{"id":14500,"date":"2016-05-26T00:00:00","date_gmt":"2016-05-25T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/berrikuntza-agentzia-idealaren-5-ezaugarri\/"},"modified":"2023-11-16T13:23:17","modified_gmt":"2023-11-16T11:23:17","slug":"berrikuntza-agentzia-idealaren-5-ezaugarri","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/berrikuntza-agentzia-idealaren-5-ezaugarri\/","title":{"rendered":"Berrikuntza-agentzia idealaren 5 ezaugarri."},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Berrikuntzako agentzia bat gobernuak sorturiko edo berak kudeaturiko erakunde bat da, finantza-laguntza edo bestelako laguntza ematen diolarik arlo pribatuan berrikuntzak katalizatu edo bultzatzeko. Hori da <a href=\"https:\/\/www.nesta.org.uk\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nesta<\/a> britainiar agentziak ematen duen definizioa; hain zuzen ere, gaur aurkeztu du <a href=\"https:\/\/www.nesta.org.uk\/sites\/default\/files\/how_innovation_agencies_work.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nola funtzionatzen du berrikuntza-agentziak: nazioarteko irakaspenak estrategia nazionalak inspiratu eta informatzeko<\/a> txostena, maiatzaren 24tik gaur arte Londresen egin den <a href=\"https:\/\/www.innovationgrowthlab.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Innovation Growth Lab (IGL)<\/a>&nbsp;delakoaren esparruan. Topaketa honetan lankidetza globala ari dira aztertzen, hainbat hurbilketa garatu eta probatzen dituena berrikuntza, ekintzailetza eta hazkundea sustatzeko.&nbsp;<\/p>\n<p>Txostenak hamar berrikuntza-agentzia nazional aztertu ditu, Singapur, Erresuma Batu, Suitza, Suedia, Estatu Batu, Taiwan, Finlandia, Austria, Txile eta&nbsp; Brasilgoak, eta hortik ondorioztatu ditu berrikuntza-agentzia batek bete behar dituen 5 ezaugarriak:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Ez dago berrikuntza-agentziaren eredu arrakastatsu bat bakarra <\/strong><br \/> Lurralde batzuetako eredu arrakastatsuak beste batzuetan errepikatzeak ez du agentzien arrakasta ziurtatzen, zeren eta gizarte-, ekonomia- eta politika-testuinguruak ezberdinak baitira batean edo bestean. Gainera, erakunde horien aurrekontua eta eginkizuna aldatu egin daiteke; beraz, dagokien ingurunearen heterogeneotasunaren ispilu da ereduetan dagoen aniztasuna.<\/li>\n<li><strong>Berrikuntza-agentziek bete ditzaketen eginkizunak askotarikoak dira<\/strong><br \/> Ez dago eredu bakarra eta, beraz, agentzien misio edo egitekoak ere askotarikoak dira. Azterketak 3 identifikatu ditu eta laugarrena proposatzen du.<\/li>\n<ol>\n<li>Merkatuaren eta sistemaren konpontzaileak: negozio berritzaileak garatzea eragozten duten sistemaren hutsegiteak eta gabeziak konpontzen dituzte eta I+G-n inbertitzen dute, sarri sektore edo teknologia zehatz baten lehentasunik gabe.<\/li>\n<li>Industria-eraikitzaileak: ekonomia eraldatzea edo lehiakortasun ekonomikorako iturri berriak sortzea dute ardatz, zenbait sektore edo teknologia berriren garapenean inbertituz.<\/li>\n<li>Xede baten bideratzaileak: gizarte-erronkak konpontzeko eta lehiakortasun ekonomikorako berrikuntzak eragiten dituzte, sarritan I+G-n inbertsio handieneko arloetan \u2500defentsa, energia, ingurumen edo osasunean\u2500 politikak diseinatzeko arloetan.<\/li>\n<li>Azterlanak laugarren aukera bat proposatzen du: <br \/> Sistemaren optimizatzaileak: lehiakortasun global etengabea ziurtatzeko lan egiten dute, berrikuntza-sistema eraginkorrago eta bideratzaileagoak sortuz, hainbat politikaren esperimentazioaren bidez eta programa-nahasketarekin.<\/li>\n<\/ol>\n<li><strong>Agentziek ez dituzte aldi berean funtzio gehiegi bete behar, baina egokitzeko eta premia eta aukera berriei erantzuteko gai izan behar dute.<\/strong> <br \/> Zaila da agentzien programa-zorroaren helburu eta koherentzien zentzu argia ezartzea. Aldi berean, arrakastatsua denaz epe luzerako ikuspegia izateak ezin du eragotzi berrikuntza-agentzia batek esperimentatzea, berrikuntza-sistemaren premia eta aukera berrien aurrean hurbilketa berriekin eta erantzun lasterrekin.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Agentzien eragina termino kuantitatibo eta kualitatiboetan neurtu behar da<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Berrikuntza-agentzien eragina ulertzea eta egoztea bereziki zaila da, sistema aldakor eta zalantzazkoetan lan egiten baitute, esku-hartze konplexuekin, berez aurreikusi ezinezko emaitzak ekartzen dituztenak. Beraz, eragina neurtzeak kudeaketari, arrisku estrategikoak hartzeko trebetasunari eta bere programak inplementatzeko eskumenei buruzko alderdi kuantitatiboak, baita kualitatiboak ere, sartzea behar du.<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Agentzien helburuek handinahikoak eta errealistak izan behar dute aldi berean<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Agentziek garrantzi handiko eragina izan dezakete. Agentziek mapa politikoan duten eginkizuna ulertzea eta, dauzkaten baliabideekin lor dezaketena kontuan izanda, itxaropen errealista eta handinahikoak ezartzea: hori gobernu batek egin dezakeen gauzarik garrantzitsuenetakoa da, bere berrikuntza-agentziak bere ahalmen guztia garatuko duela ziurtatzeko.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berrikuntzako agentzia bat gobernuak sorturiko edo berak kudeaturiko erakunde bat da, finantza-laguntza edo bestelako laguntza ematen diolarik arlo pribatuan berrikuntzak katalizatu edo bultzatzeko. Hori da Nesta britainiar agentziak ematen duen definizioa; hain zuzen ere, gaur aurkeztu du Nola funtzionatzen du berrikuntza-agentziak: nazioarteko irakaspenak estrategia nazionalak inspiratu eta informatzeko txostena, maiatzaren 24tik gaur arte Londresen egin [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6709,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14500","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14500","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14500\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6709"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14500"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14500"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14500"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14500"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}