{"id":14659,"date":"2016-07-21T00:00:00","date_gmt":"2016-07-20T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/donostia-fabrikazio-aurreratu-eta-materialen-biltzarraren-egoitza\/"},"modified":"2023-11-16T13:24:36","modified_gmt":"2023-11-16T11:24:36","slug":"donostia-fabrikazio-aurreratu-eta-materialen-biltzarraren-egoitza","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/donostia-fabrikazio-aurreratu-eta-materialen-biltzarraren-egoitza\/","title":{"rendered":"Donostia, Fabrikazio Aurreratu eta Materialen Biltzarraren egoitza"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Material aurreratuek iraultza suposa dezakete pertsonen eguneroko bizitzan, 4.0 industria, &nbsp;energia, biomedikuntza edo ehungintza-sektorean aplikatzeagatik. Bakterioen aurkako propietateak dauzkate, arinagoak dira, erresistenteak, polimerikoak, autogarbigarriak, naturalak edo sintetikoak&hellip; aukerak mugagabeak dira. Enpresentzat aukera paregabea dira, horiekin ibilgailu arinagoak egin baitaitezke, bateria eraginkorragoak, bereizmen handiagoko pantailak, edo hezurrak birsortzen dituzten biomaterialak.<\/p>\n<p>Euskadik espezializazio adimendunerako eskualde-ikerketa eta -berrikuntzako estrategia diseinatu du, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasoa; hiru lehentasun estrategiko identifikatzen ditu &ndash;fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak\/osasuna&ndash;, eta lau abagune-nitxo: elikadura, hiri-habitata, ekosistemak eta kultura- eta sorkuntza-industriak. Lehentasun estrategiko hauek pilotatze-taldetan hedatzen dira, eta Material Aurreratuen eta Prozesuen azpitaldea Fabrikazio Aurreratukoaren barruan sortua da.<\/p>\n<p>Testuinguru honetan, <a href=\"https:\/\/www.b2match.eu\/advancedmanufacturing2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Fabrikazio Aurreratu eta Materialen Biltzarra, <\/a>irailaren 27an Donostian izango dena, aukera bat da erronka berriak, bazkideak eta ideiak aurkitzeko nazioartean fabrikazio eta material aurreratuetan 4.0 industria aro berriari aurre egiteko. &ldquo;Advanced Manufacturing &amp; Materials&rdquo; jardunaldiak sarbide lasterra, zabala eta erraza ematen du nazioartean garrantzitsuenak diren ikertzaile aditu eta enpresa berritzaileetara.<\/p>\n<p>Innobasque, SPRI eta BEAZek, <a href=\"https:\/\/www.eenbasque.net\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Basque Enterprise Europe Network<\/a> Partzuergoko kideak, CEIT-IK4-rekin lankidetzan, nazioarteko jardunaldi bat antolatu dute I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko <strong>fabrikazio eta material aurreratuen <\/strong>arloan.<\/p>\n<p>Jardunaldian hitzaldi bat eta enpresa-topaketak (brokerage event) izango dira, datorren irailaren 27an Tecnun-en (Donostia), bezperan egingo den Vision 2020 Sarearen Bileraren esparruan.<\/p>\n<p>Jardunaldiaren helburu nagusia topaketa-foro bat sortzea da administrazio, enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta fabrikazio eta material aurreratuen arloan Europako eta nazioarteko beste erakunde batzuen artean. Parte-hartzaileek lankidetza- eta negozio-aukerak izango dituzte teknologian oinarrituak, baita bazkide potentzialak bilatzeko ere datozen Horizon(te) 2020 Programako NMBP (Nanotechnologies, Advanced Materials, Biotechnology and Production) eta FoF (Factory of the Future) deialdietako I+G+b proiektuetarako, aurretik hitzarturiko alde biko elkarrizketa-agendaren bidez.<\/p>\n<p>Foroaren babesle edo laguntzaile da <a href=\"https:\/\/een.ec.europa.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Enterprise Europe Network<\/a>, nazioarteko bokazioa duten ETEen laguntzarako mundu-sare handiena; baita <strong>Vision2020 Europar Sarea <\/strong>ere, Horizon(te) 2020 Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Esparru Programan parte hartzen duten ikerketa-erakunde eta enpresentzako berrikuntza-plataforma.<\/p>\n<p>Argibide gehiago eta erregistroa <a href=\"https:\/\/www.b2match.eu\/advancedmanufacturing2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">hemen<\/a>.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Material aurreratuek iraultza suposa dezakete pertsonen eguneroko bizitzan, 4.0 industria, &nbsp;energia, biomedikuntza edo ehungintza-sektorean aplikatzeagatik. Bakterioen aurkako propietateak dauzkate, arinagoak dira, erresistenteak, polimerikoak, autogarbigarriak, naturalak edo sintetikoak&hellip; aukerak mugagabeak dira. Enpresentzat aukera paregabea dira, horiekin ibilgailu arinagoak egin baitaitezke, bateria eraginkorragoak, bereizmen handiagoko pantailak, edo hezurrak birsortzen dituzten biomaterialak. Euskadik espezializazio adimendunerako eskualde-ikerketa eta -berrikuntzako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6869,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14659","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14659","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14659\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6869"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14659"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14659"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14659"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14659"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}