{"id":14504,"date":"2016-05-28T00:00:00","date_gmt":"2016-05-27T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/atzera-kontua\/"},"modified":"2023-11-16T13:23:18","modified_gmt":"2023-11-16T11:23:18","slug":"atzera-kontua","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/atzera-kontua\/","title":{"rendered":"Atzera kontua"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>18 egun. <a href=\"\/es\/article\/780\/pistoletazo-de-salida-del-global-innovation-day-2016#.V0hD6fmLTIU\">Hasi<\/a> da atzera kontua berrikuntzaren erdigunerako bidaiari ekiteko: Global Innovation Day 2016. Aurten 4 hitzaldi-panel, 28 tailer, Berrikuntzaren Campus bat, 58 txoko, networking gune bat eta beste gauza asko izango ditu. Hau da zure aukera euskal berrikuntzaren ekitaldirik garrantzitsuenean <a href=\"https:\/\/events.meetabout.es\/GID2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">izena<\/a> emateko. Gainera, beste proposamen batzuk egingo dizkizugu datozen asteetarako:<\/p>\n<p>APIRILAREN 22TIK EKAINAREN 10ERA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.mondragon.edu\/cursos\/es\/tematicas\/diseno-industrial\/especializado-en-patentes-en-el-ambito-de-la-empresa\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENPRESAREN<\/a> EREMUAN PATENTEETAN ESPEZIALIZATZEKO IKASTAROA<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Galbaian<\/p>\n<p>Lekua: Bilboko Merkataritza Ganbera, Errekalde zumardia, 50 &#8211; Bilbo<\/p>\n<p>48 orduko ikastaro honek irizpide garbiak finkatu nahi ditu enpresa-eremuan industria-jabetzari dagokionez; VII. edizio honetan, Espainiako Patente Lege berrian sakonduko da, 2016ko apirilean sartuko delarik indarrean. Ikastaroak ikuspegi bereziki praktikoa du eta jarraibide eta irizpide argiak finkatu nahi ditu enpresa-eremuan jabetza industrial eta intelektualari dagokionez, eta bereziki patenteei dagokienez, horien estrategia, kudeaketa eta errentagarritasuna bezalako alderdiak landuko direlarik. Azken batean, patenteen kultura sortu nahi da enpresa, teknologia-zentro eta unibertsitateetan.<\/p>\n<p>Innobasqueko bazkideek %10eko beherapena izango dute.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;MAIATZAREN 30ERA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.emprendedorxxi.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><em>EmprendedorXXI<\/em><\/a> Sarien hamargarren ediziorako deialdia<\/p>\n<p><em>EmprendedorXXI <\/em>Sariak &#8220;La Caixa&#8221;k bultzatu eta antolaturiko ekinbidea da; Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ere ematen ditu Enisa-ren bidez, eta sarien helburua da sortu berriak diren enpresa berritzaileak, Espainian hazteko ahalmen handiena dutenak, identifikatzea, aitortzea eta horiei lagun egitea.<\/p>\n<p>MAIATZAREN 30ERA ARTE<\/p>\n<p>EKOBERRIKUNTZAN I+G+b PROIEKTUEN DISEINU BIKAINERAKO 2016 LAGUNTZAK<\/p>\n<p>I+G+b-ri Laguntzeko Europako Programetara aurkezteko proiektuen diseinu bikaina bultzatzea da helburua, batez ere, Horizon 2020 eta Life+, ZTB Planaren &#8220;Ekosistemak&rdquo; Aukera Nitxoaren ildo estrategikoetan.<\/p>\n<p>MAIATZAK 31, ASTEARTEA<\/p>\n<p>Data Marketing Intelligence: data-ren ustiapena negozio-klabean &nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzaileak: SPRI &#8211; Araba Enpresa Digitala<\/p>\n<p>Lekua: Arabako Teknologia Parkea (Gasteiz), Eraikin Nagusia<\/p>\n<p>Teknologiaren aurrerapenak nabarmen aldatu du informazioaren egitura, datuen iturriak, eta oso bereziki desegituratuak, biderkatuz. Business Analysis bidez datu-ustiapena egiteak aukera ematen du, besteak beste, balio-eskaintzak sortzeko eta mezu pertsonalizatuak zabaltzeko, produktu edo zerbitzu berriak sortzeko diru-sarrera handiagoak emango dituztenak fidelizazioa gehitzeagatik eta marketin kanpainen ROI hobetzeagatik.<\/p>\n<p>&nbsp;MAIATZAK 31, ASTEARTEA<\/p>\n<p><a href=\"\/eventos\/evento\/basque-industry-40-especializacion-inteligente-para-una-fabricacion-avanzada\/\">Basque Industry 4.0.: Espezializazio Adimenduna <\/a>&nbsp;Fabrikazio Aurreraturako<\/p>\n<p>Lekua: BILBAO EXHIBITION CENTRE, Azkue erronda, 1, 48902 Barakaldo, Bizkaia<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Innobasque&nbsp;<\/p>\n<p>Datorren Innobasqueren Asteartean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin, SPRI eta AFMekin lankidetzan antolatuta, Fabrikazio Aurreratuko Estrategia-Basque Industry 4.0 aurkeztuko da, baita martxan jartzen ari diren ekintza zehatzak ere.<\/p>\n<p>Gainera, Europako Batzordeak &ldquo;Digitising European Industry&rdquo; ekinbidea azalduko digu, azpiegitura, plataforma digital eta gaikuntza arloan jarduera estrategikoak babestuko dituena. &nbsp;<\/p>\n<p>Azkenik, euskal erakundeen hiru esperientzia izango ditugu, eta robotikan, industria-zerbitzu berritzaileetan eta lanbide-prestakuntza eta gaitasunean adibide zehatzak ikusteko aukera emango digute.<\/p>\n<p>Innobasqueren Asteartea AFMek antolaturiko Makina Erremintaren Biurtekoan (BIEMH) izango da, eta horrek aukera emango die jardunaldira joaten direnei erakusketa-gunera sartzeko, bertan Etorkizuneko Fabrikazio Aurreratua ezagutu eta esperimentatzeko.<\/p>\n<p>Izen-emateak <a href=\"https:\/\/www.portalbec.com\/portal\/page\/portal\/PORTALBEC\/P_BIEMH\/P_PORTALBEC_FINSCR_INN?clave7=INNOBASQUE\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hemen <\/a><\/p>\n<p>&nbsp;EKAINAK 2, OSTEGUNA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.crecermas.es\/2016\/05\/12\/xv-foro-de-inversion-bac\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">XVI. BAC+<\/a> Inbertsio Funtsa<\/p>\n<p>Lekua: La Comercial eraikina, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Campusa, 34. gela&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Orkestra &#8211; Lehiakortasunerako Euskal Institutua<\/p>\n<p>Business Angels Crecer+ sareak, Deustuko Unibertsitateko Orkestra- Lehiakortasunerako Euskal Institutuarenak, bere BAC+ inbertsio-foroaren XVI. ediziora gonbidatzen zaitu, Deusto Business School-en izango da (La Comercial eraikina, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Campusa, 34. gela), ekainaren 2an, 16:00etan.<\/p>\n<p>Oraingoan bost proiektu ekintzaile aurkeztuko dira.<\/p>\n<p>Doako izen-emateak lehen aldiz datozen Innobasqueko bazkideentzat.<\/p>\n<p>Izen-emateak <a href=\"https:\/\/docs.google.com\/a\/orkestra.deusto.es\/forms\/d\/1kvWVi5d47dUXh1xolJPwV379EYsylCxvW-n6bE1ipDQ\/viewform?c=0&amp;w=1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hemen<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;EKAINAREN 2RA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.azarofundazioa.com\/es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lea-Artibaiko<\/a> enpresa-proiektuen lehiaketa<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Azaro Fundazioa eta Lea-Artibaiko Garapen Agentzia<\/p>\n<p>2015eko urtarrila baina geroago Lea Artibai eskualdean enpresa bat sortu duten ekintzaileentzat, edo jarduera berri bat 2016an martxan jartzeko asmoa adierazten dutenentzat. Proiektu kooperatiboentzat, Lea-Artibain kokaturikoez gain, baita ere parte hartu ahal izango dute Busturialdean, Durangaldean eta Debabarrenan sortu dituztenek.<\/p>\n<p>EKAINAK 8<\/p>\n<p><a href=\"\/eventos\/evento\/especializacion-inteligente-una-estrategia-innovadora-para-euskadi\/\">Espezializazio adimenduna, Euskadirako estrategia berritzailea <\/a><\/p>\n<p>Lekua: Kursaal, Zurriola hiribidea, 1, Donostia<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Innobasque&nbsp;<\/p>\n<p>Jardunaldi honetan Europako RIS3 estrategian sakonduko da, Euskadin duen hedapenari buruzko kanpo-ekarpenekin, bikaintasunezko zientzia-ikerketan oinarrituriko Herri ikuspegitik.<\/p>\n<p>Izen-emateak <a href=\"https:\/\/docs.google.com\/forms\/d\/1rSnO5n0cpMu46g3aW_XNkkKIRC3vsItIvD5-x4R0zYk\/viewform?c=0&amp;w=1\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hemen<\/a><\/p>\n<p>EKAINAK 9, OSTEGUNA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/es\/industria-transporte\/noticias\/openlab-acelera-el-desarrollo-de-nuevas-tecnologias-roboticas-para-incrementar-la-competitividad-de-tu-negocio.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">RoboTT-net OpenLab<\/a><\/p>\n<p>Lekua: Donostiako Teknologia Parkea&nbsp;<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Tecnalia&nbsp;<\/p>\n<p>9:00etatik 16:30era<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Tecnalia<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.dti.dk\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">DTI<\/a>,&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.ipa.fraunhofer.de\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fraunhofer-IPA<\/a>&nbsp;eta&nbsp; MTCek, Europan mailarik eta osperik handieneko lau teknologia-zentro hauek, teknologian, azpiegituran, harreman-gaitasunetan eta &#8220;mentoring&#8221;ean eman dezaketen laguntza jartzen dute enpresen zerbitzura, teknologia robotikoen ahalmena garatzeko. Ekinbide honetaz informatzeko jardunaldia. Izen-emateak&nbsp;<a href=\"https:\/\/www.tecnalia.com\/es\/industria-transporte\/noticias\/openlab-acelera-el-desarrollo-de-nuevas-tecnologias-roboticas-para-incrementar-la-competitividad-de-tu-negocio.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">esteka<\/a> honetan.<\/p>\n<p>EKAINAREN 9TIK 11RA<\/p>\n<p><a href=\"\/eventos\/evento\/global-women-summit\/\">Global Summit of Women<\/a><\/p>\n<p>Lekua: Vartsovia, Polonia<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Global Summit of Women<\/p>\n<p>Global Summit of Women emakumeen &ldquo;Davos&rdquo;tzat hartzen da eta 1.000 pertsona inguru biltzen ditu, hainbat sektore eta korporaziotan lider diren emakumeak, batez ere.&nbsp;Edizio bakoitzean gai zehatz bat jorratzen da, eta aurten, ekainean Vartsovian egingo den bileran, gaia &ldquo;Building an Inclusive Economy in the Digital Age&rdquo; izango da. Innobasqueko Lola Elejaldek hartuko du parte Summit honetan.<\/p>\n<p>EKAINAK 12, IGANDEA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.corremprende.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">CorrEmprende<\/a> (LasterkEkin)<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Bilbao Ekintza eta Hirue<\/p>\n<p>Lekua: Bilbo<\/p>\n<p>Herri-lasterketa solidarioa Bilbo inguruan ekintzailetza sustatzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;EKAINAK 14, ASTEARTEA<\/p>\n<p><a href=\"\/microsite\/cultura-de-la-innovacion\/proyectos\/global-innovation-day\/\">Global Innovation Day 2016<\/a><\/p>\n<p>Antolatzailea: Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia<\/p>\n<p>Lekua: Euskalduna Jauregia, Bilbo<\/p>\n<p>Global Innovation Day&nbsp;berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte-hartzailea da, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena. Dagoeneko irekita daude izen-emateak.<\/p>\n<p>EKAINAREN 14RA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.m-era.net\/joint-call-2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">M-ERA.NET 2016<\/a> nazioz gaindiko deialdia<\/p>\n<p>M-ERA.NET&nbsp;deialdiaren bidez, makro, mikro eta nano eskalan materialen teknologian eta ingeniaritzan nazioarteko I+G+b proiektuetan parte hartzeko aukera dute euskal enpresek.<\/p>\n<p>Deialdi honek, Eusko Jaurlaritzaren funtsen bidez, ondorengo gai-arloetan garaturiko proiektuak finantzatuko ditu: Konputazio-material integratuen ingeniaritza, interfaze berrien diseinua, gainazalak eta estaldurak, errendimendu handiko biokonposite sintetikoak, material funtzionalak, materialen eta ostalari biologikoen arteko interfazeak osasunean aplikatzeko, fabrikazio aditiborako materialak.<\/p>\n<p>EKAINAK 16, OSTEGUNA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.cidetec.es\/App_Themes\/front\/pdf\/JornadaComposites.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Konposite aurreratuak automobilgintzan <\/a><\/p>\n<p>Antolatzailea: IK4 Cidetec<\/p>\n<p>Lekua: Eureka! Zientzia Museoa<\/p>\n<p>Jardunaldi honetan material konposatuen ahalmena eta hesi horiek gainditzeko automobilgintza sektorean erabilgarri dauden azken garapenak aztertuko dira.<\/p>\n<p>EKAINAK 17A, OSTIRALA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.norgara.com\/es\/events\/event\/foro-de-empresas-en-transformacion-feet2016\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Eraldaketan dauden Enpresen Foroa 2016<\/a><\/p>\n<p>Antolatzaileak: Norgara<\/p>\n<p>Lekua: Gasteiz<\/p>\n<p>Eraldaketan dauden Enpresen Foroaren 2. edizioa datorren ekainaren 17an izango da Gasteizen. Donostiako lehen edizioan sortu zen galderaren inguruan izango da: Nola mantendu denboran eraldaketa-prozesuak?<\/p>\n<p>EKAINAK 22, ASTEAZKENA&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bizkaired.es\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&#8220;Bizkaia Sarean&#8221;<\/a> Enpresa Sariaren VI. edizioa<\/p>\n<p>Antolatzailea: Bizkaired<\/p>\n<p>Lekua: Deustuko Unibertsitatea<\/p>\n<p>Izen-emateak: bizkaired@bizkaired.es<\/p>\n<p>EKAINAREN 22RA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.barrixe.com\/index.php\/es\/ayudas-y-subvenciones\/bizkaia\/3876-programa-de-creacion-de-empresas-innovadoras-2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2016<\/a><\/p>\n<p>Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzak, Bizkaian enpresa berritzaileen sorkuntza sustatzera bideratuak. Programa honekin, honako helburu hauek lortu nahi dira:<\/p>\n<p>1. arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea. Aurkezteko epea: 2016ko otsailaren 22tik martxoaren 18ko 13:30ak arte.<\/p>\n<p>2. arloa. Enpresa berritzaile berriak: 2016ko apirilaren 25etik ekainaren 16ko 13:30ak arte.<\/p>\n<p>EKAINAREN 23TIK 24RA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.uik.eus\/es\/cultumetria-medicion-del-impacto-de-la-cultura-en-la-sociedad\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">III Kultumetria Jardunaldia: Kulturak Gizartean duen Eragina Neurtzea <\/a><\/p>\n<p>Antolatzailea: UPV\/EHU<\/p>\n<p>Lekua: Bizkaia Aretoa, Abandoibarra hiribidea, 3. 48009-Bilbo<\/p>\n<p>Ikastaro honetan, ekainaren 23 eta 24 artean antolaturiko hiru mahai-inguruen bidez, egungo gizartean kulturak duen zeregina eztabaidatuko da hiru ikuspegitatik. Horretarako, panel heterogeneo bat izango da, eta ikuspegi akademikotik (unibertsitate eta ikerketa-zentro), erakundeen ikuspegitik (baliabideak kudeatzen dituzten administrazioko teknikariak, kulturako inbertsioari lehentasuna emanez, ezagutza eta gizarte-garapena sortzen duen aldetik) eta kultura-kudeatzaileen ikuspegitik (beste bi ikuspegietatik urrunduta eta &ldquo;egunerokoaren&rdquo; ikuspegia dutenak), DSS16 erronkari laguntzeko helburuaz.<\/p>\n<p>&nbsp;EKAINAREN 30ERA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/easme\/sites\/easme-site\/files\/h2020_sme_innovation_associate_presentation_final.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">&ldquo;Berrikuntzako Kideak Europako ETEentzat&rdquo; Programa<\/a><\/p>\n<p>Europako ETEentzako Berrikuntzako Elkartuen programa (H2020 SME Innovation Associate) beste ekintza pilotu bat da H2020ren esparruan, ETEei eta Start-Up europarrei lagunduko diena gaikuntza handiagoko beste herrialde batzuetako ikertzaileak (doktoregoa egin ostekoak) aurkitzen, negozio-ideia berritzaile bat esplora dezaten, eta lehen urtean finantzatuko du kontratazioa.<\/p>\n<p>Helburua da estatuko merkatuan kontratatu ezin diren gaikuntza handiko ikertzaileak kontratatzeko hesiak kentzea, horren ezagutza erabakigarria izan daitekeelarik berrikuntza-aukerak ireki eta negozio-hazkundea lortzeko.<\/p>\n<p>UZTAILAREN 11TIK 13RA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.tecnologiasblandas.cc\/curso-de-verano\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">TECNOBLANDAS<\/a> (TEKNOBIGUNAK)<\/p>\n<p>Antolatzaileak: ColaBoraBora eta UPV\/EHU<\/p>\n<p>Lekua: Bizkaia Aretoa<\/p>\n<p>Teknologikoa zeharretara eta modu interdiziplinarrean interesatzen bazaizu, gizarte-zientziak, arte-praktikak, tekno-politikoa, sistema-diseinua, berrikuntzaren kudeaketa. Teknologikoaren mugak esploratzeko prest dagoen pertsona bazara, zuk inguru horrekin eskuarki duzun harremanaz haratago.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berdingune.euskadi.eus\/contenidos\/informacion\/formacion_gizonduz\/es_formacio\/adjuntos\/folleto_gizonduz_2016_cas.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GIZONDUZ<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Antolatzaileak: Emakunde<\/p>\n<p>Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua.&nbsp;Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.certamenfyc.com\/cms\/1\/5\/filosofia-del-concurso\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Farmakoak<\/a> eta Gidatzea 2. Lehiaketa<\/p>\n<p>FyC\/FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki eta bideo lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutako atal batekin, oso hurbil baitaude problematika honetatik.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>18 egun. Hasi da atzera kontua berrikuntzaren erdigunerako bidaiari ekiteko: Global Innovation Day 2016. Aurten 4 hitzaldi-panel, 28 tailer, Berrikuntzaren Campus bat, 58 txoko, networking gune bat eta beste gauza asko izango ditu. Hau da zure aukera euskal berrikuntzaren ekitaldirik garrantzitsuenean izena emateko. Gainera, beste proposamen batzuk egingo dizkizugu datozen asteetarako: APIRILAREN 22TIK EKAINAREN 10ERA [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6713,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14504","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14504","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14504\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6713"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14504"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14504"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14504"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14504"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}