{"id":14629,"date":"2016-07-16T00:00:00","date_gmt":"2016-07-15T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/berrikuntzaren-agenda-prestatuz\/"},"modified":"2023-11-16T13:24:22","modified_gmt":"2023-11-16T11:24:22","slug":"berrikuntzaren-agenda-prestatuz","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/berrikuntzaren-agenda-prestatuz\/","title":{"rendered":"Berrikuntzaren agenda prestatuz"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Pixkanaka proposamen berritzaileak ari dira iristen, udako oporraldia bukatu eta ikasturte berriaren hasierarako. Une egokia da hau datozen hilabeteetako agenda antolatuz joateko. Hona hemen gure proposamenak:<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>UZTAILAREN 22RA ARTE<\/p>\n<p>Gaixotasun Arraroen Ikerketarako II. Laguntza Deialdia<\/p>\n<p>Antolatzailea: Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa<\/p>\n<p>16.000 euroz hornitua, ekinbide honek erakundea iaztik bultzatzen hasi zen ildoan jarraitzen du, prebalentzia txikiko gaixotasunen ikerketari laguntza emateko helburuaz. Deialdi hau <em>&lsquo;Mu&eacute;vete por los que no pueden&rsquo; <\/em>eta<em> Otromundoesposible <\/em>GKEaren lankidetzari esker egin ahal izan da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>UZTAILAK 22-25<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.euskal.org\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Euskal Encounter<\/a><\/p>\n<p>Antolatzailea: Euskaltel<\/p>\n<p>Euskal Encounter informatikako zale eta profesional askoren bilera da; bertan ezagupenak elkartrukatu nahi izaten dituzte eta hainbat egunez informatikari loturiko era guztietako jarduerak egin.&nbsp;Fenomeno hau laurogeiko hamarkadaren bukaeran sortu zen Europako iparraldean, Norvegia, Danimarka edo Alemania bezalako herrialdeetan. Estatuko party-rik beteranoena hogeita laugarren ediziora iritsiko da 2016an.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IRAILAREN 9RA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/metromeet.org\/convocatoria-de-ponencias\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Metromeet<\/a><\/p>\n<p>Antolatzailea: Innovalia<\/p>\n<p>Metromeet-ek industria-metrologia dimentsionalari atxikitako profesionalak gonbidatzen ditu beren ezaupideak eta esperientziak partekatzera Biltzarrean. Txosten edo ponentzietarako deialdia irekita dago eta datorren irailaren 9an amaituko da.<\/p>\n<p>Metromeet-en txostengile gisa parte hartzeak aukera emango dizu metrologia-arloko enpresetako zuzendari eta goi-exekutiboekin zuzeneko harremana ezartzeko. Metromeet-ek negozio-sareak handiagotzea eta bezero izan daitezkeenekin harremanak ezartzea ere ahalbidetzen du, industria-metrologia dimentsionalaren barruan arlo zehatz edo espezialitate batean aditu gisa aitortua izateak ematen duen kokapen pribilegiatutik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IRAILAK 27, ASTEARTEA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.b2match.eu\/advancedmanufacturing2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Advanced Manufacturing and Materials 2016.&nbsp;Conference &amp; Brokerage Event<\/a><\/p>\n<p>Tecnun-en, Donostian<\/p>\n<p>Antolatzailea: Innobasque, BEAZ eta Spri, CEIT-IK4-rekin lankidetzan<\/p>\n<p>Nazioarteko jardunaldia, Fabrikazio eta Material Aurreratuen arloan I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko.&nbsp;Hitzaldi eta enpresa-topaketen (Brokerage Event) programa izango da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IRAILAREN 28RA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.kudeabide.com\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Innobideak 2016<\/a> Programa<\/p>\n<p>Irailaren 28ra arte aurkez daitezke Innobideak programarako eskabideak; programa honek langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan, funtsezko elementua baita lehiakortasuna hobetzeko eta lurraldearen gizarte-kohesiorako.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IRAILAK 30, OSTEGUNA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.downpv.org\/junts-por-la-inclusion-laboral\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Elkarrekin lan-munduan sartzearen alde<\/a><\/p>\n<p>Lekua: Innobasque<\/p>\n<p>Antolatzailea: Euskadiko Down Sindromearen Fundazioa<\/p>\n<p>FSDPVren Lan programak, 1994tik, adimen-ezgaitasunen bat duten pertsonak ohiko lan-merkatuan sartzea bultzatzen du metodologia eraginkorraren bidez, arrakastatsua izan dadin ahalmen-urritasunen bat duten horiek lan-merkatuan txertatzea.<\/p>\n<p>Jardunaldi honen helburua enpresak programa honetara eta bere metodologiara hurbiltzea da, lan-munduan txertatzeko programa honetan parte hartzen duten enpresen eta langileen jardunbide egokien esperientziaz baliatuz.&nbsp;Izen-emateak hemen.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>IRAILAREN 30ERA ARTE<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/hec.su\/d4B2\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Lehen Saria Bizi Kalitatearen Hobekuntzari Bizkaia<\/a>n<\/p>\n<p>Antolatzailea: Fundaci&oacute;n Vizca&iacute;na Aguirre<\/p>\n<p>Zabalik da, berrikuntzaren eta proiektu garapenaren bidez, gure gizartearen eraldaketan lagundu duten era guztietako erakundeen ekarpena aitortzen duen sariketarako hautagaiak aurkezteko epea. Saria 70.000 eurokoa da guztira: 50.000 euro sari nagusiarentzat eta 20.000 accesit batentzat, epaimahaiari egoki iruditzen bazaio.&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.berdingune.euskadi.eus\/contenidos\/informacion\/formacion_gizonduz\/es_formacio\/adjuntos\/folleto_gizonduz_2016_cas.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">GIZONDUZ<\/a> PROGRAMA<\/p>\n<p>Antolatzailea: Emakunde<\/p>\n<p>Aurrez aurreko eta Interneteko ikastaroak; ezaugarriak: dohainik, eskaintza zabal eta askotarikoa, eta moldakorra eta malgua.&nbsp;Gizonezkoak emakume eta gizonen berdintasunaren alde gehiago inplikatzeko ekinbidea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.certamenfyc.com\/cms\/1\/5\/filosofia-del-concurso\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Farmakoak<\/a> eta Gidatzea 2. Lehiaketa<\/p>\n<p>FyC \/ FetaG bigarren edizioa deitu da, argazki- eta bideo-lehiaketa online, Farmakoak eta Gidatzea hitzetan inspiratuta; lehiaketa honek badu atal bat bereziki Osasunaren Profesionalengana zuzendutakoa, oso hurbil baitaude problematika honetatik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>URRIAK 31<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bind40.com.\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BIND 4.0<\/a><\/p>\n<p>Enpresa-azeleratzaile publiko-pribatua da, sortu berria, eta autonomia-erkidegoko konpainia nagusiek bertan kolaboratuko dute enpresa-ekinbide berritzaileak Euskadira erakartzeko mundu osotik. Startup-ek aholkularitza eta finantza-laguntza izango dute, baina, batez ere, mundu mailan erreferente diren erakundeen \u2500adibidez, ABB, CAF, CIE Automotive, Danobat, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-en\u2500 &nbsp;konpromisoa, sortu berri diren enpresei beren hazkunde, azelerazio eta merkaturatzean lagunduko dietelarik.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>AZAROAK 16, ASTEAZKENA<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.spri.eus\/es\/eventos\/basque-industry-4-0?utm_source=wysija&amp;utm_medium=email&amp;utm_campaign=adi08072016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">BASQUE INDUSTRY 4.0<\/a><\/p>\n<p>Antolatzailea: Spri<\/p>\n<p>Donostiako Kursaalen<\/p>\n<p>TEIC tresnetan ardazturiko jardunaldia, industria-prozesuak optimizatzeko laguntza gisa. Fabrikazioaren diseinu, garapen, ekoizpen, logistika eta kudeaketa integratuan laguntzeko tresna adimendunak.&nbsp;Basque Industry 4.0-ren III. edizio honetan laugarren industria-iraultzaz egingo da eztabaida. &nbsp;Esperientziak, joerak, estrategiak, iritziak, lantegiak, erakusketak eta gaian adituak direnen ikuspegia bildu dira.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Pixkanaka proposamen berritzaileak ari dira iristen, udako oporraldia bukatu eta ikasturte berriaren hasierarako. Une egokia da hau datozen hilabeteetako agenda antolatuz joateko. Hona hemen gure proposamenak: &nbsp; UZTAILAREN 22RA ARTE Gaixotasun Arraroen Ikerketarako II. Laguntza Deialdia Antolatzailea: Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioa 16.000 euroz hornitua, ekinbide honek erakundea iaztik bultzatzen hasi zen ildoan jarraitzen du, prebalentzia [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6839,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14629","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14629","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14629\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6839"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14629"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14629"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14629"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14629"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}