasunek nola eboluzionatuko duten, laugarren industria-iraultzak sortuko duen disrupzio edo hausturari aurre egiteko. Beharrezko gaitasunak ere aztertu ditu lanak.<\/p>\n<p>Hona hemen 2020ko langileei eskatuko zaizkien 10 gaitasun edo trebetasun nagusiak:<\/p>\n<ol>\n<li>Arazo konplexuen ebazpena<\/li>\n<li>Pentsamendu kritikoa<\/li>\n<li>Sormena<\/li>\n<li>&nbsp;Pertsonen kudeaketa<\/li>\n<li>Beste batzuekiko koordinazioa<\/li>\n<li>Adimen emozionala<\/li>\n<li>Burubidea eta erabakitzeko gaitasuna<\/li>\n<li>Zerbitzura bideratzea<\/li>\n<li>Negoziazioa<\/li>\n<li>Ezaguera-malgutasuna<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;Eta hona hemen 2015eko enplegatuenak:<\/p>\n<ol>\n<li>Arazo konplexuen ebazpena<\/li>\n<li>Beste batzuekiko koordinazioa<\/li>\n<li>Pertsonen kudeaketa<\/li>\n<li>Pentsamendu kritikoa<\/li>\n<li>Negoziazioa<\/li>\n<li>Kalitate-kontrola<\/li>\n<li>Zerbitzura bideratzea<\/li>\n<li>Burubidea eta erabakitzeko gaitasuna<\/li>\n<li>Entzute aktiboa<\/li>\n<li>Sormena<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Laugarren Industria Iraultzak aldaketa sakonak eragingo ditu, jendearen trebetasunetan ez ezik, baita negozio-ereduetan ere, adimen artifizialak, nanoteknologiak, 3D inprimaketak, robotikak, genetikak eta bioteknologiak eraginda.<\/p>\n<p>Datozen 5 urteotarako aldaketa hauek 7,1 milioi pertsona kaleratzea ekarriko dute, batez ere behargin lepo-zuriak eta administrazio-lanetan ari direnak. Galera hori konpentsatzeko 2,1 milioi enplegu sortuko dira arlo espezializatuetan, matematika, IKT, arkitektura edo ingeniaritzarekin zerikusia dutenetan.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/images\/articles\/jobs.png\" alt=\"\" title=\"\"><\/p>\n<p>Datu-analisia, Internet mugikorra, Gauzen Interneta eta robotika izango dira enpleguak sortuko dituzten arloak. Hala ere, indar bultzatzaile handienak aldaketa demografikoak eta sozio-ekonomikoak izango dira, adibidez, klase ertain berri bat agertzea eta biztanleria gaztea gorabideko herrialdeetan, eta emakumeek lortu nahi duten botere ekonomikoa. Aldakortasun geopolitikoa da, bestalde, enplegua sortzeko etsairik handiena.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Zein dira hemendik 2020ra etorkizun handieneko bi lanpostuak? Datu-analista eta saltzaile espezialista. Lehenengoak teknologia disruptiboek sorturiko datu-uholdeari zentzua ematen lagunduko die enpresei; bigarrenak, enpresek bezeroei eskaintzen dieten horretan salmenta-indar espezializatuak izateko duten premiari erantzuten dio. Proiekzioa izango duten beste espezialitate batzuk hauek dira: Giza Baliabide mota berriak eta antolaketa-garapenean espezialistak; ingeniaritzako espezialitateak (materialak, biokimikoak, nanoteknologia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6438,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14370","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14370","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14370\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6438"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14370"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14370"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14370"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14370"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}