{"id":14436,"date":"2016-04-22T00:00:00","date_gmt":"2016-04-21T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/hezkuntza-inklusiboko-bi-esperientzia-exe-fundazioa-eta-12-nubes\/"},"modified":"2023-11-16T13:22:52","modified_gmt":"2023-11-16T11:22:52","slug":"hezkuntza-inklusiboko-bi-esperientzia-exe-fundazioa-eta-12-nubes","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/hezkuntza-inklusiboko-bi-esperientzia-exe-fundazioa-eta-12-nubes\/","title":{"rendered":"Hezkuntza inklusiboko bi esperientzia: ExE Fundazioa eta &ldquo;12 nubes&rdquo;"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p><em><strong>&ldquo;Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea, eta ikaskuntza iraunkorreko aukerak sustatzea guztiontzat&rdquo;.<\/strong><\/em>&nbsp;Hau Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetako (<a href=\"https:\/\/www.unesco.org\/new\/es\/education\/themes\/leading-the-international-agenda\/education-for-all\/sdg4-education-2030\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ODS<\/a>) bat da, Garapen Iraunkorreko Agenda 2030 osatzen dutenetakoa.&nbsp;<\/p>\n<p>Eskola inklusiboa <strong>funtsezko gai bat da STEAM Hezkuntza beren lehentasunetako bat bihurtu duten herrialdeentzat ere.<\/strong> Adibidez, Erresuma Batuak &ldquo;guztientzako STEM hezkuntzan munduan lider gisa&rdquo; definitzen du <a href=\"https:\/\/www.stem.org.uk\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">National Stem Centre<\/a>. AEBek, beren <a href=\"https:\/\/www.whitehouse.gov\/sites\/default\/files\/microsites\/ostp\/stem_stratplan_2013.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">STEM plan estrategiko federalean,<\/a> eskuarki gutxiegi ordezkatuta dauden ikasle taldeen artean STEM gradudunen kopurua hobetzea daukate helburuen artean. Aldi berean, Teach for America eta Teach First, <a href=\"https:\/\/teachforall.org\/es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Teach For All<\/a> nazioarteko sareko erakundeak AEBetan eta Erresuma Batuan hurrenez hurren, STEM gaietan unibertsitate-gradudunak bilatzen ari dira, beraien programan sartu eta premia handiko eskoletan irakasteko prest daudenak.<\/p>\n<h4 ><strong>Euskadin ere bai<\/strong><\/h4>\n<p><strong><a href=\"https:\/\/programaexe.org\/participa\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ExE Fundazioa<\/a> <\/strong>(Hasi Hezten) <strong>eta <em><a href=\"https:\/\/12nubes.kalezkalevg.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">12 nubes<\/a><\/em>&nbsp;hezkuntza-inklusiorako hurbileko bi esperientzia dira, gizarte-arlotik datozenak, <\/strong>baina elementu bereizgarri batekin: biek bultzatzen eta azaleratzen dute nerabe babesgabeen <a href=\"https:\/\/www.newyorker.com\/science\/maria-konnikova\/the-secret-formula-for-resilience?intcid=mod-most-popular\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">erresilientzia<\/a> gaitasuna. ExE-k talentudun gradudunak prestatzen ditu, eskola arazotsuetan hezitzaile gisa jarduteko; <strong>12 hodei<\/strong>-k, bestalde, arazoak dituzten gazteak proiektu inklusiboetan sartzen ditu, konponbidearen iturri bihurtuz honela.<\/p>\n<p><strong>ExE<\/strong> <strong>Fundazioa <\/strong>Teach For All nazioarteko sarekoa da, eta hurrengo ikasturtean sartuko da Euskadin. Bere metodoa talenturik onenaren bilaketan oinarritzen da beharrik handiena duenarentzat. Unibertsitateko gradudun eta gazte profesionalentzat 2 urteko programa eskaintzen du, eta horrela hezkuntza-lidergoan prestakuntza hartzen dute, eta ingurune babesgabeko ikastetxeetan egonaldiak egiten dituzte. Lortu nahi duen eragina da parte-hartzaileek hezitzaile gisa jardutea eta ikasleei laguntzea beren bizitzak garapen oso eta betera zuzentzen, eta parte-hartzaileak bihur daitezela hezkuntza-ekitatearekin konprometituriko aldaketaren eragile. Datuek erakusten dute arrakasta izaten ari direla maila globalean. Espainian, ExE gazteak hartzen dituzten ikastetxeen %100ek errepikatu nahi du, eta bere <em>alumnus<\/em>-etako batzuek hezkuntza-ekintzailetzako proiektuekin jarraitu dute. Adibidez, Quim Sabri&aacute; da Edpuzzle-ren sortzailea, eta plataforma honek beren ikasgaiak bideo bihurtzea ahalbidetzen die irakasleei. ExE-ko parte-hartzaile zela jarri zuen martxan. Gaur egun plataformak 400.000 bideo ditu eta milioi bat ikaslerengan eragiten du.<\/p>\n<p><strong><em>12 nubes<\/em>&nbsp;<\/strong>hezkuntza-proiektu komunitarioa da, eta bertan Gasteizko Pilar auzoko gazteek hartzen dute parte, inguruko ikastetxeetako irakasle eta ikasleek, eta Arabako hiriburuko enpresa eta gizarte-erakundeek. Sareak erabiltzen dituzte tresna nagusi gisa. Ekinbideak gazteen hausnarketa eta parte-hartzea sustatzen du beraien inguruko bizitzari loturiko gaietan. Neska-mutil horiek eurek aukeratu zituzten <em>Nubes de tiza<\/em> liburuan agertzen diren 12 gaiak; liburua proiektu honen inspiratzailea den J. Manuel Septien irakasleak idatzia da. &nbsp;Blogaren bidez, gai tematikoetako bakoitza hainbat ikuspegitatik lantzen da: jarduerak ikasgelan, arte-sorkuntzaren bidez eta hausnarketa eta laguntzako bideoekin. &nbsp;2. hodeian, adibidez, arrazakeria jorratzen da, eta adituen eta ikasleen hausnarketak agertzen dira gaiaz; halaber, bi rap abesti daude, bertako musikariek eginak, eta ikus-entzunezko materialak ikasgelan lan egiteko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&ldquo;Kalitatezko hezkuntza inklusiboa eta ekitatiboa bermatzea, eta ikaskuntza iraunkorreko aukerak sustatzea guztiontzat&rdquo;.&nbsp;Hau Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetako (ODS) bat da, Garapen Iraunkorreko Agenda 2030 osatzen dutenetakoa.&nbsp; Eskola inklusiboa funtsezko gai bat da STEAM Hezkuntza beren lehentasunetako bat bihurtu duten herrialdeentzat ere. Adibidez, Erresuma Batuak &ldquo;guztientzako STEM hezkuntzan munduan lider gisa&rdquo; definitzen du National Stem [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6606,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14436","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14436","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14436\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6606"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14436"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14436"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14436"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14436"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}