{"id":14386,"date":"2016-03-03T00:00:00","date_gmt":"2016-03-02T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/hiru-euskal-talde-espainiako-fllra-bidean\/"},"modified":"2023-11-16T13:22:35","modified_gmt":"2023-11-16T11:22:35","slug":"hiru-euskal-talde-espainiako-fllra-bidean","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/hiru-euskal-talde-espainiako-fllra-bidean\/","title":{"rendered":"Hiru euskal talde Espainiako FLLra bidean"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Axular Lizeoa (Donostia, Gipuzkoa), Karmengo Ama ikastetxea (Zornotza, Bizkaia) eta Tecnoclub Elburgo (Elburgo, Araba) taldeak izango dira Euskadiren ordezkariak <a href=\"https:\/\/www.fllgranfinal.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">First Lego League<\/a>&nbsp;lehiaketaren Espainiako finalean, martxoaren 12an Gironan.<\/p>\n<p>FLL nazioarteko lehiaketa da zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko, 9 eta 16 urte arteko ikasleentzat da, erronka global bat jartzen dielarik erantzun berritzaileak emateko. Aurten hondakinen kudeaketa edo &ldquo;Trash Trek&rdquo; izan da erronka. Hiru euskal taldeek garatu dituzten proiektuak <a href=\"\/es\/article\/629\/cual-es-el-mejor-sistema-de-gestion-de-residuos-no-generarlos#.Vs8ehfnhDow\">birziklatzeaz haratago<\/a>&nbsp;doaz, eta ekonomia zirkularrean oinarrituriko irtenbideak asmatu dituzte.<\/p>\n<p>Laranja-azalak, badminton pilota hegalariak eta lurrean itsatsitako txikleak: hiru hondakin horietaz ikertu dute FLL Euskadi taldeek. Hona hemen final handira eramango dituzten hiru proiektuak. Zorte on!<\/p>\n<p><strong>Zer beste erabilera eman diezaiekegu laranja-azalei?<\/strong><\/p>\n<p><strong><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" src=\"\/images\/articles\/Overclock_Axular_1.jpg\" alt=\"\" width=\"341\" height=\"227\" title=\"\"><\/strong><\/p>\n<p>Donostiako <a href=\"https:\/\/twitter.com\/overclockaxular?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Overclock Axular<\/a>&nbsp;taldeak bi produktu egitea planteatzen du olio esentzialen propietateez eta laranja-azalen lurrinaz baliatuta: <em>Nanas<\/em> espartzuak eta lurrin zitrikoa duten barne-zolak kirol-oinetakoetarako, plastiko biodegradagarriz eginak.<\/p>\n<p>Azken prestakuntza-asteetan ekonomia zirkularreko proiektu honetaz iritziak trukatu dituzte zientzialariekin. Adibidez, Xabier Larretxea biokimikan doktorearekin; Xabier Aztiria elikaduran teknikariarekin, eta Mirari Pagola xaboi-ekoizlearekin. Lantaldea saiakuntzak egiten ere ari da. Bere plastiko biodegradagarria egin du laborategian, eta horri esker espartzuaren kostua bi heren merkatu liteke nikelezkoak duen prezioaren aldean.&nbsp; Gainera, TELESONIC enpresaren bidez 3D inprimagailu bat lortu du. Datozen asteetan, EHUko Gipuzkoako campuseko Kimika Fakultatearen laguntzaz, ikusiko dute ea beren plastiko biodegradagarria honelako inprimagailuetan erabil daitekeen edo ez.<\/p>\n<p>FLL Euskadi-ren 7 edizioetan Axular Lizeoa lau alditan igaro da hurrengo fasera. Taldeak <a href=\"https:\/\/www.axular.eu\/mahara\/view\/view.php?id=3510\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">nazioarteko hiru txapelketatan<\/a>&nbsp;ere hartu du parte. Honela, Holanda, Turkia eta Italian izan da, hemen debutatu zutelarik 2012. urtean azken-azken finalean. &ldquo;Urratsez urrats, guztiok aurrerantz&rdquo;, hori da taldearen goiburua, eta erakusten du talde-lana dela beraien estandartea.<\/p>\n<p><strong>Lurrean erantsitako txikleak erabil daitezke belar artifizialeko zelaiak egiteko?<\/strong><\/p>\n<p><strong><img fetchpriority=\"high\" decoding=\"async\" src=\"\/images\/articles\/Overclock_Axular_1.jpg\" alt=\"\" width=\"341\" height=\"227\" title=\"\"><\/strong><\/p>\n<p>Zehatzago esanda, Zornotzako <a href=\"https:\/\/twitter.com\/KARMENGOAMAIKAS?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Karmengo Ama<\/a>&nbsp;taldeko kideek kautxu bihurtzea proposatzen dute, lehorketa natural eta <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Vulcanizaci%C3%B3n\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">bulkanizatuaren<\/a>&nbsp;bidez.Prozedura honekin, txikleak gogortu eta hotzarekiko erresistente bihurtzen dira, eta honela lortzen da futbol-zelaietan belar artifizialaren osagarri gisa erabiltzea.<\/p>\n<p>Lantaldeak aukera ezberdinak aztertu zituen jakiteko zein zen prozesu egokia bere hondakinaren tratamendurako. EHUko Biokimikako Fakultatean, adibidez, <a href=\"https:\/\/es.wikipedia.org\/wiki\/Liofilizaci%C3%B3n\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">liofilizazioa<\/a>&nbsp;zer zen ikasi zuten. Hala ere, bere kostu handiagatik baztertu egin zuten aukera hori. Bridgestone pneumatiko-enpresaren bidez Lea Artibai Ikastetxearekin ere jarri ziren harremanetan. Honela, lantaldeak ikusi zuen proiektua bideragarria zela eta eraldaketa-prozesurik onena bulkanizatua dela.<\/p>\n<p>Erabilitako txikleak belar artifizialeko zelaietarako berrerabiltzeaz gain, ikasleak beste erabilera batzuk ari dira baloratzen, adibidez, zoruko goma gisa haur-parkeetan. Aldi berean, proiektuak sentiberatze-plana planteatzen du herritarrentzat, lurrera botatzen diren txikleen kopurua gutxitzeko helburuarekin.<\/p>\n<p>Karmengo Ama ikastetxea 2009tik ari da parte hartzen FLL Euskadin. Oraingoan hirugarren aldiz hartuko dute parte estatuko finalean. 2012an &#8220;Adineko bat besoetan hartu \/ Apadrina la sabidur&iacute;a&#8221;&nbsp; proiektuarekin zahartzearen erronkari erantzun nahi izan zioten,&nbsp; eta 2014an ciberbulliyng-aren prebentzio-proiektuarekin ikaskuntzaren erronkari eman zion bere irtenbidea. 2013an Paderborn-en (Alemanian) jokatu zen Europako txapelketarako sailkatu zen.<\/p>\n<p><strong>Nola eragotzi badmintoneko pilota (luma-bola) hegalariak zakarrontzian amaitzea?<\/strong><\/p>\n<p><strong><img decoding=\"async\" src=\"\/images\/articles\/Tecnoclub_Elburgo.jpg\" alt=\"\" width=\"334\" height=\"224\" title=\"\"><\/strong><\/p>\n<p>Erronka honi erantzuteko, <a href=\"https:\/\/twitter.com\/elburgofll?lang=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Tecnoclub Elburgo<\/a>&nbsp;arabar taldeak hiru irtenbide proposatzen ditu: luma-bola hegalariak konposta egiteko erabiltzea, erre eta erregai gisa erabiltzea, edo nylonezkoak urtzea pilota hegalari berriak edo arropak egiteko.<\/p>\n<p>Hiru aplikazio hauetara iristeko taldeak informazioa eta <a href=\"https:\/\/elburgofll.blogspot.com.es\/2016\/02\/fundiendo-nylon.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">esperimentuak<\/a>&nbsp;trukatu ditu hainbat aditu eta enpresarekin. Adibidez,&nbsp; Ekaia Eco-gesti&oacute;n-eko Mertxe Miguel-ek luma-bola hauen erabilgarritasuna egiaztatu du konposta egiteko. Honela, luma-bola hauek egitura ematen dutela aurkitu du eta konpostean aireak zirkulatzea ahalbidetzen dutela, osagaiak usteltzea saihestuz. Gainera, taldea konturatu da luma-bolak lehengai ona direla konposta ekoizten duten enpresentzat. &ldquo;Luma-bola hauek urte osoan izatea gauza ona da eskala erdi eta handiko konpostatze-prozesuetan, beti eskura baitago elementu organiko bat konposta egiteko soropilik ez dagoenean&rdquo;, adierazi du Tecnoclub Elburgo-ko trebatzaileak.<\/p>\n<p>CEMA fundazioak eta Portland Vaderrivas enpresak jarraibideak eman dizkiete luma-bola hauek erregai gisa erabiltzeko zementu-fabriketan edo galdaretan. Bestalde, beste bide batzuk aztertzen ari dira: nylonezko luma-bolak <em>in situ<\/em> birziklatzea 3D inprimagailuentzako filamentua lortzeko, edo lumak berrerabili eta arropak egiteko.<\/p>\n<p>Tecnoclub ElBurgo aisialdiko talde bat da, gurasoek gidatua, eta bost ikastetxetako ikasleak biltzen ditu. Lehenengo aldiz sailkatu da Espainiako finalerako. <a href=\"https:\/\/elburgofll.blogspot.com.es\/2016\/01\/ayudanos-participar-y-te-llevamos-la.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Crowdfunding kanpaina<\/a>&nbsp;bat jarri dute martxan banako <em>sponsor<\/em> edo babesleak aurkitzeko. 10&euro; ordainduta, nahi duenak bere izen-abizenak jar ditzake Espainiako FLLn eramango dituzten elastikoetan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Axular Lizeoa (Donostia, Gipuzkoa), Karmengo Ama ikastetxea (Zornotza, Bizkaia) eta Tecnoclub Elburgo (Elburgo, Araba) taldeak izango dira Euskadiren ordezkariak First Lego League&nbsp;lehiaketaren Espainiako finalean, martxoaren 12an Gironan. FLL nazioarteko lehiaketa da zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko, 9 eta 16 urte arteko ikasleentzat da, erronka global bat jartzen dielarik erantzun berritzaileak emateko. Aurten hondakinen kudeaketa edo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":14387,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14386","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14386","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14386\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/14387"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14386"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14386"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14386"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14386"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}