{"id":14776,"date":"2016-09-26T00:00:00","date_gmt":"2016-09-25T22:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/www.innobasque.eus\/noticias\/fabrikazio-eta-material-aurreratuko-i-g-b-ren-nazioarteko-konferentzia\/"},"modified":"2023-11-16T13:25:18","modified_gmt":"2023-11-16T11:25:18","slug":"fabrikazio-eta-material-aurreratuko-i-g-b-ren-nazioarteko-konferentzia","status":"publish","type":"noticias","link":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/berriak\/fabrikazio-eta-material-aurreratuko-i-g-b-ren-nazioarteko-konferentzia\/","title":{"rendered":"Fabrikazio eta material aurreratuko I+G+b-ren  nazioarteko konferentzia"},"content":{"rendered":"<div id=\"bsf_rt_marker\"><\/div><p>11 herrialdetako ia berrehun parte-hartzaile izango dira bihar Tecnun-en Donostiako egoitzan Fabrikazio Aurreratu eta Materialen Biltzarrean <em>(Advanced Manufacturing &amp; Materials<\/em>), non erronka berriak, bazkideak eta ideiak ezagutuko baitira 4.0 industriaren aro berriari aurre egiteko nazioartean Fabrikazio Aurreratu eta Materialen arloan. Europako Batasunean, industriak BPGren %15 esan nahi du, eta zifra hori %21,7koa da EAEko kasuan. Innobasque, SPRI Taldea, BEAZ eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Basque Enterprise Europe Network Partzuergoko kideak, CEIT-IK4-rekin lankidetzan, nazioarteko jardunaldi bat antolatu dute I+G+b proiektuetarako teknologia transferitu eta bazkideak bilatzeko fabrikazio eta material aurreratuen arloan. <strong>Bertan nazioarteko ikertzaileak, adituak eta enpresa berritzaile garrantzitsuenak izango dira, aurrez hitzartuta alde biko bilerak egingo dituztelarik.<\/strong> Lantegi praktikoak ere izango dira.<\/p>\n<p>Biltzarra administrazio, enpresa, teknologia-zentro, unibertsitate eta fabrikazio eta material aurreratuen arloan Europako eta nazioarteko beste erakunde batzuen arteko topaketa-foro bat da. Parte-hartzaileek lankidetza- eta negozio-aukerak izango dituzte teknologian oinarrituak, baita I+G+b finantzatzeko Europako programa den Horizon(te) 2020ko NMBP-en (Nanotechnologies, Advanced Materials, Biotechnology and Production) eta FoF-en (Factory of the Future) hurrengo deialdietako I+G+b proiektuetarako bazkide potentzialak bilatzeko ere.<\/p>\n<p>Biltzarrean izango dira Abdul Rahim, Europako Vision2020 Sarekoa; Europako Batzordeko Hazkunderako Zuzendaritza Nagusiaren ordezkari bat bideomezu baten bidez; Amaia Mart&iacute;nez Muro, NanoBasqueko Estrategia arduraduna; Javier Eguren, Mondragon Korporaziokoa; Luc&iacute;a I&ntilde;igo, Industria Teknologia Garapenerako Zentrokoa (CDTI); Javier Lauzirika, IK4 Research Alliance-koa; Leire Arriola, Innobasqueko proiektu-burua; eta Leire Bilbao, Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria.<\/p>\n<p>Jardunaldian Europan fabrikazioaren etorkizuneko joerak ezagutuko dira, eta gaur egun dauden aukera guztiak I+G+b finantzatzeko Horizon(te) 2020 bezalako europar tresnen bidez, eskualde mailakoen (Era-Net) eta alde bikoen (Eureka) bidez.<\/p>\n<p>Horren haritik, Horizon(te) 2020 programaren lehenengo bi urteetan Euskadik oso emaitza onak izan ditu parte-hartzeari dagokionez, denboraldirako ezarritako helburuak baino %5 handiagoak. Guztira&nbsp;176 euskal erakundek hartu dute parte 326 proiektutan eta 232,14 milioi euroko finantzaketa lortu dute. Halaber, Euskadi ari da zuzentzen Manunet Europako eskualde finantzaketa-programa, fabrikazio aurreraturako ERA-NET bat. Europan nazioz gaindiko lankidetzan I+G+b proiektuak bultzatzeko nazio eta eskualdeetako finantzaketa-programen sarea dira ERA-NETak. Eusko Jaurlaritzak ekinbide honetan parte hartzen du euskal enpresen \u2500bereziki ETEen\u2500 lehiakortasuna hobetzeko.<\/p>\n<p>Industria garrantzi handiko sektorea da, bai Europarako eta bai Euskadirako, gaikuntza handiko eta ondo ordaindutako enplegua sortzeko gaitasuna baitu, eta bere pisuagatik bi eremuetako BPGetan. Horregatik, industria-lehiakortasunari eustea funtsezkoa da, eta horretarako industria-ekinbide berritzaile gehiago behar dira. Testuinguru honetan, Euskadik espezializazio adimendunerako eskualde-ikerketa eta -berrikuntzako estrategia diseinatu du, Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasoa; hiru lehentasun estrategiko identifikatzen ditu &ndash;fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak\/osasuna&ndash; eta dagoeneko inplementatzen ari dira. Fabrikazio Aurreraturako espezializazio adimendunaren euskal estrategian, Basque Industry 4.0 deituan, hauek sartzen dira: produktu berriak sortzea, material berriak erabiltzea eta fabrikazio-prozesuak hobetzea, eta horretarako erabiliko dituen teknologia digitalek adimen, eraginkortasun, produktibitate eta iraunkortasun handiagoa emango diote industria-ehunari.&nbsp;<\/p>\n<p>Fabrikazio Aurreratu eta Materialen Biltzarra bihar hasiko da eta ingelesez izango da guztiz; Foroaren babesle edo laguntzaile da <a href=\"https:\/\/een.ec.europa.eu\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Enterprise Europe Network<\/a>, nazioarteko bokazioa duten ETEen laguntzarako mundu-sare handiena; baita Vision2020 Europar Sarea ere, Horizon(te) 2020 Ikerketa eta Berrikuntzarako Europako Esparru Programan parte hartzen duten ikerketa-erakunde eta enpresentzako berrikuntza-plataforma. Argibide gehiago <a href=\"https:\/\/www.b2match.eu\/advancedmanufacturing2016\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">esteka<\/a>&nbsp;honetan.&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>11 herrialdetako ia berrehun parte-hartzaile izango dira bihar Tecnun-en Donostiako egoitzan Fabrikazio Aurreratu eta Materialen Biltzarrean (Advanced Manufacturing &amp; Materials), non erronka berriak, bazkideak eta ideiak ezagutuko baitira 4.0 industriaren aro berriari aurre egiteko nazioartean Fabrikazio Aurreratu eta Materialen arloan. Europako Batasunean, industriak BPGren %15 esan nahi du, eta zifra hori %21,7koa da EAEko kasuan. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"featured_media":6992,"template":"plantillanoticia.php","meta":{"_acf_changed":false,"_genesis_hide_title":false,"_genesis_hide_breadcrumbs":false,"_genesis_hide_singular_image":false,"_genesis_hide_footer_widgets":false,"_genesis_custom_body_class":"","_genesis_custom_post_class":"","_genesis_layout":"","footnotes":""},"categories":[],"area-terms":[],"ambitos":[],"class_list":["post-14776","noticias","type-noticias","status-publish","has-post-thumbnail","entry"],"acf":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14776","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/noticias"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/noticias\/14776\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/6992"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=14776"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=14776"},{"taxonomy":"area","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/area-terms?post=14776"},{"taxonomy":"ambitos","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.innobasque.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/ambitos?post=14776"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}