{"id":14771,"date":"2016-09-26T00:00:00","date_gmt":"2016-09-25T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/circular-basque-euskadi-zirkularrerantz\/"},"modified":"2023-11-16T13:25:16","modified_gmt":"2023-11-16T11:25:16","slug":"circular-basque-euskadi-zirkularrerantz","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/circular-basque-euskadi-zirkularrerantz\/","title":{"rendered":"Circular Basque: Euskadi zirkularrerantz"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>Murgilduta gaudeneko hazkunde ekonomikoaren jokaleku globala zuzenean baldintzatzen dute baliabide mugatuen erabilerak, lehengaien prezioen igoerak eta baliabideen urritasunak. Honek eragin ekonomiko negatiboak ez ezik, iraunkortasun-arazo nabariak ere badakartza.<\/p>\n<p>Egungo eredu ekonomikoa ekoizpenean eta kontsumo linealean oinarriturik dago: produktuak fabrikatu, saldu, erabili eta gero bota egiten dira, honela hondakin bihurtuz.<\/p>\n<p>Testuinguru honetan ekonomia zirkularra aukera edo hautabide argia da, enpresen eta lurraldeen lehiakortasuna hobetzeko aukera gisa ikertu beharrekoa; izan ere, eredu sozio-ekonomiko honek garapena eta balio-sorkuntza bilatzen ditu, baliabide mugatu edo amaikorren kontsumotik bananduta.<\/p>\n<p>Ekonomia linealak ez bezala, ekonomia zirkularrak, diseinuz eta asmoz, egoera lehengoratu, berreskuratu egin nahi du; hau da, ez du hondakinik sortu nahi, saihestu ezin direnak ezabatuz. Honela zera lortzen da:<\/p>\n<p>&#8211; Kapital naturala zaindu eta hobetzea, baliabideen stock mugatu edo amaikorrak kontrolatuz.<\/p>\n<p>&#8211; Baliabideen errendimendua optimizatzea, produktuak, osagaiak eta materiala zirkularizatuz, horien erabilgarritasuna maximizatzeko.<\/p>\n<p>&#8211; Ingurumenean eragin negatiboak saihestea.<\/p>\n<p>&ldquo;Ekonomia zirkularreranzko trantsizioa produktuan berrikuntza eskatuko du, prozesuetan berrikuntza eta negozio-eredu berriak bilatzea, baita gure kontsumo-ohiturak aldatzea ere.&rdquo; <em>&mdash; Lola Elejalde, Innobasqueko Prospektiba eta estrategia arloko zuzendaria<\/em><\/p>\n<p>&ldquo;Euskadi prest dago aldaketa honi aurre egiteko, baina beharrezkoa da gure enpresek gaitasun diferentzialak garatzea, baliabide naturalen ustiaketa hobea ahalbidetuko dutenak, eta horrek lurraldean eragina izatea.&rdquo;&nbsp; <em>&mdash; Kristina Api&ntilde;aiz, Aclima-ko zuzendari nagusia.<\/em><\/p>\n<p>&ldquo;Aldaketa honek hori erraztu eta kudeatzeko ikuspegia duten erakundeak eskatzen ditu; alde horretatik Euskadiren konpromisoa argia da.&#8221; <em>&mdash; Javier Agirre, Ihobe-ko zuzendari nagusia.<\/em><\/p>\n<p>Innobasque, Aclima eta Ihobe-ren laguntzaz, jarduera-arlo askotako erakunde pribatu eta publikoen sarea sortu da, Euskadin ekonomia zirkularra sustatu eta inplementatzeko konprometituak. Ezagutza partekatzeko eta gauzatzen ari diren ekinbideak ezagutarazteko gune bat.<\/p>\n<p><strong>Baduzu Ekonomia Zirkularreko egitasmo bat Euskadin?<\/strong><\/p>\n<p><iframe src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/1kLYSKvE71A\" width=\"560\" height=\"315\" frameborder=\"0\" allowfullscreen=\"allowfullscreen\"><\/iframe><\/p>\n<p>Circular Basque-n baliabideen erabilera eraginkorragoa ahalbidetzen duten egitasmoak bilatzen ditugu. Izaera murriztailerik gabe, honelako proiektuak dira:<\/p>\n<p>&#8211; produktuak, prozesuak, zerbitzuak, kudeaketa eta negozio-ereduak, kontsumo- eta portaera-ereduak hobetu edo\/eta birdefinitzen edo sortzen dituztenak;<\/p>\n<p>&#8211; lehendik dauden teknologiak edo berriak txertatzen dituztenak, diseinu-fasetik bizi-zikloaren amaieraraino, merkaturatzetik igaroz;<\/p>\n<p>&#8211; honako hauek ahalbidetzen dituztenak: energia berriztagarriak eta materialik eraginkorrenak erabiltzea, produktuen bizitza erabilgarria luzatzea, sentsorizatzea, partekatzea, berrerabiltzea, berriz manufakturatzea, balioztatzea edo birziklatzea, eta ahalik eta balio posible handiena lortzea ahalik eta ingurumen-eraginik txikienaz, etab.<\/p>\n<p>Bat egizu Circular Basque-rekin (www.circularbasque.eus) eta elkarrekin lagunduko dugu Euskadi zirkularra egiten.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Murgilduta gaudeneko hazkunde ekonomikoaren jokaleku globala zuzenean baldintzatzen dute baliabide mugatuen erabilerak, lehengaien prezioen igoerak eta baliabideen urritasunak. Honek eragin ekonomiko negatiboak ez ezik, iraunkortasun-arazo nabariak ere badakartza. Egungo eredu ekonomikoa ekoizpenean eta kontsumo linealean oinarriturik dago: produktuak fabrikatu, saldu, erabili eta gero bota egiten dira, honela hondakin bihurtuz. Testuinguru honetan ekonomia zirkularra aukera edo [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":0,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14771","noticias","type-noticias","status-publish","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14771","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14771\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14771"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14771"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14771"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14771"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}